100 urte bularrei eusten

Paris, 1907. Vogue moda aldizkariak emakumeen bularra eusteko asmakizun berria aurkeztu zuen. Bularretakoa jaio zen, ofizialki behintzat.

Milurte batzuk lehenago, aro minoikoan, bazuten antzeko zerbait. Kretan aurkitutako pintura batzuetan, atletak diruditen emakume batzuek bularretakoa daramate. Adituen esanetan, ordea, ez dirudi duela 4.000 urte bularretako horien erabilera gizartean zabaldua zegoenik; soilik kirola egiteko eta erritual erlijiosoetan erabiltzen omen zuten.

Oro har, ia zibilizazio guztietan, emakumeak ez du bularrari eusteko arropa berezirik eraman. Mendebaldean ere hala izan zen mendeetan, XVI. mendean kortsea erabiltzen hasi ziren arte. Baina gerria estutu eta bularra eusten zuen asmakizun deseroso honen erabilera ere ez zen gizartean zabaldu, nobleziara mugatu zen. Arrazoia sinplea da: kortsea soinean, ez zegoen laborantzan lan egiterik.

XIX. mendean Aro Viktoriarraren moral estuak are gehiago estutu zuen emakumea bera eta haren gerria. Kortsea burgesian ere zabalduta zegoenean, ordea, tortura haren aurkako ahotsak entzuten hasi ziren. Bi esparru ezberdinetatik, gainera. Batetik, hainbat mediku kortseak osasunari zekarzkion kalteengatik euren kezka azaltzen hasi ziren. Bestetik mugimendu feministaren hastapenetan, emakumeek uste zuten, gizartean euren partehartzeak gero eta zabalagoa eta askeagoa izan behar bazuen, lehenik kortsearen kaiolatik irten behar zutela.

XIX. mendean hainbat bularretako patentatu zen. Henry S. Lesher-ek, esaterako, egungo begiekin begiratuta oso deserosoa dirudien sostena patentatu zuen New Yorken 1859an. 4 urte beranduago Luman L. Chapmanen patenteak gehiago findu zuen asmakizuna eta historialarientzat «proto-bularretakoa» da New Jerseykoaren lana. Baina askorentzat lehen bularretako modernoa Herminie Cadolle-k 1889an Frantzian patentatutakoa da. Cadollek kortsea bitan banatu zuen eta goiko zatiari sorbaldan eusteko bi oihal zati ipini zizkion. Hauek guztiek emakumea kortsetik askatzeko helburua zuten, baina ez zituzten merkaturatu.

Duela 100 urteko Vogueko artikulu hark zabaldu zizkion lentzeria pieza berriari merkatuaren ateak. Agian horregatik aukeratu dute data hori bularretakoaren jaiotza urtea bezala.

Bularretakoaren industria 30eko hamarkadan izugarri hazi zen, Warners etxea oihal elastikoa erabiltzen hasi zenean. 40 eta 50eko hamarkadatan Hollywoodeko filmek eta egutegietako pin-up neskek, bularretakoa «feminitatearen» sinbolo bihurtu zuten. Edo, beste batzuen ustez, emakume-objektuaren sinbolo. Mende bat lehenago askapenaren ikur izan zena, emakumeen errepresioaren ikur moduan erre zuten mugimendu feministako hainbat kidek 60ko hamarkada amaieran.


Arrastoak

Erromako Itunak eta, beraz, Europaren batasun prozesuak 50 urte beteko ditu. 1957ko martxoaren 25ean 6 estatuk ituna sinatu zuten Italiako hiriburuan integrazio ekonomikoa bultzatzeko asmoarekin (argazkian). Urtebetetzea dela eta mende erdiko ibilbidea web gune batean bildu dute orain, www.ena.lu helbidean, European Navigator (ENA) ezagutza bankuaren orrialdean. 7.000 dokumentu daude bertan, 1945etik hona erakunde europarrei erreferentzia egiten dietenak guztiak: argazkiak, bideoak, audio zatiak, prentsa artikuluak, karikaturak, itunak, eskuizkribuak... Tresna praktikoa izatea nahi dute eta horregatik kontsulta sistema ezberdinak eskaintzen ditu orriak: aurkibide kronologikoa, gaikakoa, bilaketa motorea, mediateka...


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude