Nora deitu

  • Destino petrala euskaldun iritzi-emailearena. Lau hilabetero baino ez naiz orriotara gerturatzen eta gaia aukeratzeko orduan buruhaustea izaten dut beti: “Zentsuraz hitz egingo dut berriz?”. Pertsiana hautsia duen leihoa dakarkit gogora. Alegia, goizero esnatu eta ez gora ez behera, trabatuta dagoen pertsianaren kasua. Halakoetan konponketa atzeratzen saiatzen gara, azken batean badaude leiho gehiago. Baina badakigu inoiz heldu beharko diogula gai horri eta behingoz aurre egin, konpondu.
     
    Oleguer futbolariari gertatutakoa izan dut pizgarri. Jakina da Espainiako kirol-prentsa ez dela sekula politika aferetan sartzen: “aktoreak” “futbola horrelakoa da, lo que diga el míster” eta halako pitokeriak esatetik ateratzen ez diren bitartean, noski.
Gorka Urbizu
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Barajasko biharamuneko Marca gainbegiratu –inork ba al du barrenik osorik irakurtzeko?– besterik ez dago. Oleguer tipo deserosoa da futbolaren stablishmentarentzako, ez delako topikoen beste automata bat. Baina prentsako putreena ez da eraso bakarra izan. Kelme kirol-jantzietako enpresak jokalariarekin zuen kontratua eten du, haren hitzak direla kausa. Dejà vu, dejà vu.
 
Jar dezagun 2006ko Viñarock jaialdia, Albaceten. Soziedad Alkoholika (SA) talde gaizto-gaiztoa kartelean agertzeagatik babesle guztiek euren dirulaguntzak bertan behera utzi zituztenekoa: Cutty Sark, Ron Barceló, Jack Daniels, Coca-Cola... Ez zutela indarkeria babesten duen talde baten alde xentimorik jarriko. Potroak gero, zeinek eta Coca-Colak! Hedabideetan apenas agertu den eta neuk ekarriko dizuet gogora, ustez Coca-Colak –SunTrust banketxearen eskutik– Kolonbiako lantegietan tiroka isildu dituen sindikalistak. Zerrendako azkenekoa, Adolfo de Jesús Munera López. Baina ez da bakarra izan, zortzi omen dira dagoeneko edabe magikoaren makinariak hildakoak (www.killercoke.org). Hipokritak!
 
Soziedad Alkoholikak epaiketa irabazi ostean –akusazio guztietatik libre–, beren jarduna normalduko ote zen ikuskizun zegoen. Erantzuna Almeriatik heldu zaigu eta ezezkoa da tamalez. Zentsurak bere horretan darrai, eta euskaldunok legena bagina bezala, nora joan han da zalaparta eta interes politiko-mediatiko zekena. Almeriako kontzertuaren irabaziak Proyecto Hombre-rentzat ziren, baina hauek ez dute diru hori onartu nahi izan, kartelean deabrua bera ageri delako. Berdin Itxaropenaren Telefonoarekin, biolentzia babesten duenak sorturiko dirurik ez dutela nahi. Kafkak berak ez luke adibide txoroagorik idatziko. Nora deituko dugu orduan, jazarriak izaten garen hurrengoan?

Azkenak
2025-07-20 | Garazi Zabaleta
Aukera Natura
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen

Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]


2025-07-20 | Jakoba Errekondo
Sagastien joeraren hipotesia

Etorri dira herriko jaiak. Gureak sanferminen atarikoak dira, uztailaren abiatzea. Eta aurten berrikuntza bat izan dute. Artisten herria da gurea, eta apain-apain janzten dute jaietarako, baina aurten, ustekabean, herriko kale nagusiko sarrerako sagarrondoak lorez jantzita hartu... [+]


Enborrik zulatzen ez duen okila

Euskal Herrian badugu inurrijale bat, baina ez da Ameriketan aurkitzen den ugaztun hori. Gurean hegazti bat da inurrijale amorratua dena, hainbeste gustatzen zaizkio inurriak ezen Debagoiena eta Debabarrenean inurrijale ere deitzen dioten. Eta hau, okil espezie bat da:... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


Eguneraketa berriak daude