Zirkutik ihes egin zuen txinpantzea

  • Iñaki Zubeldia ::Tximu bat klinikan

    Ibaizabal

    orrialdeak ::80

    prezioa ::8.46€

'Tximu bat klinikan'
Ibaizabal argitaletxeak kaleratu du Iñaki Zubeldiaren Tximu bat klinikan kontakizuna, Alai Zubimendiren marrazkiekin. Txinpantze batek klinika baten barruan bizitako ezusteak eta ikasitako gauzak azaltzen ditu. Kiki da txinpantze hori, bizitoki zuen Zirku Mundiala bat-batean erre zenean erabat izutu eta ihesi joandako tximua. Hiriko kaleetan zehar nora jo ez zekiela zebilenean ikusi zituen klinikako ateak irekirik, eta arrapaladan sartu zen. Baina barrukoak bera ikusi orduko, oihuka hasi ziren: “Eeee, tximu bat! Eziozue utzi aurrera joaten! Harrapa ezazue!”. Iskanbilatik ihesi, eskailera batetik gora egin zuen Kikik, tropel bat segika zuela. Bat batean gela batetik mutiko bat agertu zitzaion, besoak zabalduta. Haren besoetara salto egin, eta seguru sentitu zen tximua.

Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude