“Bete egin nauen nobela da Ihes betea” esan zenuen berau kaleratu eta berehala. Hiruzpalu hilabete bete dira liburua munduratu zenuela. Harrerak bete al zaitu? Kazetarion elkarrizketek, kritikek edo iruzkinek? Edota lagun hurbilen iritziek...
Nobela hiru partetan eraikia da. Hara, nire iritzia, zirikatzailea agian: lehen partea –Alemania nazian gertatua, leku edo hiri zehazgabea izaki, ordea– hain da intentsua, hain da lortua, hain da borobila... Nago, gero... bigarrenak eta hirugarrenak ez ote duten lortzen lehen partearen ikaragarrizko enpatia. Bat al zatoz pertzepzio honekin?
Esaterako: aldaketa “handiak” dira lehen partetik bigarrenera: Werner Lindemann protagonista nagusiaren bizitzan –eta baitan– aldaketa horren ikaragarria izateak baldintzatu al du bigarren partea eta hirugarrena? –Arestian enpatia aipatu dut eta akaso alderantziz izan beharko luke, bere egoera tragikoa dela medio–.
Bigarren zatia Triesten girotu eta biziarazi duzu. Eszenategia eta ingurugiroa zehatzagoa da, alta bada, gertatzen dena kaotikoa da, anabasa gehiago dago...
Hirugarrena Paris, Marseilla eta Hendaian girotua: lilura, erresistentzia eta ihesa ageri dira. Egiguzu parte bakoitza gauzatzeko “ipini behar izan duzunari” buruzko gogoeta, edota bakoitzak eman dizuna hurrenez hurren:
Hiru eszenatoki Werner juduaren metamorfosian. Heziketa sentimentalari buruzko nobela ondu duzu, baina oso muturreko egoera batean: ideologia indartsu den garai batean. Ideologiaren gainean pertsonen arteko harremanek seinalatzen digute bidea. Hau da, pertsonek eta zirkunstantziek, eta aldian aldiko beharrek ideologiek baino gehiago eragiten dute gure baitan, antza.
Kontatu duzun istorioa, giza historiako berealdiko gertakari eta mugarri garaian eraiki duzu. Bi Mundu Gerraren artean kokatua, Espainiako 1936ko gerra zibila tartekoa delarik. Esana duzu hobeto ezagutzen duzula Alemania nazien historia eta juduen historia, Espainiakoa bera baino. Hori zure kasua da, edo oro har guztion kasua ote da? Gure gabeziatzat hartu behar al dugu?
Horren atzean hurbilagoko geure historiaren memoriarekiko ditugun ezbaia, lotsa, ahalkea ote dira agian? Finean edo funtsean denok dugu hutsunea ote?
Zure literatura formakuntzan idazle judutarrek berebiziko lekua dute, antza. Azaldu iezaguzu alderdi hori.
Antza denez, judutar literatura ondo ezagutzen duzu, gure artean zein neurrian eta moduan ezagutzen da berau?
Juduekiko –juduen errealitatearekiko– afektua modu batekoa zen Holokaustoaren ostean, eurekiko bazegoen enpatia moduko bat, nolabait, gaur egun aldatu ote den nago. Palestinarekiko gatazka tarteko, besteak beste. Nola bizi duzu hori? Edo eragina al du zuregan
Zein neurrian baldintzatzen du hurkoaren errealitatearen ezagutzeak gurea ezagutzeko orduan?
Gaur egungo gazte euskaldun abertzale ezkertiar baten –ortodoxoetan ortodoxoena– heziketa sentimentalaren inguruko nobela bat idatzi beharko bazenu, zein litzateke desafio handiena? Erakartzen al zaitu gaiak?
Alemanian eta Japonian odola eta ohorea oso hurbil dira. Gurean zertan daude bi alde horiek?
Werner eta bere aitaren arteko harremana intentsua da, gazte baten heziketa sentimentalean aita eta seme-alabaren arteko harremanak markatzen du pertsonaren izaera. Psikologiaren esparruan beti ere, Werner-rrek bere aita “akabatu” beharra dauka. Baina bestela ere, Hitlerren aginduz, demagun, –zirkunstantzien ondorioa ere bagara– “akabatu” lezake aita.
Judu izatea baina shock bat da Wernerentzat. Zenbat shock behar dugu pertsonok garenaz jabetzeko? Shock edo eskarmentua, gure bizitzaren eta izaera osatzeko funtsezkoak dira, antza.
Erakundeek, beren helburua bete ondoren ere, bizirik irauteko ahalegina egiten dute, Max Weber-ek zioen modura. Baina porrotaren kontzeptuaren eremutik haratago joan eta jakinduria eta ausardia behar dira elkarte bat amaitzeko, Alan Badiou gogoratuz.
Euskal Herrian ere... [+]
Hainbat gauez jarraian, gorrotoa eta arrazakeria hedatu eta "etorkinen aurkako ehiza" egin dute Murtziako herri batean, "Espainia garbitzeko". Kolektibo antiarrazistek ultraeskuinaren inpunitatea salatu dute.
BiziLagunEkin plataformak desazkunde turistikoaren aldeko Euskal Herriko topaketak egingo ditu Donostian, elkar ezagutzea, esperientziak partekatzea eta gogoeta kolektiboa egitea helburu. Egitarauaren xehetasunak datozen asteetan jakinaraziko dituzte.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, hainbat pertsonen arteko borroka bat zela eta bertaratu dira larunbat gauean ertzainak Ordiziara (Gipuzkoa), eta liskarrak izan dira. Bi ertzain ospitaleratu dituzte: bat lepauztaia apurtuta eta masailean ukabilkada bat jasota;... [+]
Euskal Herritik eta Kataluniatik abiatu da aurtengo Mugak Zabalduz karabana. Calaisko itsasartea, Frantziako Estatuan du helmuga, giza eskubideak bermatzea eta berehalako erregularizazioa eskatzen ditu besteak beste.
Mugimendu Feministak deituta, ehunka herritar, ordezkari politiko eta jaietako talde bildu dira uztailaren 13an Iruñeko Gaztelu Plazan. Intentsitate handiko eraso baten eta intentsitate txikiko beste hainbat erasoren testuinguruan egin dute elkarretaratzea. Eraso sexistarik... [+]
Bere buruzagi historiko Abdullah Öcalenek joan den astean Turkiako Imraliko espetxetik eskatutakoari men eginez, PKK Kurdistango Langileen Alderdiak ekin dio armagabetzeari. Ostiralean egin dute ekitaldia, Iraken menpeko Kurdistango Sulaimaniya hirian, eta 30 gerrilari... [+]
153 orrialdeko txosten bat kaleratu du parlamentuak. AEBak ez ditu apenas zuzenean aipatu, baina horretarako "ikuspegi atlantista" terminoa erabili du: "Europak darabilen ikuspegi horrek gerra-komertziala ekarri du Europaren eta Txinaren artean, ageriko kalte eta... [+]
Konfiantzaren erronka izenburua jarri diote Kanakyko indar independentisten eta unionisten arteko akordioari. Ozeano Bareko uhartediak herrialde europarraren parte izaten jarraituko luke, baina estatu izaera lor dezake kaledoniarrek hala bozkatzen badute. Datorren urte hasieran... [+]
Israelek maiatzean Conscience itsasontzia bonbardatu eta ekainean Madleen itsasontzia bahitu ostean, nazioarteko ekimena berriz saiatuko da laguntza humanitarioa Gazara sartzen. "Erronka hau Gazako umeengatik da", adierazi du Askatasunaren Ontzidiak Siziliatik (Italia)... [+]
30 urte baino gehiago daramatza Zero Chou zinemagile taiwandarrak istorioak kameraren atzetik kontatzen, bai zinemarako, bai telebistarako. Aurten, Zinegoak jaialdiaren 22. edizioko ohorezko saria jaso du.
Civio fundazioak salatu duenez, Osakidetzak darabilen AA sistema batek (Quantus Skin) kontratuan agindutakoa baino askoz efikazia gutxiago dauka. 1.6 milioi euroko inbertsioa da, larruazalaren melanoma minbiziak detektatzea du helburu, eta bere emaitzak eskatu zuen %85eko... [+]
Laba, EHE eta Harituk antolatuta, bazkaria Oko Plazako Herri Sanferminak gunean izan da. Bertan, antolaketaren zergatiak azalduko dizkiguten galderak egingo dizkiegu.