Hogeitaka urte luze dira ni Belfasten egon nintzela, irlandar gatazkaz jabetu beharraren beharrez. Zelan ba ganorazko euskal kazetaria izatera iritsi Ipar Irlanda bertatik bertara ezagutzeke? Ipar Irlanda... euskal ametsen oilanda. Izan ere, hogei urte ezezik, berrogei baino gehiago daramatzagu euskaldunok Ipar Irlanda eredutzat hartzen eta bere bidea gure xedea ote den elkar konbentzitzen. Baina ustea ez da jakitea. Omen garen bezain argiak izanik nekez ulertu ahal da zer dela-eta orain arte ez garen konturatu Ipar Irlanda, ezer izatekotan, ez dela Euskal Herria, Nafarroa baizik.
Bagenekien, bai, noizbait bakeak etorri behar zuena, baina sekula ez genukeen gero pentsatuko hainbeste abangoardia, iraultza eta borrokaren bueltan, Nafarroaren autodeterminazioa UPNren eskutan geratuko zenik eta, erdipurdiko autonomia urria abian jartzeko, Batasunak –goardia zibilari men egiteaz gainera– UPNrekin gobernua osatzen amaitu beharko zukeenik. Eta dena, saldo prezioan, 3.500 hildakoren truke.
Baina, hori bai, Gerry Adams-en zaleak iraultzaile hutsak dira, noski, eta beste guztiak zipaioak edo traidoreak baino ez.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.