Mugek eragindako arazoak gainditzen


2007ko urtarrilaren 07an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
«Estatuen artean ez dago muga fisikorik, baina bai legedia aldetik», dio Silbia Sarasola Mondragon Unibertsitateko Zuzenbide Doktoreak. Berak koordinatu zituen, iragan abenduan, Irunen egindako Mugaz Haraindiko Zuzenbideari buruzko III. Jardunaldiak. «Lehenengo bi jardunaldietan, adituek baino ez zuten parte hartu, baina konturatu ginen jende askok, jende arruntak, jakin mina agertzen zuela gaiaz». Horregatik, hirugarrenean ateak zabaldu zituzten. «Hitzaldiak edonork ulertzeko modukoak izan ziren, lau arlo jorratuz: zergak, merkataritza edo enpresa-jarduera, zuzenbide zibila -etxebizitzen inguruko gaiak gehienbat- eta lan-zuzenbidea». Askok deitu zuten parte hartzeko, eta asko geratu ziren kanpoan, leku nahikorik ez eta. «Jardunaldietan ikusi dugunez -laburbildu du Silbia Sarasolak- ezjakintasun handia dago, baita oinarrizko gauzei buruz ere».

Gaiak badu, beraz, herritarren arreta. Izan ere, muga inguruetan bizi direnek hainbat arazo izaten dute muga inguruan bizitzeagatik. Eta ez lukete izan behar, Rafael Huesoren iritziz. Hueso Eusko Jaurlaritzako langilea da, eta gaur egun Pirinioetako Lan Elkarteko (PLE) idazkari nagusia, EAEri baitagokio orain haren presidentzia. «Zeintzuk dira mugako biztanleen ohiko arazoak? Esaterako, nik telefonoz deitzen badut Irundik Hendaiara, dei horrek Cadizetik Lillera egindakoak beste balio behar du? Eskutitz bat bidaltzen badut, zein bide egingo du eskutitz horrek Hendaiaraino? Ohiko bide guztietatik igaro behar da? Zenbat ordaindu beharko dut?», galdetu du Huesok. Adibide xumeak, eta inolaz ez bakarrak.


Irun eta Hendaia, Tutera eta Bordele

PLEren zereginetako bat, hortaz, muga ondoan bizi diren biztanleen berariazko arazoak konpontzea litzateke. Baina PLEk oso lurralde eremu zabala hartzen du: Pirinioak ukitzen dituzten Frantziako Estatuko eskualde guztiak eta Espainiako Estatuko autonomia erkidego guztiak. Irun eta Hendaia PLEn daude, baina baita Tutera eta Bordele ere, konparazio baterako. Horregatik, Eusko Jaurlaritzako Jose Maria Muñoak -lehendakariaren ordezkaria Kanpo Harremanetarako eta Euskadiren ordezkaria PLEn- nahiago du hurbiltasun lankidetzaz berba egin. «Hori ez PLEren gaia. PLE Pirinio osorako da, eta proiektu handiak garatzen ditu; hurbiltasun lankidetza, aldiz, aldebiko harremana da, eta herritarren eguneroko arazoak konpontzea du helburu».

Aldebiko harremanaz mintzatzean, Bidasoako alde biez ari da Muñoa. «Ni orain dela hamar urte hasi nintzen gai hau lantzen. Eta egin nuen lehenbiziko gauza zera izan zen: alde batean zein bestean eskumenak dauzkagunok mahai baten inguruan esertzeko eskatu. Hegoaldetik, batez ere Eusko Jaurlaritza eta foru aldundiak, Gipuzkoakoa behintzat. Horien artean baditugu eskumen guztien %95 gutxi gorabehera».

Iparraldetik, nor egon beharko litzateke Muñoaren iritziz? «Bada, Akitaniako Eskualde Kontseilua, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorra eta, eskumenik ez izan arren, guk nahi genuke Iparraldeko Hautetsien Kontseilua ere egotea. Zein da arazoa? Eskualde eta departamenduetako erakundeek eskumen gutxi daukatela, zer edo zer proposatuz gero beti erantzuten dutela: guk ezin dugu hori egin, hori Parisi dagokio». Horregatik, Eusko Jaurlaritzak nahi du benetako eskumenak dauzkana ere, alegia, Frantziako Estatua, mahai horretan egon dadila. «Paueko prefeta izan daiteke, edo Bordelekoa, hori beraiek erabaki dezatela», jarri du aukeran Muñoak.


Akordioa, ia gauzatuta

Eusko Jaurlaritzaren ahaleginak orain dela hamar urte baziren, eta oraindik orain lortu dute helburua. «Denbora luzez -dio Muñoak- beste aldekoak uzkur agertu dira. Madrilek nahi ez zuela argudiatzen zuten, besteak beste. Eta ez dakit benetan hala zelako esaten zuten, edo aitzakia hutsa zen». Azkenean, bilera antolatu ahal izan zuen Jaurlaritzak, orain urte eta erdi inguru: «Kanpoko jendea ekarri genuen, haien ereduak aztertzeko. Irlanda eta Ipar Irlanda, Alsazia eta Alemaniako Baden-Württemberg eskualdea... Gu baino askoz aurreratuago zeudela ikusi genuen, eta haien bidetik jo behar genuela». Alde guztiak ados beraz, baita Madril eta Paris ere.

Bilera haren ondorio gisa, Muñoak berak proposatutako lankidetza eredua onartu zuten parte-hartzaile guztiek. Behin xehetasunen inguruan erabateko adostasuna erdietsita, akordioa jende aurrean aurkeztea besterik ez dago egiteke, eta hori urtarrila honetan bertan egiteko asmoa dute. Hurrengo urratsa eguneroko jardunaz arduratuko den bulego teknikoa sortzea izango da.


Metro bateko gorabeherak

Hurbiltasun lankidetzak mugatik hurbil bizi direnen eguneroko arazoak konpontzea dauka xede. Zer arazo, baina? Muñoaren esanetan, oso gauza xumeak dira batzuetan. Dagoeneko eduki dugu horietako hainbaten berri, Rafael Huesoren ahotik. Bada besterik. «Osasun kontuak, esaterako -dio Muñoak-. Nik auto-istripua daukat Behobian. Mugatik metro bat hegoaldera gertatzen bada, Irungo erietxera eramango naute, edo Donostiakora. Istripua metro bat iparralderago badaukat, Donibane Lohitzuneko edo Baionako ospitalera eramango naute. Baina hori erabakitzeko irizpidea ezin da izan istripua mugatik metro bat gorago edo metro bat beherago gertatu izana. Istripuan egin ditudan zaurien araberakoa izan beharko da, esaterako». Horrez gain, Baionako eta Donostiako erietxeak -demagun- akordioa egin dezakete inbertsio batzuk partekatzeko, Muñoaren aburuz: «Agian ez da beharrezkoa tresna garesti bat edukitzea Baionan, eta berdina Donostian. Batean egonda, nahikoa. Horretarako, noski, erietxe arteko koordinazio organoak sortu beharko lirateke».

Oro har, esan daiteke administrazio publikoari dagokion edozein arlo jorra daitekeela hurbiltasun lankidetzan (osasungintza, irakaskuntza, euskara...), eta baita pribatu batzuk ere. Esaterako, trafiko arazoak egon ohi dira Biriatun. Hegoaldean publikoa da arazoa, Gipuzkoako Foru Aldundiak duelako eskumena, baina Iparraldean Autoroutes du Sud de la France arduratzen da, enpresa pribatua beraz. «Hala ere, interes publikoa dago hor, eta erakunde publikoek badute zer esanik», bukatu du Muñoak.

Gipuzkoa-Nafarroa, muga zaila
Estatuen arteko mugetan ez ezik, estatu bereko eskualdeen artekoetan ere izaten dira arazoak. Bai behintzat Espainiako Estatuko autonomia erkidegoetan. Galde diezaietela trebiñotarrei. Nafarroa iparraldean ere bada Donostia edota Irun bertatik bertara dituen hamaika herri; Iruñea, aldiz, lekutan. «Orain dela hamar urte edo gehiago -diosku Pirinioetako Lan Elkartean Euskadiren ordezkari Jose Maria Muñoak-, akordioa lortu genuen Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak, Ardanza eta Otano buru zirela. Hala sortu zen EAE-Nafarroa Lankidetza Organo famatua». Baina organo hura, gogoratu dezagun, jaio aurretik hil zen ia, UPNren erruz batik bat.

Gure asmoa, akordio haren bidez alde bietako biztanleen eguneroko bizimodua erraztea zen, gauzak normalizatzea», aldarrikatu du Muñoak. UPNren gobernuak, ordea, EAEtik datorren proposamen oro uxatzen du, «Nafarroa Euskadin txertatzeko ahalegina delakoan. Ez dute gutaz ezer ere jakin nahi, eta oraingo presidentea hor dagoen bitartean nekez aldatuko da hori», kexu da Muñoa; «beraz, zaila izango da haiekin mugaz gaindiko inolako egitasmorik abiatzea oraingoz».

Hendaia bizileku, Hegoaldea lantoki
«Ez dakigu zehazki zenbat jenderi eragiten dion mugaren alde bateko eta besteko legedia desberdina izateak», adierazi du Silbia Sarasolak. Frantziako Estatuan ez dago udal erroldarik, «eta horrela ezin daiteke kopururik zehaztu». Nolanahi ere, Mondragon Unibertsitatea harremanean jarri da Hendaiako Udalarekin, eta datu interesgarria jaso du harengandik: Hegoaldekoek erositako 4.000 etxebizitza inguru dago herrian. «Horrek ez du esan nahi urte osoa han ematen dutenik, noski», nabarmendu du Sarasolak.
Mondragon Unibertsitatearen arabera, Irunen mugaz haraindiko zuzenbideari buruz abenduan eginiko jardunaldietan, hitzaldiak eman zituztenek ea zein egoeratan zeuden galdetu zieten bertara joandakoei. Gehienak Hegoaldekoak ziren, Hendaian bizi zirenak eta Hegoaldean lan egiten zutenak. Jende askok dauka soslai hori; alderantzizkoa, berriz, inork ez, edo oso gutxik behintzat.


Azkenak
“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Eguneraketa berriak daude