Net Hurbil: «No incinerators in Cheshire»... eta ez beste inon


2007ko urtarrilaren 28an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Cheshire konterria Gipuzkoaren tamainako probintzia da, eta milioi bat biztanle dauzka. Ingalaterraren mendebaldeko kostaldean dago, kasik Galesekin muga eginez. Chester dauka hiriburu. Eskualde ingeles horretan azken urteotan herritar andana mobilizatu da bertan agintariek eraiki nahi duten errauste-lantegia gelditzeko. Cheshireko Erraustegiaren Kontrako Sarean (Cheshire Against Incinerator Network, CHAIN) biltzen dira eta beren webguneari No Incinerators in Cheshire ipini diote titulutzat. Informazio, dokumentazio eta loturaz ondo hornitutako agerkaria da.

Cheshireko agintariak une hauetan ari dira erabakitzen zein leku zehatzetan ipini zaborren tratamendurako lantokia. Aurretik bost kokagune eduki zituzten eztabaidan, eta badirudi azkenean Peel Holdings izeneko parajean kokatu nahi dutela urtean 600.000 tona zarama kiskaliz energia ekoizteko faktoria. Hori eragozteko herritarrak mobilizatu nahi ditu CHAIN elkarteak, arriskuez ohartarazi, etxeetako zakarrentzako alternatibak landu eta agintari politikoei -hauteskundeetan aurkeztu beharko baitute berriro- presio egiteko.

No Incinerators in Cheshire gunean «Why not burn?» (Zergatik ez erre?) izena daraman atala honela hasten da: «Beti badira, noski, esango dizutenak zaborra erretzea aukera erraz eta garbia dela eta horrela energia sortzen dela, elektrizitatea ekoizteko balio duena. Mesedez, konturatu zaitez horrela mintzo direnek askotan ez dituztela intzinerazioaren datu guztiak ezagutzen, eta beraiek ez direla inoiz errauskailu baten ondoan bizi izan. Hala bizi balira, oso bestela ikusiko lituzkete gauzak».

Hemen «hirietako hondakinak» deitzen ditugunak «udaletako zabor solidoak» deitzen dituzte Ingalaterran (Municipal Solid Waste, MSW), eta horiek erretzeak dakartzan kalteen bilduma laburra egiten da No Incinerators in Cheshire gunean; zehaztasun gehiago nahi duten herritarrei gomendioa egiten zaie informazio gehiago den beste gune batzuetan begiratzea.

Ondorio kaltegarriak honakoak dira: zaborrak erretzeak emisio toxikoak, errauts pozoitsuak eta bestelako hondar kutsagarriak sortzen ditu. «Ingurumenera isurtzen duguna guregana itzultzen da elikaduraren katean, arnasten dugun airean eta edaten dugun uretan barrena. Gehieneko kutsadura kopuru ofizialek ezin gaituzte babestu: hauek eskuragai dauden mailak kontrolatzen baitituzte, ez maila errealak. Gizakiak ezagunak dituen substantziarik arriskutsuenetako batzuentzako -kantzerra sortzen duela ongi dakigun dioxinarentzako, adibidez- ez dago gehienekok kopururik». Hori horrela, ondorioztatzen du CHAINen buletinak, herritarrek ez dute beste biderik beren zaborren arazoa konpontzeko alternatiba garbiago, berdeago eta jasangarriagoak bilatzea baino.



Haizeak ekarri du handikan...

Herritar ingelesek «incinerator» deitzen dutenari izen politagoa aurkitu diote agintariek: «Thermal Treatment» (Bero bidezko Tratamendua). Baina ez dauka termalismoarekin eta talasoterapiarekin zerikusirik nonbait, eta «Thermal Treatment» egiteko errauskailuak Cheshireko aberatsen inguruetatik urrun samar eraman izana azpimarratu dute No Incinerators in Cheshire gunean. Ez dute arrazoi faltarik horretan.

Izan ere, errausketaren aldekoek diote Ingurumen Agentziak kontrolatzen dituela horrelako instalazioak, baina kontra dauden herritarrak ohartu dira horrelako lantegi guztietan gertatu direla hutsegiteak; batzuk plazaratu direnak, eta beste asko ezkutuan geratu direnak. Dena dela, honelako labe batek tximiniatik isuritako kutsadura inguru zabal samarrean sakabanatzen dela jakina da. Batzuek tximiniaren inguruko 5 kilometroko radioa aipatzen dute, baina 20 kilometroko bueltan ugari aurkitzen omen dira arrastoak.

CHAINen buletinari erreparatzen diona ohartuko da ez direla gauzak asko dramatizatzen saiatzen. Oso era laburrean aipatzen dira adibidez gizakiaren osasunarentzako horrelako errauste-lantegiak dakartzan arriskuak. Gordinak dira hala ere. «Zabor intzineradoren aire bidezko isuriak ezaguna da kantzerra eta beste gaixotasunak eragiten dituztela».

Errauste-lantegiengatik ugaritzen diren kantzerren aipamen txit motza egin ondoren, argitzen dute: «Horrelako intzineradoren inguruan (0,5-5 kilometro) bizi diren herritarrei egindako ikerketek erakutsi dute beren odolean beste herritarren aldean dioxina kopuru handiak dauzkatela. Dioxinekin batera oxido nitrikoa, oxido sulfurikoa eta beste partikulak dira faktoria hauen kutsagarri nagusiak.
Kantzerrez gain, zaborrak suntsitzeko teknika honek inguruko herritarren artean jaiotzetiko eritasunak, sexu arazoak eta eragin neurologikoak ugaritzen omen dizkiete.

Ingurumenari egiten dizkioten kalteak bitan sailkatzen ditu No Incinerators in Cheshire guneak. Batetik, Britainia Handian airera isurtzen diren dioxina guztien erdia edo gehiago zaborren erretzeak eragiten duela, ahaztu gabe kiskalketaren bukaeran geratzen diren errauts oso toxikoak. Bestetik, kiskali egiten direla baliabide asko eta onak, birzikla daitezkeenak eta erre direlako gure haurrek eta ondorengoek erabili ezingo dituztenak.

Erraustea den aukeraren azterketa ekonomikoa ere egin dute. «Azkar esanda, intzinerazioa ez da ekonomikoki bideragarria». Eta herritarrek ondorengo 20 urteetan horrek eragindako zorrak zerga bidez pagatu beharko dituztela diote CHAINekoek. Eta alderantziz, birziklatze politika integral batek lanpostu asko sortuko omen lituzke.

Errauskailuaren inguruko etxeen prezioetan izaten den kaltea ere aipatu dute. Londresko gobernuak horretaz -jadanik martxan dauden intzineradoren inguruan- ikerketak baditu eginak, eta horiek erakusten dute etxe horien prezioek behera egiten dutela lehen zurrumurruak zabaltzen diren egunetik. Hurbilenekoek nozituko dute gehienik, noski.

«Baina albiste on bat ere bada honetan guztian- diote buletinean-: alternatiba bat badela!». Asko egin dezaketela herritar eta familiek eta baita erakundeek ere. Londresko gobernuak zaborraren konpostatzeko estrategia sustatzen omen duenez, erabaki horretan ere babestu nahi dute Cheshiren erraustegirik nahi ez dutenek. Alternatiba teknikoak ere aipatzen dituzte: elektrizitatea baliatuz zaborra konpostatzen duten unitate txiki eta usainik gabeak, zaborrak sistema mekaniko eta biologikoz tratatzeko sistemak, eta abar. Horrela funtzionatzen duten eredu eta hirien zerrenda eta loturak eskaintzen dira No Incinerators in Cheshiren.

Jakina, horrelako arazoak Cheshireko erraustegi batek edukiko lituzke, ez Gipuzkoako batek, ez Txingudin eta ez Zubietan egin nahiko lituzketenek. Ingeles horiek hain dira bitxiak...

------------------------------------------------------------------------------
www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.

Azkenak
Jose Manuel Gorospe zendu da, Euskadiko Filmategiko sortzaileetako bat

Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]


Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


Eguneraketa berriak daude