Euskararen inguruko albiste laburrak


Hitzarmena EEPk eta Eusko Jaurlaritzak

Euskararen Erakunde Publikoak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak euskara eta hizkuntza politika gaietan elkarlanean aritzeko hitzarmen-markoa sinatu berri dute. Hitzarmenak, batetik, erakundeek berek burutuko dituzten xedeak jasotzen ditu. Bestetik, eragile pribatuen lana finantzatzeko fondoa zehazten du. 2007rako onartu duten fondoa 1.450.000 eurokoa da. Hitzarmenak lau urteko iraupena izango du.


Hizkuntz ereduak eta alderdien iritziak

Zain gaude, ea Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak zein hizkuntz eredu sistema proposatzen duen. Hainbat alderdi politiko eta sindikatu hasi da proposamenak egiten. Hona horietako batzuk: PSE-EE alderdiko Isabel Celaak jakinarazi duenez, euskara, gaztelania eta ingelesa irakatsiko dituen hezkuntza eredu bakarraren alde egingo dute. UGT sindikatuak ere proposamen bera egingo du. Eredu hori ikastetxeen autonomiaren arabera egituratuko litzateke eta eredu hirueledun berriak errealitate soziolinguistikoa kontuan hartu beharko luke. Batasunaren ustez, Euskadiko Eskola Kontseiluak egindako eredu bakar eta malguaren proposamenak «iruzur berri bati» bide emateko aukera zabaltzen du. Batasunaren ustez, eredu zorrotzak behar dira, hau da, tokian tokiko egoera soziolinguistiko, sozioekonomiko eta soziokulturalaren azterketatik eratorritako murgiltze osoko eredua (eremu erdaldunetan) eta mantentze eredu egokiak (eremu euskaldunetan). EAko legebiltzarkide Onintza Lasak iradoki du euskaraz irakatsiko duen hezkuntza eredu baten alde egingo dutela eta oraingo hizkuntz ereduen sistema gainditutzat jo du. EILAS sindikatuaren ustez, tokian tokiko hizkuntza egoera aztertu ostean, ikastetxeetan eratutako euskararen normalizazio plan eraginkorrak jarri behar dira abian. PPko legebiltzarkide Iñaki Oiartzabalek «Eskola Kontseiluan dauden euskararen talibanen kontra» arituko direla azaldu du.


Toponimia ezagutzeko ibilbideak Altsasun

Altsasuko Kima Euskara Elkartea toponimia ibilbideak antolatzen ari da. Horien bidez, Altsasu ezagutzeko modu ezberdina eskaini nahi du, arbasoek ingurua nola eta zergatik izendatu zituzten jakiteko modua eman nahi du. Herritarrekin zein bisitariekin egindako hiru ibilbidetako materiala Interneten eskegita dago (www.altsasukokima.com). Martxorako eta apirilerako irteera bana aurreikusita dituzte. Ibilbideen materialaz gain, Altsasuko euskarari buruzko dokumentu sorta jarri dute sarean.


ASTEKARIA
2007ko otsailaren 18a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2024-04-30 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat erail du Poliziak AEBetan, belaunarekin lepoa estutu ostean

Istripu batetik ihes egin zuela aitzakiatzat hartuta, taberna batera sartu, lurrera bota eta buruz behera lotu zuten poliziek 53 urteko gizona. Zortzi minutuz izan zuten lurrean.


Nola landu desirak, aniztasun sexuala edota identitatea 12-18 urteko ikasleekin?

Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]


Eguneraketa berriak daude