Alfonso Gortazar Bilboko margolariak egindako lanak bildu ditu Artium museoak

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Alfonso Gortazar margolariak (Bilbo, 1955) Gasteizko Artium Arabako Arte Garaikideko Museoan jarri ditu ikusgai bere obrak, In albis izeneko erakusketan. Hogeita hamar margolan inguru aurki daitezke bertan, gehienak Gortazarrek azken hamar urteotan egindakoak, baina bereziki erakusketa horretarako egindakoak ere badaude tartean. Collage sorta batek eta mihise zuri batek osatzen dute bilduma. Hain justu, oihal zuriak du protagonismoa margolari bilbotarraren lanetan; oihal zuri horiek kolorez betetako paisaiarekin eta pertsonaiekin duten harremanak. Koloreek, irudiek eta eraikin ezegonkorrek presentzia handia dute artistaren lan guztietan. Artiumek berak ekoiztu duen erakusketa ekainaren 10a arte izango da ikusgai.

ASTEKARIA
2007ko martxoaren 18a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Eguneraketa berriak daude