Arrastoak


2007ko maiatzaren 6an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Europa Universalis bideojoko sagaren hirugarren bertsioa salgai ipini dute dagoeneko. Ale berriak, bereziki, irudien aldetik egin du hobera –3D grafikoak erabiltzen dituen sortako lehen jokoa da–.

Berpizkundean eta erreforma protestantearen garaian dago kokatua jokoa, XV, XVI eta XVII. mendeetan, beraz. Mende horietan, kontinente zaharreko mugak etengabe mugitzen ziren, eta orain jokoak aldaketa horiek beste modu batera bideratzeko aukera ematen du.

Partida hasteko, jokalariak herrialdea eta data aukeratu behar ditu (30 Urteko Gerra, esaterako). Orduan, mapa batek zehaztasun historiko handiz irudikatuko du aukeratutako garaiko egoera geopolitikoa. Aginte moduak, hitzarmen diplomatikoak, akordio komertzialak, Vaticanoarekiko harremanak... kontrola daitezke, baita, noski, horrelako jokoetan hain ohikoak diren kanpaina militarrak ere. Erabakiak hartzeko orduan, xehetasun txikienak ere ez dira ahaztu behar: Lotura diplomatikoak sendotuko dituzten ezkontzak hitzartzen edo inflazioa kontrolatzen ahalegindu beharko du jokalariak.

 

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!