Zezena eta adarrak

Igor Estankona
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Paperez beteta daukat mahaia, eta begiak nekatzen hasi zaizkit. Egunkarietako txatalak, txostenak, Internetetik bajatutako artikuluak, markatu egin ditut datu esanguratsuenak. Datorren martitzenean Igorren bilduko gara eskoletako hizkuntza ereduen gainean berba egiteko. Jasone Aldekoa, Erramun Osa eta Abel Ariznabarreta dira etortzekoak, eta solasaldia zuzendu behar dut. Gidoitxo bat idatzi ezinik nabil, ordea. Gaia puri-purian dagoela badakit, interesaturik nauka gainera, baina trabaturik nago.
 
Ordenagailura itzuli naiz eta Wordek berak gorriz azpimarratu izan balitu bezala ageri zaizkit, arriskutsua eta desiragarria era berean, arestian idatzitako zenbait hitz: eredu, euskaldun, bakarra. Eta baita gradual, malgu, erritmo, ebaluazio, adostasun ere.
 
Esaldi zoroak osatzen dituzte batzuetan: era gradualean ezarriko dira hizkuntza eredu malguak, lekuan lekuko erritmo desberdinak errespetatuz eta ebaluazio irizpideetan denon adostasuna lortzen ahaleginduz.
 
Ea martitzenean norbait kapaz den argi hitz egiteko, zezenari adarretatik heltzeko.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!