Mantsotasunaren laudorioa

  • Gauza jakina da lurralde garatuen gaur egungo sistema supersonikoa, azkarra eta ase ezina dela biztanlegoaren gehiengoarentzat –guztientzat?–. Baina, ba al dago alternatibarik honen aurrean? Honen inguruan asko eta sakonean eztabaidatu dezakegu.
     
    Artikulu honetan Slow mugimenduari erreparatuko diogu soilik. Honen arabera, presa alde batera utzi beharko litzateke eta denboraz gozatzea izan beharko luke geure bizitzen ardatzak, betiere, ahal den heinean. Mugimendu honen adibide dira azkenaldi honetan modan jarri diren hurbileko slow cities edota slow food bezalakoak. Horrela bada, ikuspegi hauetatik geldotasunaren edertasuna eta beharra bezalako elementuak azpimarratzen dira, gizarte eta pertsonen garapenerako mantsotasuna ezinbesteko osagaia dela defendatzen delarik.
Gorka Moreno Marquez
Iñigo Azkona
Slow cityrentzat hiria gizakientzako gune abegitsua izan behar da eta horretarako baldintza batzuk bete behar dira: 50.000 biztanle baino gutxiago izatea; ingurumena zaintzea, kalitatezko hirigintza sustatzea, tokiko kultur ondarearen babesa bultzatzea, eta abar. Honen harira munduan 60 “hiri mantso” inguru daude eta hautagaien artean, eta geurera etorrita, Mungia aipatu daiteke. Slow food izenak argi uzten duenez, fast food ereduaren antonimoa da. Zentzu honetan, tokiko jaki eta hauen prestaketa tradizionalaren alde egiten da; otorduen balio eta funtzio soziala ere azpimarratzen delarik: janariaz disfrutatzea, gastronomiaren inguruko kultura zabaltzea edota mahaiarekin lotutako solasaldiak eta elkar ezagutzak bultzatzea... Ikusi daitekeenez, nahiko era azkarrean baldin bada ere, gaur egungo ereduaren alternatiba –mugatua?– izan daiteke Slow mugimendua; eta azkenaldi honetan hainbeste garatu diren “hirigintza marbellistiko edota pozerotarrei” aurre egiten dion eredua ere bada. Era berean, Mc Menú edota Telepizzaren aurrean leku jakin bateko barazki berezi edota Tolosako babarrunen dohaiak eta aukerak –gastronomiko zein sozialak– azpimarratzen dira.
 
Bukatzeko, zalantza bat agertzen zait guzti honen inguruan. Denak izan al gaitezke slow hiritarrak edota slow foodlandiarrak? Izan ere, horrelako “slow bizitza” aurrera eramateko, hiri txiki eta kuttun batean bizitzeko edo jaki ekologiko eta kalitatezkoa erosteko, slow card baino hobe izango da fast –eta highcard bat edukitzea. Eta hau arazoa da… Beraz, ikusi beharko zeintzuk izango diren etorkizunean Slow planetaren biztanleak...

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude