Jakin-ek 158 zenbakian Joan Mari Torrealdai zuzendariak 2005. urtean euskaraz argitaratutako liburuei buruz egindako azterketa eskaintzen du. Gainera, 50eko hamarkadaEuskal Herrian gaiaren inguruan iazko azaroan Donostiako Koldo Mitxelenan antolatutako topaketan Joseba Intxaustik eta Joxe Azurmendik eskaini zituzten gogoetak agertzen ditu. Eta guztia borobiltzeko, bitxikeria bat ere argitaratu dute: Pio Barojaren heriotza zela-eta 1956ko abenduaren 1ean Parisko Euzko Deya aldizkarian egilearen izenik gabe azaldu zen lan bat. Joxe Azurmendik dioenaren arabera, badira testuan hainbat zantzu autorea Jon Mirande baino ezin zitekeela izan pentsarazteko.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...