Bahea


2007ko maiatzaren 20an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

www.gipuzkoaeuskara.net-en Iñaki Arruti Lasarte-Oriako Udaleko euskara teknikariak esanak: “(...) euskararen erabilera normalizatzea helburu izanik ere, eragin behar al da harreman-sare informal horietan? Eta, baiezkotan, nork? nola? Katalunian ere, beste toki gehienetan bezalatsu, oinutsik ibiliko dira zakurrak, baina gai hau eztabaidagai behintzat badarabilte. 2001ean egin zituzten Jornades d'Estudi sobre l'Ús Interpersonal Bartzelonan (...). Ni gai hori arakatu beharra daukagula pentsatzen dugunotakoa naiz. Ez ‘inoren etxean sartzeko asmoa dudalako’, baina bai harreman-sare informaletako hizkuntza-ohiturak aldatu ‘nahi dituzten pertsonei nola egin dezaketen’ eskaintzeko modua prestatuta eduki behar dugula pentsatzen dudalako. Norbait jardunaldi batzuk antolatzeko asmotan baldin badabil eta gaia falta baldin badu, bat badu”.

 

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.