Artelatz tortotxa


2007ko urtarrilaren 14an
8.580.000 golde artelatz-baso omen da munduan, Mediterraneoa eta Atlantiar itsasoen artean. Hemen artelatza eraitsi eta bere egur trinkoa ontzigintzan edo sutarako erabili izan denez Baiona-Miarritze inguruan, Bizkaiko ale bakanak eta Getaria-Zarautz gaineko talde dotorea dira garai bateko artelatz-basoen arrasto. Arrasto soila, etorkizun motza baitu zuhaitza moztea eskatzen duen mozkinak.

Naturari errespetu handienetakoa dion ustiaketa mota da hemendik kanpoko artelatzarena. Naturari eta kulturari, gizarte eredugarria baita bere ustiaketaren ingurukoa, oraindik ere... Zuhaizti aberatsa da, bai flora bai animalia aldetik eta azala besterik kentzen ez zaiolarik ahal den zuhaitz handienak eta ederrenak edukitzea komeni da, ez inausi, ez kimatu, ez lepatu, ez mugarrotu, ez moztu… Zuhaitz gazteak behin kana-laurdeneko gerria osatu duenean aurrenekoz azala kentzen zaio. Gero etengabe sortuko den azal berriak 7-10 urtetik behin aizkoraren ahoa ezagutuko du.

Artelatzetik sortzen den azal hori kortxoa da. Honek erabilera ugari du, batik bat malgua, erregaitza eta ia ustelezina delako. Hala eta guztiz ere kortxo guztiaren %80 makina bat likidoren kartzelak burutzen dituzten tortotxetara doa.

Munduan kartzelaratzen den gero eta ardo gehiagorentzako nahikoa kortxo ez denaren aitzakia merkearekin, txapa metalikoa edo plastikozko tapoia dakarren botila ugaritzen ari da. Fenizia mundu honetan beste lotsa bat. Bai metalikoa bai plastikozkoa, besterik gabe, egin ahal izateko xahutu behar den energia kontutan hartuta aldera ezinak dira, kutsadura iturri dira. Kortxozkoa sortzeko, aldiz, besteek eragindako kutsadura hartu, bereganatu eta ezkutatzen du artelatz-basoak. Alde ederra!

Kortxoaren arerio nagusia botilan jasotzen den likidoari eransten dion kortxo-gustua izan da. Ba azken ikerketen arabera kortxoaren kalitatea nahitaezkoa da, baina upategiaren garbitasunak askoz ere garrantzi handiagoa du. Badira ardoak kutsatzen dituzten zenbait gai, kortxoak bidea itxi baina plastikoak (polietilenoa) lasai ederrean igarotzen uzten diena. Eta garrantzitsuena, edozein ardoren -garagarrarena, sagarrarena, madariarena, mahatsarena…- ontzeari kortxoak eransten dizkion ongarriak (bainilina, elaginatoak, antozianinak, polifenolak, antioxidanteak...) non geratzen dira?


Azkenak
2025-06-07 | ARGIA
Euskara hutsezko plaza bete dute Ziburuko Azokan

1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]


EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Eguneraketa berriak daude