Iñaki Azkunek Gero argitaletxearen bidez plazaratu duen Eneko Haritza izenburuko liburuan, euskal jendeak VIII. mendean aurrean izan zituen arazo nagusienak azaltzen dira. Etsai asko zituzten Garona ibaitik Ebrorainoko lurretan bizi ziren euskaldunek: franko guztien buru zen Karlomagno; arabiarrek Kordobako emir zuten Abd al-Rahman; Muskaria aldeko lurren jabe zen Banu-Kasi familia; Mendebaldeko asturen eskualdean jaun eta jabe zeuden bisigodotarrak... Euskal jendea, euren artaldeekin mendietan sakabanatua bizi zen, eta beren burujabetasunari eusteko elkar hartzea beste erremediorik ez zuten izan. Eta ahalegin horretan ez zuen garrantzia eskasa izan Eneko Haritza buruzagiak.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.