Delenda est Kartago


2007ko otsailaren 21ean
Ez nuen latinik ikasi nik eskolan eta harritzen nau ene Ttakun-kideen jakitateak. Oroitzen naiz anaiak eta biok nola ziminokatzen genuen mezan entzuniko latin apurra loriapatriefilioizpirituisanto marmarikatzen genuela, arratsaldeko askariko txokolate prixa klikatzean. Eta segitzen genuen kantuz orroaz aleluiadantzakuia errepikarekin. Bazterretan, adinekoen ahotik aditzen genuen, latinarekin zinpurtzera deitzen ez gintuen perpaus hau ere, alegia gure astoak latina bezala... Enetzat halatan, latinaren eta astoaren irudiak elkarri uztartuak daude.

Astoak gustatzen zaizkit, badakizue, ipularretarik zintzur-arramantzaka alha ibiltzen direnean, mantso. Latinez gogoratzen dut bakarrik gaurkoan aipagai dugun borroka armatuaren xede bakunari doakion ez dakit zein erromatar buruzagiren manua: delenda est Kartago. Kartago punikoa xehekatu zuten eta lurrean gatza hedatu, bertan gerora, hiri gehiagorik eraiki ez zedin. Berrogei urtez ETAk ez du helburu ezberdinik ukan, Kartagoren ordez Paris eta Madril errauts gai jartzen zituela. Ongi ikusi dugu Madrilgo azken atentatu penagarrian kea, horma eroriak eta hautsa zein moldetan nahasten ziren, etsipena areagotuz.

Galdea zera liteke: zergatik behar dute Kartagok, Babiloniak edo Parisek eta Madrilek suntsituak? Gure nortasun politiko-ideologikoa atsolutu erraldoian berma arazteko soilik? Nolaz bizitu eta biziatu da euskaldungoaren zatirik eraginkorrena beti besteei konparatuz, egundaino besteen aurka? Errotik eroak gara, arrazoi duzue Angel eta Inazio. Hargatik errotikako erokeria horrek erotikotasun izpirik ez daukala iradoki nahi nuke. Alabaina, bortizkeria militarizatua inpudikoa da, pornografikoa, eta oheen hondar mugetaraino Hizkuntzaren mihiseak oro kutsatzen ditu. Hain kinka larrian dabilkigun mintzairak berak aditzetan dakar Kartagoren herra, Kartagorekiko mesprezua, Kartagoren apaleste higuingarria. Hanna Arendt-ek azpimarratu zigun, eta bazekien leku segurretik zertaz ari zen, hizkuntzak berez ez zuela errurik, erabiltzaile eta baliatzaileek baizik.

Latinari edo antzinako grekoari nola, euskarari jagoitik hala, errealitate anitzaren errateko anbiguitatea falta zaio. Euskaraz ez da eztabaidatzen jadanik, begiak hertsirik eta haginak trinko irensten den borrokaren tresnatzat hartzen baita. Euskara guduaren eramateko bide premiazkoena da: euskararen erabilpenaren arabera jujatzen da norbanakoa, sailkapenak eta salaketak egiten dira, kexuak plazaratzen egunkarietan eta maskaradetako kauteren predikuetan. Nor harrituko da euskara pribatizatua izan dela idazten badut hemen? Alta, pribatizazaleak ez dira urrundik ere derrigorrez euskaraz ari, hautua arrazoitzen dute erranez arrotzek, atzerritarrek, Mixel Labegueriek abesten zituen kaskoi eta maketoek gure borrokaren funtsa zehatz ulertzea komeni dela. Arduradun hauentzat erdarara pasatzea estrategiaren arabera hautatzea da, herrestontzat kontrola ez dezakegun lerratze animikoa delarik.

ARTE katean, asteazkenean arretaz segitu dudan emankizunak ukitu nau: Victor Klemperer Dresdeko hiritarrak, 1933-1945 artean egutegi bat atxiki zuen alemanak, naziek onartezina onartarazteko nola aldatzen, eufemizatzen eta metaforizatzen zuten notatuz. 2006ko otsailean Frantzian Eric Hazanen eskutik la propagande du quotidien liburuxka argitaratu zen, V. Errepublikaren mintzaira ikertuz, erkatuz, zulatuz. Zinez interesgarria liteke, gure astoaren latina bailitzan, ETAren garaiko euskararen analisiaren egiten hastea. Euskararen onerako naski.


Azkenak
2024-09-21 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 1.eguna
Zerk egiten duen pertsona


Bonba-jostailuen oroimena oraindik bizirik da Libanon

Ekialde Erdia dantzan jarri dute pertsona-bilagailuak eta walkie-talkieak lehergailu bihurtu dituzten erasoek. Israel isilik da, baina inork gutxik jartzen du zalantzan erasoen atzean hura dela. Besteak beste, iraganean aritu delako jada jolas hilgarri horietan, eta akusazio... [+]


2024-09-20 | Sustatu
Euskarabildua topaketa urriaren 17an: “Artifiziala ez den teknologia”

Aurtengo Euskarabildua topaketa teknologikoa (iAmetzak antolatzen duena urtero) urriaren 17an izango da Donostian, San Telmo Museoan. "Artifiziala ez den teknologia" jarri diote goiburu gisa, adimen artifizialaren oldarraldi garai honetan "inoiz baino... [+]


Sail Ofiziala. Irekierako filma
Apar gutxiko desioa


2024-09-20 | Gedar
Aurten ere, udako erailketa matxisten %15 egin dute poliziek edo polizia ohiek Espainiako Estatuan

Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.


2024-09-20 | George Beebe
Ez dago irismen luzeko misil nahikorik Mendebaldean Ukrainako egoera aldatzeko

(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).

George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.


Edmundo González Venezuelako “presidente legitimo” gisa aitortu du Europako Parlamentuak

Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.


Mozal Legearen erreforma eskatu du Nafarroako Legebiltzarrak

Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.


2024-09-20 | Euskal Irratiak
Maider Mourgiart eta Paul Laborde
“Pastoralari esker Xarnegu eskualdeko herritarrak elkar lotu gira”

Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.


2024-09-20 | Gedar
Balmasedako Glefaran enpresak etengabe gainditu ditu ezarritako kutsadura-mugak

2016tik 2023ra bitartean, Pastguren paper-fabrika izandakoa erraustegi modura erabili zuen Glefaranek, elektrizitatea ekoizteko. Zazpi urte horietan zehar, errauts-partikulen isurketa-mugak urratu zituen, eta "gizakien eta ingurugiroaren osasuna arriskuan jarri" zuen... [+]


Internet demokratiko eta burujabe baten alde lanean

Internet hasieran askatasunaren espazio izan zen, baina gaur egun enpresa handien esku dagoen lurralde kontrolatu bihurtu da. Testuinguru honetan, teknologia burujabetza eta ongizate komuna lortzeko Internet berreskuratzeko beharra gero eta premiazkoagoa da. Egile eta aktibista... [+]


2.500 euroko isuna ezarri die Ertzaintzak sei aiaraldearri, iazko greba feminista orokorragatik

"Mozal legea" baliatuta jarri ditu poliziak isunak. Tubacexen eginiko piketegatik izan dira zigor gehienak.


Eguneraketa berriak daude