Leurtzako urtegiko protagonista, 10 cm-tako luzera duen igel kozkorra da. Kolorez gorrizta eta inguruarekin nahasteko tamaina ezberdineko orbain irregularrak ditu. Atzeko hanketan zerrenda beltzak ditu eta sabela berriz zuri-horixka.
Murgilari eta igerilari trebea, metro bateko jauziak egin ditzake, atzeko hankak oso garatuak baititu. Jauzi asko eta ikusgarriak egiten ditu. Baina bidaiatzeko modalitate honek, energia gastu handia eskatzen duenez, beharrezkoa duenean baino ez du egiten salto.
Ehizakia ahoarekin harrapatzen du jauzi egiterakoan. Gertu badago berriz, mingainaz baliatzen da edota zuzenean irensten du.
Hezetasuna maite du baina gizakiak sortutako biotopoetan bizi daiteke, hala nola: lorategietan, parkeetan...
Intsektuen larbez elikatzen da baina intsektuei eurei ere egin diezaieke kolpe aukeran izanez gero. Armiarma, barraskilo, zizare eta enparauek badute basoko igel gorriaren berri. Igelak berak dituen harrapariak dira zikoinak, sugeak, trikuak eta satitsuak.
Ugalketa garaiaz kanpora, lehorrean bizi da. Babesleku hezeetan ematen du eguna. Eguraldia heze eta euritsua bada, egunez atera daiteke bere ezkutalekutik. Baina, batez ere ilunabar eta gauean ateratzen da ehizatzera.
Azaroaren hasieran, neguko gordelekura erretiratzen da, gutxienez metro erdiko sakonera duten putzuak aukeratzen ditu. Urte hasierako hotzak gozatu direnean ateratzen da neguko lozorrotik, otsaila inguruan. Une berean iristen dira arra eta emea jaiotza putzura. Arra kantari hasten da. Tenperatura baxua izanda ere (1 eta -4 artean), estalketa hasten da. Emeak ur ertzean askatzen ditu 4.000 beldar inguru. Hiruzpalau asteko inkubazioaren ondoren, beldar edo kumekiek bi edo hiru hilabete behar izaten dituzte igeltxo bilakatzeko.
Europan zabalduena dagoen espeziea da. Baso igel gorriaren kontserbazioa bermatua dago Leurtzan, elikatzeko eta babesteko tokia baduelako.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!