Diglosiaren ondorioak

  • Diglosia: “The coexistence in the same area of a colloquial idiom of an inferior prestige, side by side with a more learned language". Gu Euskal Herrian diglosia gorrian bizi gara.

    Euskara espainolaren eta frantsesaren ondoan bizi da. Prestigio txikiago du eta alor askotan –administrazioan, justizian, teknikan, osasun kontuetan...– espainola eta frantsesa baino askoz gutxiago erabilia izan da.
    Euskara orain arte ez da eskolan eta unibertsitatean sartu.
Gotzon Garate
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Gazteek ez dute euskaraz egiten. Zergatik? Diglosian bizi garenez gero, espainolez errazago egiten dutelako. Bermeon, adibidez, lehengo egunean Deia egunkariak esaten zuenez “euskararen erabilera %60koa da, nahiz eta gazteriaren herenak baino ez duen ahotan”. Ondarroan ere gauza bertsua gertatzen omen da. Eta beste herri askotan ere bai.
Diglosia hizkuntza galtzearen aurreko egoera da.

Hona Spektrum der Wissenschaft aldizkari entzutetsuaren lerrook:

“Gizaldi honetan munduko hizkuntzarik gehienak desagertu egingo dira, ehunetik 70 edo 90”.
Diglosiak dakarren birusa: jendeak hizkuntza nagusiz pentsatzen duela.

Hemen dago koska. Euskal Herrian, diglosia dela eta, askok eta askok espainolez pentsatzen dute. Horregatik idazterakoan maiz euskal estruktura pikutara igortzen dute. “Begiz jo” eta “begitan hartu” nahasten dituzte, “kontu hau beste horri lotu behar diogu” idatzi beharrean, “beste horrekin” idazten dute, edo “mutil nafarrak” (zuzen “nafar mutilak”), edo “astean zehar” (“aste barruan”; sekula ez dute baserritarrek eta gure gurasoek zehar denborari lotu) edo “eske nik esan nion”.

Problema pentsatzean dago. Gero eta gutxiago dira euskaraz pentsatzen dutenak. Zazpi probintzietako baserritarrek eta Azpeitia bezalako herritan bizi direnek euskaraz pentsatzen dute. Horien euskara zinez oso ona da, estruktura errespetatzen dutelako, espainolezko edo frantsesezko hitz piloak sartu arren. Lexiko arrotzak ez dio hizkuntzari kalterik egiten.

Bizkaiera, erdal hitzak erabiltzen dituelako, purista batzuek gutxietsi egin dute. Ez dakite linguistikaz gauza handirik. Bizkaieraren estruktura bikaina da. Non egiten da Eibarren baino euskara hoberik?

Frantsesez pentsatzen duenak ez du sekula alemanez ongi idatziko. Ez eta espainolez pentsatzen duenak euskara zuzena erabiliko. Estrukturan hutsak egingo ditu.

Azkenak
Bikotekidea mugikorretik kontrolatzea gazteen artean ohikoa dela frogatu du EHUren ikerketa batek

Maitasun erromantikoari lotuta, nerabe askok normalizatuta eta barneratuta du bikotekideak mugikorraren eta sare sozialen bidez kontrolatu nahi izatea. “Inportantea da ziberbiolentzia gisa identifikatzea, eta ez maitasun seinale gisa”, gogorarazi dute ikertzaileek.


Sexu erasoei lotutako zenbait epaitan bost gizon zigortu dituzte azken egunetan

Sexu erasoei lotutako epai ugari eman dira azken egunetan, eta bost gizon zigortu dituzte. Tuteran izandako bortxaketa batengatik, bi gizoni 9,5 urteko kartzela zigorra ezarri diete. Gasteizen gizon bati bost urteko kartzela zigorra ezarri diote emakume bat bortxatzeagatik... [+]


Dagoeneko 400 gazatar hil dituzte Israelgo soldaduek, laguntza humanitarioa jasotzera bidean

3.000 zauritu ere utzi dituzte Israelgo armadaren erasoek. Maiatzaren bukaeran berrekin zioten laguntza humanitarioari, GHF fundazio estatubatuarraren eskutik; eta ordutik, bertaratutakoei tiro egin diete soldadu israeldarrek.


Oiher Urrutia. Marra gorriak argi
“Erabiltzen gaituzte herriok folklorismorako: landa, animaliak edo euskalkia bera”

Grabagailuari stop eman eta segituan galdetu dit Oiherrek: “Transkribatzean mantenduko duzu euskalkia?”. Baietz nik, batuaren mugek uzten didatenaren barruan baietz. “Arras inportantea da niretako”. Dutxa hartu eta Elizondora eginen du berriz, Aroztegiko... [+]


Amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funtsa martxan jartzeko araudia onartu du Espainiako Gobernuak

Legea onartu eta ia hiru urte igaro direnean jarriko da martxan neurria. Espainiako Ministro Kontseiluak onartutako dekretuak dio biktima bakoitzak 32.000 eta 96.000 euro artean jasoko dituela kalte-ordain moduan.


Teknologia
“Bestea”

Bestea”-k gogaituta du gizateria, duena kenduko dio, duena eraldatuko du, kutsatuko du... “Bestea”-k definitzen gaitu... baina “bestea” denok izan gaitezke.

Egun, nor da “bestea”? Nork seinalatzen du izan behar ez dena?

Zapalduen... [+]


Itsas hondoen ustiapena: zientzialariak alarma jotzen, baina moratoriarik ez zerumugan

60 bat estatu eta gobernu buru elkartu dira Nizan (Frantziako Estatua) Ozeanoei buruzko Nazio Batuen Konferentziaren kari. Donald Trumpek itsas hondoen esplorazio eta erauzketa komertziala baimendu eta TMC enpresa kanadarrarekin tratua bideratu berri duen honetan –baita... [+]


Salbuespenak

Hainbeste jainko, arima, teontzi… beren izatea frogatu ezinik, eta jendeak ez ditu sinesten zientziak, kazetaritzak… ahal bezala, baina geure espezieaz harro egoteko moduan, frogatutakoak. Batzuek Lurra laua dela diote, eta debekatuta dagoela Antartikara... [+]


Zein ama ospatu?

Maiatza Birjina Mariaren hilabetea den bezala, amak ospatzeko aukera da Mendebaldeko jendartean. Kasualitatea? Ez dut uste. Frantses lurraldean, Vichyko gobernuak besta hori instituzionalizatu zuen. Helburua bertuteko eta sakrifizioak egiteko prest den pertsona hori handiestea,... [+]


Kantua gidari

Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]


2025-06-18 | Jesús Rodríguez
PSOEren kea

Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]


Sodomia zigortua

Ascension uhartea, 1725eko maiatzaren 5a. “Holandar ontziteriako komandantearen eta kapitainen aginduz, ni, Leendert Hasenbosch, uharte bakartu honetan lehorreratu naute, nire zorigaitzerako”.  

Herbeheretar marinela, 1695ean Hagan jaioa, Ekialdeko... [+]


Eguneraketa berriak daude