Euskarazko 100 programa baino gehiago

  • Zenbaki honekin batera, Argiaren harpidedunek CD bat jaso dute. Bertan Dinux sistema eragilea dago, GNU/Linux sisteman oinarritutako euskarazko sistema eragilea hain zuzen ere. CDtik zuzenean exekutatu daiteke eta bere baitan kode irekikoak diren euskarazko 100 programa baino gehiago dakartza. Software librea izanik, euskara eta teknologia berrien esparruan abantaila ugari eskaintzen dituen opari honekin aurten Sareko Argiak 10 urte beteko dituela ospatzen hasi nahi dugu.
     
    Aitor López de Aberasturi Kaixo (www.kaixo.com) atariaren sortzaile izateagatik da ezagun, baina gaur egun Gasteizko Diocesanas Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Institutuan da irakasle. Bertako irakasleek euskarazko softwarearen beharra zutela konturatuta, lantaldea eratu eta Dinux sistema eragilea sortu zuen iaz. Sistema eragile horrek software librearekin euskaraz lanean hasteko eskaintzen dituen abantailak ikusirik, hitzarmena sinatu dugu López Aberasturirekin, gure harpidedunei Dinuxa doan eskaintzeko.
Dinux programaren CDa
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Abantailak

Dinux ez da GNU/Linux-en oinarritutako euskarazko lehen sistema eragilea. Lehenagotik badira beste batzuk: Debian, Mandrake, Ubuntu… Baina horien aldean Dinuxek badu bereizgarritasun nagusi bat: CD-tik exekutatu daiteke zuzenean (LiveCD bat da), ordenagailuan instalatu beharrik izan gabe. Hala, erabiltzaileak Linuxekin lehen harremana izan dezake, informatika ezagutza gehiegi izan gabe. Ohitzen joan ahala berau instalatzeko aukera ere izango du eta nahi badu disko gogorrean bi zati egin ditzake, bat Windows-ekin eta bestea Dinuxekin.
 
Badago CDtik exekutatu daitekeen euskarazko beste GNU/Linux banaketa bat: Euskal Herriko Unibertsitatearen EHUX sistema eragilea. Baina haren aldean ere Dinuxek badu beste bereizgarritasun bat: euskara hutsezko sistema eragilea da, hau da sistema eragilearekin batera datozen programa gehienak euskaraz daude, guztira ehundik gora: OpenOffice 2.0, Xuxen zuzentzaile ortografikoa, Gimp 2.0 argazkiak kudeatzeko programa, Firefox eta Konqueror nabigatzaileak, Thunderbird posta elektronikoa kudeatzeko tresna eta abar. Hala ere, argitu beharra dago Dinux-en bi bertsio daudela, bata euskarazkoa eta bestea gaztelerazkoa.
 
Bestalde, Windowseko erabiltzaile batek Dinux erabiltzeko arazorik ez du izango, itxura aldetik Dinux eta Windowsen arteko desberdintasuna oso txikia baita eta horrek ohiko erabiltzailearen ikuspuntutik erakargarri egiten du, berau erabiltzea ez baitzaio guztiz arrotza egingo.

Software librearen aukerak

Dinux software librea da eta horrek ere euskararen ikuspuntutik interesgarri egiten du, kode irekikoa izanik itzulpenak egitea errazagoa baita; kodea itzuli eta berrerabili daiteke, ezer ordaindu gabe. Windowsen kodeak aldiz, badu jabea eta hark nahi izanez gero baino ez dira egingo itzulpenak, diruaren truke normalean. Euskarazko software librearen inguruan hainbat pertsona ari dira lanean. Hor daude, esaterako, Librezale (www.librezale.org) edo EuskalGNU (www.euskalgnu.org) elkarteak, eta Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek ere software libreko hainbat ekimen diruz lagundu dituzte.
 
Software libreak euskarari egiten dion mesedeaz gain, beste hainbat abantaila aipa daitezke. Adibidez, formatuen arteko malgutasuna. Microsoft Office-ko dokumentu bat Open Office programan arazorik gabe irekiko dugu, baina alderantziz ezinezkoa da. Egia da oraindik orain badirela hainbat programa espezializatu Linuxen erabili ezin direnak, baina López de Aberasturik etorkizun oparoa ikusten dio Linuxi eta aurrerantzean Windowserako garatzen den programa oro Linuxerako ere garatuko dela dio. Gainera, gaur egun badira programak Windows emulatzen dutenak eta beraz, Linuxen Windowseko programak ere erabil ditzakegu. Dena den, errealitateak oraindik Windowsen alde egiten du –orokorrean erabiltzaileen %90ek Windows erabiltzen dute eta %10ek gainontzeko sistema eragileak–.

Garatuz joango den tresna

Kaixoren sortzailearen asmoa Dinux sistema eragilea bizirik mantentzea da. Hau da, beste batzuk egiten dituzten euskarazko itzulpenak Dinuxen gehitzen joan nahi du eta itzuli gabe dauden hainbat programa itzuli, Dinux sistema bizia izan dadin. www.dinux.org web gunean xehetasun gehiago topatuko dituzue eta sistema eragilea bertatik jaitsi daiteke baita ere.

Azkenak
2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


2025-07-17 | Joan Mari Beloki
Ekialde Hurbila sutan

Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]


Eguneraketa berriak daude