Gasteiz 1976 eta Fraga

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Aste honetan, martxoaren 3an, 31 urte beteko dira Manuel Fragak politikoki zuzenduta Espainiako polizia nazionalak Gasteizen sarraskia eragin zuela. Fraga, gaur egun PPko ohorezko presidentea, garai hartan Francoren diktaduraren zerbitzura zegoen. Gasteizko langileen borroka hartako espirituaren bereizgarriak izan ziren elkartasuna, batasuna, langileek ordezkariak askatasun osoz eta demokratikoki aukeratu ahal izatea eta batzarraren erabakitzeko boterea. Patroiek eta bere zerbitzura dagoen Estatuak ezin zuten onartu borroka eredu horrek iraun zezan eta errotik moztu nahi izan zuten langile, emakume eta herritarrak biltzen jakin zuen hasierako mugimendu hura. Bilduta zeuden, hain justu, Fragak San Frantzisko Eliza tiroka hustu zezaten agindu zuenean. Ondorioz, bost langile hil, hainbat zauritu eta beste hainbat atxilotu zituzten. Ordudanik, euren senideak eta lagunak justizia eske dabiltza: arduradunei –zenbaitzuk, Fraga bezala, oraindik ere jardunean– erantzukizun penal eta politikoak eskatuz eta biktimak onar ditzatela eskatuz. Hogeita hamaika urte geroago, erantzukizun horiek oraindik ez dira argitu, eta oraindik ez dituzte biktimak benetan eta modu eraginkorrez onartu. Biktima batzuekin hain kezkatuta dauden erakundeek beren zurikeria alde batera utzi beharko lukete eta, behingoz, Gasteizen 1976ko martxoaren 3an gertatu zenaren memoria historikoa berreskuratu. Erantzukizun penal eta politikoak argitu behar dira. Baita Fragarenak ere.

ASTEKARIA
2007ko martxoaren 04a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#3
Maddi Ane Txoperena Iribarren  |  Pikara Magazine
#4
Aitor Martinez Baraiazarra
#5
Azoka
Azkenak
Eguneraketa berriak daude