HPSren diru-laguntzak

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak euskararen erabilera sendotzeko 2007ko deialdi publikoen bidezko diru laguntzen aurkezpena egin du. HPSk 12,525 milioi euro banatuko ditu aurten, iaz baino %19,7 gehiago. Bost dira diruz lagunduko diren arloak. Hedabideentzat 5.575.000 euro izango dira, horietatik 575.000 euro tokiko telebistentzat. Aurtengo hazkunderik handiena herri aldizkariek izango dute. Enpresetan euskararen erabilera planak egin edota garatzeko 2.300.000 euro bideratuko dira. Udaletan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) diseinatu, abian jarri edo garatzeko 1.600.000 euro. Informazioaren eta komunikazioaren teknologietan (IKT) euskarazko baliabideak eta aplikazio berriak sortu eta garatzeko 1.350.000 euroko diru laguntzak emango dira eta, aisialdian, kiroletan edota kultur jardueretan euskararen erabilera sustatzeko berriz, 1.250.000 euro.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude