Idazle Gaztea lehiaketako literatur lanak Internetez bozka daitezke

Galtzagorri Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Idazle Gaztea literatur lehiaketara aurkeztutako 170 lanetatik 33 (20 narrazio eta 13 poema) aukeratu ditu Galtzagorri Elkarteko hautaketa batzordeak. Gipuzkoako DBHko hainbat ikastetxetako gazteek idatzitako lan horiek www.idazlegaztea.org web gunean jarri dituzte irakurgai, nahi duen orok gustukoenak aukeratu ditzan. Internautek maiatzaren 15a bitartean eman dezakete euren botoa eta irabazleen izenak ekainean ezagutaraziko dituzte.

Azkenak
Transhumanismoa: arazo guztien konponbide ote?

Mondragon Unibertsitateko Humanitate Digital Globalak (HDG) graduan, etorkizunari buruzko hausnarketa eguneroko zerbait da, eta gogoeta horretan transhumanismoa saihestu ezin den gaia da.


Hizkuntza politika "sendoak" eskatu dizkie euskalgintzak instituzioei

Baionan egin dute agerraldia euskalgintzako 25 bat eragilek maiatzaren 15 honetan. Erakunde publikoen interpelazioaz gain, datorren urteko maiatzaren 15etik 25era iraganen den Euskaraldiaren berri emateko unea ere izan da.


Eguneraketa berriak daude