Agenda 22


2007ko urtarrilaren 21ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

San Andresen

Plaentxiko San Andres auzoan izaten gara Xebastian eta biok urtean pare bat aldiz. Udako jaietan ofizialki eta edozein aitzakiarekin antolatutako afari batean San Andresak inguruan. Urtero egiten dugu bertakoekin apusturen bat, pilotan, musean edo dena delakoan eta urtero geratzen da bertan behera, badakigulako, funtsezkoa lagunarteko afaria baino ez dela. Aurten Lajaren semea zen soinuarekin eta panderoaz laguntzen Ziolarko Joxe. Ziolarri begira konturatu nintzen batetik bestera eta edozertan ari garenok ere ez garela hain edozertarakoak gaur egun. Gu ere espezializatu egin gara. Lotsa ematen digu ustez ongi ongi egiten dugunetik kanpoko zerbait egiteak. Ziolar izan zen gau hartan txapeldun. Panderoa jo zuen lehenik. Gurekin bertsotan aritu zen gero, herdoilak herdoil. Eta azkenik, bertako emakumeen gutizia betetze aldera, dantza lotuan egin zuen saio bat. Joxerentzat festa bat da, nahiz berak milaka paseak dituen.


Kontrasteak

Kondentsazio poetikoaren oinarrian dagoen figura da kontrastearena: apaiza elurretan jarri behar nabarmenduko bada. Literatura ere horixe da: beltza zuriaren gainean. Eta bertsotan ere mila aldiz erabilitako baliabidea dugu. Hiru egun segidakotan Abadiñon, Tolosan eta Donostian aritu nintzen kantari. Itxuraz oso kokagune desberdinak ziren kanturako. Abadiñon gaztetxearen kultur eskaintzaren zati. Tolosan atsedenaldirako kristau talde baten hogeitabosgarren urteurrenaren ospakizuna. Donostian berriz, Juan Astigarrabia Euzko Jaurlaritzako Herri-Lanetarako lehen Kontseilariari omenaldia. Ostiral iluntzean etxetik irtetean ez nintzen jabetzen zenbat aldiz eta ze jende eta leku desberdinetara egokitu beharko nuen ordu gutxian. Ez dakit denetan asmatu nuen. Ez segur aski. Dakidan bakarra da hurrengo astelehen goizean dexente aberatsagoa nintzela.


Herri-lan

Ez dakit hitz elkartu horrek tarteko marratxorik behar lukeen edo ez. Gutxienekoa iruditzen zait, zinez. Izenaren ederrak ninduen harrapatu. Gazteleraz «Obras Públicas» deitzen den hori da euskaraz «herri-lanak». Makaleko indarra dauka gure esamoldeak auzokoenaren ondoan! Sail bakarra izendatzeko baliatzen dugu baina politikari orok behar luke «herri-lanetan» aritu. Beste kuku batek joko liguke.


San Tomasetan

Izena soilik ez da aldatuz doana. Antzoki Zaharrean ginen, BERTSO-TRANPAK ikuskizuna jokatzera joanak abenduaren hogeita batean. Ander Lipusek egiten du lan handia, baina Pa(iy)a ana(iy)ek eta nik ere egiten dugu dakiguntxoa. Antzerki kostunbristaren habia izandako hartan, propio bila ibili gabe osatu genuen, inprobisatuz, gure munduaren parte diren jende mordoskaz osaturiko taldea: Bilintx buru, han ziren gurekin Alex Ubago, Sigmund Freud, Doraemon, Eduardo Chillida, Don Pin-Pon, Frank Zappa, Penélope Cruz, Xabier Lete, Mafalda eta Guille... Batzuk gureagoak jotzen ditugu noski, baina denak geurekotu genitzake saiakera handirik egin gabe. Kapoirik ez zen azaldu. Kupoirik ere ez. Eta angulen aipamenik ere ez genuen egin.


Txankletak

Urtean zehar botatako bertsoren bat aukeratu behar banu, nirea, San Tomas biharamunean Azpeitian botatako bat aukeratuko nuke. Ez ona delako ziurrenera, oraindik gogoan dudalako baizik. Imanol Lazkano zen uda Zarautzen, gure etxean, eman nahi zuen azpeitiarra. Eztabaidan hasi ginen eta otu zitzaidan uda itsas-herri batean pasatzeko premia premiazko kontua esplikatzea: txankleten mekanismoaren funtzionamendua. Edo txankletak nola jantzi. Behatz bat batera eta beste lauak bestera. Xanokeria izugarria dirudi. Izan ere, hala da. Baina minik eman gabe zirikatzea iruditu izan zait beti bertsoaren funtsa.


Me diste la vida

Xabi Payak Bizkaiko txapeldun berri zelarik amari eskaini zion agurra. Erdia euskaraz eta erdia gazteleraz. Arrunta eta ohikoa da Xabirentzat hala aritzea. Neba-arrebekin euskaraz eta amarekin gazteleraz. Ni ez ninduen neurriz gain harritu. Erdaraz aritzen diren hedabideetakoak bai ordea nonbait. Paya berak dio izugarrizko garrantzia eman diotela hedabide horietan detaile txiki hori dela medio. Ez dago gaizki elkarrengandik hurbilago sentitzen hastea. Baina ez dezatela pentsa hedabide horietan bertan-goxo daudenek, gu gehitxo hurbilduko gatzaizkienik. Azken batean, amua bota diegu, baina beraiek egin beharko dute kosk. Hots, hizkuntza oso bat daukate zain, mundu txiki bat, ez oso apartekoa baina bai aparta.


Agenda aldaketa

Lanbidea zein, hainbesteko garrantzia izango du agendak bakoitzaren bizimoduan. Gurean badu aski handia. Begira geratu natzaio, betirako ixtearekin, 2006koari. Arrunta da azalez. Beltza. Mamiz josiegia iruditu zait. Ardi-kaken moduko zirriborro gehitxo toki gutxirako. Ez naiz iritsi ezinik ibili, baina iritziz pattaldua bai. Besteren esanera edo erregura lan gehiegi egin dut eta niretik gutxiegi. Batak dakar bestea. Urte berriaren lehen egunetan agenda berria gutxixeago betetzeko dudan asmo sendoa denboraren joanak birrinduko du berriz ere segur aski. Begira geratu natzaio, bai, agenda zaharrari. Gaur arte bizi-kriseilu unean unekoa zena ezdeus bihurtu dela bat batean, bururatu zait. Ez da egia ordea. Orain artean balio funtzionala soilik zuen. Anjel Mari Peñagarikanori ikasi nion ohitura ona. Azken urteetako agendak gorde egin ditut. Orain balio dokumentala ere badute. Gure egia egiazko bertso-liburuak agendak baitira. Loratu gabeko testigantza zuhur eta xaloak. Guri ez bezala, memoriaren tranpatxoek ez diete agendei batere erasaten.


Azkenak
Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Paul Laverty gidoilari britainiarra atxilotu dute Edinburgon, Gazako genozidioaren aurkako kamiseta eramateagatik

Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.


Ipar Euskal Herrian hiru herritarretik bi autonomia handiagoren alde daude

IFOP institutuak eginiko ikerketa ezaguratarazi du Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioak Korsikan, eta ondorioztatu dute Frantziako Estatuan biztanleen erdiak nahiko lukeela bere eskualdeak autonomia handiagoa izatea.


Sexu heziketan formatuko dituzte irakasleak, Nafarroako hamabi ikastetxetan abiaturiko proiektu pilotuan

Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.


Reem Dandan, Gazarako Mugimendu Globala
“Gure herrian genozidioaren konplizeak badaude, gure erantzukizuna da horiek salatzea”

Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]


2025-08-26 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gogoratzeko moduko porrota, Taiwango gobernuarena

Logikoena zen, uztailaren 26ko lehen zaplazteko argiaren ondoren. Baina abuztuaren 23ko bigarrenak ihesbide politiko ia guztiak itxi dizkio Lairen gobernu taiwandarrari. “Gogorarazpen bozketan” beren hautetsi-tasuna gal zezaketen oposizioko Kuomintageko zazpi... [+]


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


2025-08-26 | Josu Iraeta
Euskara, oldartu zaitez

Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Irakasle plazen %17 hutsik geratu dira Nafarroako Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan

473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.


Eguneraketa berriak daude