Hauteskundeetara aurkezteko formularen bila

  • Hauteskundeetara aurkezteko Batasunak biolentzia arbuiatzea eskatzen ari da Espainiako Gobernua azken boladan. Akaso ñabardura kontuetan hasita gaude dagoeneko, baina gaitzespenak eta arbuiatzeak ez dute esannahi bera. Denak adierazten du oraingoan Batasunak ahalegin berezi bat egingo duela ariketa semantikoekin. Egia esan, ezker abertzalearen historian tankera horretako ariketa ugari egin dira, hori bai, beti ere ETAren biolentzia gaitzetsi barik.
Komando autonomoen Enrique Casas senatari sozialistaren hilketa salatu zuen HBk; ETAren Hipercorreko atentatuarekiko ezadostasuna ere erakutsi zuen; Portugaleten Mendeku izeneko talde autonomo batek PSOEko egoitza baten aurka koktelekin egindako eraso batean bi hildako izan zirenean ere berdin; eta beste askotan ere bai. Azken urtebete honetan ere, kale eraso zenbaitekiko –gutxitan eta aho txikiarekin, hori bai– desadostasuna agertu du. Alegia, ETArekiko gaitzespen zuzena erabili barik ere, izan daitezke biolentziaren arbuiatze horren inguruan ariketak egiteko moduak. Jakina, horretarako Espainiako Gobernuaren borondatea eta malgutasuna behar da, bestela ‘gaitzespen’ hitz madarikatuaren erabilera bera ere gutxi litzateke eta.
 
Duela bi aste, martxoaren 2an, PPk ezik gainerako alderdi guztiek “biolentzia guztien amaiera” eskatzen zuen ebazpena onartu zuten Eusko Legebiltzarrean, baina gainera biolentzia hori zenbait berbekin ere zehaztu egiten zen ”biolentzia, xantaia eta estortsioaren amaiera”, alegia. PSEk bikain baloratu zuen EHAK-k ebazpenarekin bat egin izana. Iñaki de Juanaren Euskal Herriratzeak eta Batasunaren Anaitasuneko ekitaldiak ia oharkabean pasarazi zuten albistea, eta norberak duen zalantza da ea De Juanarenagatik izan zen edo benetan oharkabean pasarazi nahi zen.

Nafarroako lurraldetasuna eta Batasuna hauteskundeetan ez egotea izango dira PPk datozen asteetan Jose Luis Rodriguez Zapateroren aurka erabiliko dituen mortero andanak. Eta Nafarroakoari ekiteko, lurraldetik bertatik dena prest dute UPNk eta CDNk larunbateko manifestazioarekin. Hauteskunde usaina agerikoa da, eta erregionalista eskuindarren beldurra ere bai. Batasunak parte hartuz gero, badakite ez luketela gehiengo osorik, eta Gobernua galtzeko aukera handia luketela. Argitaratu gabeko inkestek matematikoki oso posible egiten dute UPN oposiziora bidaltzearena, baina eskuinak eginahalak eta bi egingo ditu baskoen mehatxua-rena haizatzearren. Eta argi, ohi bezala, mobilizatzea lortzen den abstentzioaren multzo horrek erabakiko du.

Azkenak
Transhumanismoa: arazo guztien konponbide ote?

Mondragon Unibertsitateko Humanitate Digital Globalak (HDG) graduan, etorkizunari buruzko hausnarketa eguneroko zerbait da, eta gogoeta horretan transhumanismoa saihestu ezin den gaia da.


Hizkuntza politika "sendoak" eskatu dizkie euskalgintzak instituzioei

Baionan egin dute agerraldia euskalgintzako 25 bat eragilek maiatzaren 15 honetan. Erakunde publikoen interpelazioaz gain, datorren urteko maiatzaren 15etik 25era iraganen den Euskaraldiaren berri emateko unea ere izan da.


Eguneraketa berriak daude