Arrastoak

2007ko maiatzaren 27a

TREVISO hiri italiarraren ondare historikoa desitxuratzeko arriskua dagoela argudiatuz, bertako udalak erabaki polemikoa hartu du: jatetxe txinatarrek sarreran izan ohi dituzten argi gorriak kentzeko agindua eman du, eta bestelako apaingarriak debekatzeko aukera aztertzen ari dira. Sile ibaiak zeharkatzen duen hiriko kaleek kutsu historiko nabarmena dute. Baina bertako hainbat karguk egindako adierazpenak gehiegizkoak dirudite. Argi gorriek Trevisori “Ekialdeko kutsu handiegia” ematen diotela esan du Sergio Marton zinegotziak; Giancarlo Gentilini diputatuari, berriz, “Treviso ez da Ekialdeko hiri bat” gogoraraztea beharrezkoa iruditu zaio. Biak Lega Nord alderdikoak dira, Trevisoko udala bezalaxe. Alderdi honen etorkinen aurkako muturreko jarrera kontuan hartuta, eta duela aste gutxi Milanen polizia eta komunitate txinatarraren arteko liskarrak ikusita, ondare historikoarena aitzaki hutsa dela dirudi.

 
ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Azkenak
ASTEKARIA
Azkenak
Eguneraketa berriak daude