Laikotasuna egungo gizartean aztertzen duten hiru gogoeta

  • Batzuen artean ::Laicidad en las
    sociedades actuales

    Justizia eta Bakea

    orrialdeak ::82

'Laicidad en las sociedades actuales'
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
2005ean egindako Ricardo Alberdi Jardunaldi Sozialaren baitan Laikotasuna gaurko gizartean gaiaren inguruan entzun ahal izan ziren hiru gogoeta eskaintzen ditu Idatz argitalpenak, Donostiako Elizbarrutiko Justizia eta Bakea Idazkaritza Sozialaren eskutik. Aurrenekoa Deustuko Unibertsitatean irakasle lanetan diharduen Gaspar Martínezena da eta Laikotasuna, sustrai modernoak eta zenbait plasmazio sozio-kultural dauka izenburutzat. Bigarrena Javier Lezaun gaztearena da. London School of Economics-en Arrisku eta Erregulazio Azterketa Guneko gizarte-ikertzailea da Lezaun eta testuinguru anglosaxoiean laikotasuna ulertzen den eraz mintzo da. Azkenik, Donostiako gotzain emeritu Jose Maria Setienek, erronka etikotzat hartzen du laikotasuna.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.