Pio Barojari buruzko ekimenak


2007ko martxoaren 18an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
NUPek Pio Baroja: sormena, ezagutza eta bizitza liburua kaleratu du. Bertan, hogeita bost idazlek idatzitako beste hainbeste artikulu bildu dituzte. Pablo Antoñanak, Edu Zelaietak, Patziku Perurenak, Mikel Tabernak eta Alberto Ladronek idatzi dituzte, besteak beste, artikuluak. Bestalde, idazlearen argazkiak, eskuizkribuak, erretratuak, pinturak eta liburuak daude ikusgai Nafarroako Museoan zabaldu duten Pio Barojaren memoria erakusketan. Maiatzaren 27a arte izango da zabalik. Azkenik, Barojaren heriotzaren urteurrenaren inguruko ekitaldien barruan, Ikerketa Barojazaleen Biltzarra antolatu du Nafarroako Gobernuak. Iruñean apirilaren 20tik 22ra egingo da biltzarra.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!