Mendiko suak, beti bat

  • Iparraldeko mendiak –hain ederrak, ezta?– aski egoera tristean daude. Pistak eta asfaltoa nonahi; bideetatik kanpoan 4x4 noranahikoek rallyak egiten dituzte eta beren oroigarriak uzten, alimaleko arroilak eta errekak; mazela eta kasko gehienak tipil-pelatuak dira, han hemenka dozena erdiko zuhaitz multzoak, zaharrak denak, beste garaietatik gelditzen diren hondarrak. Soiltzea eta alhagietako gehiegizko bazkatzea aurrera doaz beti, suak larriagotua.

    Ecobuage deitzen den lurraren erretze tradizional horrek, batere ekologikorik ez dena bestalde, bortizki jotzen eta keztatzen du, batez ere negu bukaerako hego haizeak laguntzen duenean: ahuntzak ere bazkatuko ez liratekeen pendiz malkorrenak kiskaltzen ditu eta higadurak gehien mehatxatzen dituen tokiak biluzten. Ulertzekoa da: zenbat eta lurrazal handiago belarrean ezar, hainbat eta subentzio gehiago abeltzainei eman, prime à l'herbe sistema trebeari esker.
Anuntxi Arana
Gaizka Iroz
Horra nola diru publikoak ahalbidetzen duen debaldeko funditzea.

Irratian entzun dut alhagiak mekanikoki garbitzen ahal direla bai, eta irtenbide hori garestia delako, Hemen elkarteak herritarren kontzientzia piztu nahi duela, laguntza publikoen eskaeraren sustatzeko. Araiz lortuko du. Bizkitartean, aurtengo denboraldian berriz ere su eta gar ikusi ditugu mendiak, Garraldako mazelak besteak beste, Aiherrako aldean.

Inguru horietako xaharrak oroit dira beren gazte denboran Garralda parte hori zuhaixkaz betea ezaguturik. Eta haien ondoko gazteek kontatu didate nola aurtengo erreketa hau bereziki bihurria izan den. Erraustuak izan diren eremuen jabeak ez zuela hori egitea nahi, utziak zituen bazterrak “zikintzen” eta jadanik ote-sasien artean zuhaixka txikiak ernatuak ziren. Futxo! Herriko indar biziek ez zezaketen horrelako bitxikeria ez-produktibista onar. Bilkura bat egin eta hartan erre-zaleek jabe hori gogatu zuten, amore eman zuen arte. Administrazioko ordezkariak partaide ziren bilkuran, ontsalaz lurra eta basoa begiratzen dituzten elkarte ofizialetako kideak, eta haiek ere su garbitzailearen alde.

Eta horra nola subentziorik gabe berriz oihantzen hasia zen txoko bat ketan joan den.

Delako balentriaren protagonistak nor izan diren kontatu didate. Izenak nahi? Bai baina iritzi leiho honetan ez gara haizu 2.500 karakter baino gehiago sartzera, bestela maketistak arranguratzen dira. Ui, ui, dagoeneko 2.490etan nago. Ez adiorik, beste aldi bat arte.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude