Desideologizazioa


2007ko otsailaren 18an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Duela ehun urteko Euskal Herriaren postala: industria indartzen batik bat Bizkaia eta Gipuzkoan. Sabino Aranak «Euzkotarren aberria Euzkadi da» borobildu berritan, EAJ eta Athletic Club bi talde sortuberri ziren eta «Euskaldun fededun» errefraua ez zen zaharra. Txapela buruan eta ibili munduan, koloniak galduberri ziren Espainiako bazterrean edo auzoan.

Industriaren loraldia pasa eta zerbitzuen ekonomiak bizi gaitu egun. Euskal Herria hiru eremu administratibotan zatikatuta dago eta ezberdintasun nabarmenak dira herrialdeen artean. Bi gerla handi eta Espainiako zibilaren ondoren, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan euskara fosilizatzear dago, euskaldun elebakarren eskutik. Hainbat euskal herritarrentzat irudikaezina da EAJ eta Athletic gabeko Euskal Herririk. Erlijio katolikoak gurean azken mendean baina, nagusiki, azken 30 urteetan izan duen gainbehera itzela da. Arantzazun nahiz inguruetan 50 urtez azpiko fraide edo abaderik apenas dagoen eta euskal txapela polizi autonomikoaren eta erretreta hartutakoen buruetan baino ez da ageri. Aisia eta dirua ditugu jainko berriak, telebista eta Internet bizimodua irauli diguten gailu bi.

Mundua aldatzeko sortutako marxismo eta komunismoa komuneko zulotik behera joan dira eta egungo gazte gehienek ez dakite/gu haien berri. Erlijio kezka eta gizakia mendez mende kezkatu duten galderen inguruko hausnarketa ia erabat desagertu da gure jendartearen hizketagaietatik. Inoiz baino prestakuntza akademiko handiagoa eta informazio gehiago dugu, hemen eta munduan; baina ezberdintasun sozialak, bidegabekeriak, herrialdeen inbasioak, nahiz arrisku nuklear nahiz ekologikoak, sekula baino handiagoak dira.

Euskal senaren ordezkaritza hartu duen abertzaletasunak, mende osoan gatazka bizi eta hein batean eragin duenak, krisia bizi du. Aldarrikapenak plazaratzeko orduan, jendartean desideologizazioa nabarmena da eta ongizate materiala nagusitu da gehiengoaren helburu ia bakar. ETA erakundea Europan terrorismoa darabilen azken taldea da ia. Prozesuak prozesu, hildako, odol jario, malko isuri, sufrimendu eta gehiegikerien lekuko izan da euskal lurra azken mendean eta, balizko demokrazia aurpegiz, bi estatu boteretsuren zanpagai izaten jarraitzen du. Eskutik hartuta gainera, behar den aldi oro.

Emakumearen askapena ez da eman eta, itxurazko libertatearen aitzakian, etxetik at ere lan egitera behartuak dira egun bikotekide guztiak, etxebizitza duina lortuko badute. Dena den, ohikoak dira bi etxebizitza edo gehiago dituzten famili unitateak ere eta etorkinak dira, nagusiki, baztertuak, diskriminatuak eta lan txarrenetan dabiltzanak; emakume izateaz gain etorkina dena, zer esanik ez.

Aberats kopurua nahiz behartsuenekiko dagoen leizea, hazkorrak biak. Eroso bizi den gehiengo batek agintzen du eta neurri erregresiboak ohikoak dira. Indibidualizazio olde batek nabarmen kutsatu du Mendebaldea esaten diotena, baina munduko nagusigoa lortze bidean den Txina, bestelako sistema batekin dabil -hala ote?-. Munduan energia kontsumoa eteteko saio bat edonork antolatu dezake eta klima aldaketari egozten zaizkio diren eta ez diren arazoak. Ez dugu errauskailurik nahi, baina zaborra ezin konta ahala produzitzen dugu. Umeak bezalakoak gara.

Baina gurean bada aldatu ez den gauza bat. Inork ez dugu hil nahi. Ez lehen, ez orain. Eta euren burua lehergailuz jantzi eta sarraski bat eragiten dutenei, ero eta itsu adjektiboak oparitzen dizkiegu, ezin ulertzearen ezinez. Baina, geronen noraeza (maila guztietan), desideologizazio -Apolo lagunak esango lukeen lez-, hori ulertu eta eramaterik, ba al da?


Azkenak
EAEko Kultura Sistemaren Legea, Espainiako eskuinaren esku?

Jaurlaritzak lizitaziora atera zuen proiektua, “lan teknikoegia” delako. Ia 80.000 euro jasoko ditu Estudio Jurídico Gabeiras y Asociados SLP enpresa madrildarrak, “egoeraren diagnostikoa” eta legearen hasierako proiektua egiteko. Enpresa horren... [+]


“Irunen alarde gatazkarik ez dagoela diotenen asmoa da gaiari garrantzia kentzea, inor busti behar ez izateko”

Irungo Alarde Parekidean sortu berri den Meaka konpainiako kapitaina da Nagore Olaskoaga. Alarde Tradizionala vs. Parekidea, “kopuruak direnak dira, baina oso pozik gaude gazte askok eta askok hartzen dutelako parte Alarde Parekidean, eta beraiek dira gure herriaren oraina... [+]


2025-06-17 | Gedar
“Parte hartzeko dugun eskubidea aldarrikatzen jarraituko dugu, eta aurten ere ez gara jaietatik kanpo geratuko”

Ehunka lagun mobilizatu dira berriz Gasteizen, txosnetan GKSren eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistaren aurka mantentzen duten betoa dela-eta, irtenbide bat aldarrikatzeko.


Herri Sanferminak festarako prest

O plazan garatuko dute egitaraua. Bazkariak, bertso saioa, txikientzako antzerkia, pilota txapelketa, herri olinpiadak eta elektrotxarangak izango dira, besteak beste.


UEMAra beste bost herri batu dira eta plan estrategikoa adostu dute

Azkoitian egindako aurtengo lehenengo batzar nagusian batu dira UEMAra ondoko bost herri hauek: Donamaria, Ibarrangelu, Mundaka, Mutiloa eta Ormaiztegi.


Istilu arrazistak gertatu dira Martzillan, eta bizilagunek adingabeen zentroa ixtea eskatu dute

Joan den asteko asteazkenetik ostegunera bitarteko gauean istiluak izan ziren Martzillan (Nafarroa), eta hainbat bizilagunek harriak eta aulkiak jaurti zizkieten zentroan zeuden etorkin adingabeei. Bizilagunak kalera irten ziren igandean, "herri seguru bat defendatzeko"... [+]


BSHko langileek Eskirotzeko lantegiko sarrera moztu dute berriz, kaleratzeen aurka

Joan den astean iragarri zuen BSH enpresak Eskirotzeko lantegia itxiko zuela langile batzordeak, Espainiako Industria Ministerioak eta Nafarroako Gobernuak eginiko eskaerei jaramonik egin gabe. Asteartean egingo dute Enplegu Erregulazioko Espedientearen negoziatzeko lehen... [+]


B etiketadun ibilgailuak Bilboko Emisio Gutxiko Eremuan sartzea debekatu dute

Neurriak orain arte, A etiketadun eta etiketarik gabekoei eragiten zien.


Subflubialaren proiektua gelditzea eskatu dute Leioako Artatza parkeko kanpaldian

Ekainaren 14 eta 15ean ibaipeko subflubialaren proiektuaren aurkako kanpaldia egin zuten 200 lagun inguruk Subflubiala Ez! plataformak antolatuta.

 


Israelek eta Iranek elkarri eraso egiten jarraitzen dute, geroz eta intentsitate handiagoarekin

Israelek ostiralean Irani eraso egin ostean, azken horretako lider nagusi Ali Khameneik "mendekua" iragarri zuen. Israelen erasoek dagoeneko 224 lagun hil dituzte Iranen; 23, berriz, Iranek Israelen eginikoek, horietatik zortzi igandean. Irango Parlamentuan NPT Arma... [+]


2025-06-16 | Behe Banda
barra warroak
Berandu zabiltza

Oporretan nago baina oraindik ez dut zutabea hasi. Oporretan nago baina nire gelak ez du igarri. Oporretan nago eta etxeko hautsa ez da mugitu. Oporretan nago eta topaguneko kanpin dendak lokatzez beteta jarraitzen du egongelan. Oporretan nago baina nire agenda ez da... [+]


Ehunka herritar turismo masiboaren aurka manifestatu dira Donostian, Europako hainbat hirirekin koordinatuta

Donostiako desazkunde turistikoaren aldeko BiziLagunEkin plataformak deituta, Europa hegoaldeko turistifikazioaren aurkako SET sarearekin koordinatu dute ekimena.


Analisia
Kanarietara bidaiatzeko oharrak

Mingainari kosk txikia eginda joan ginen oporretan Kanarietako Lanzarote irlara. Maiatzaren erdian, turista asko-askorik topatuko ez genuela jakinda, prezio guztiak ere merkeago, eta hara eta hona mugitzeko lasaitasun gehiago. Espero bezalaxe izan zen. “Esperientzia”... [+]


Eguneraketa berriak daude