Pello Zabalak bere ibilbidea laburbildu du Zeruan zer berri (Alberdania) liburuan. Meteorologia, natura eta kultura uztartu ditu Zabalak lan horretan.
Eugenio Ampudia artista espainiarrak 23 bideo, instalazio, obra interaktibo, eskultura eta argazki bildu ditu Gasteizko Artium Museoan 2007ko otsailaren 18a arte ikusgai izango den ...ideia barren-jale bat baizik ez erakusketan. Artearen sorkuntzan eta zabalpenean parte hartzen duten eragileen inguruan egindako hausnarketaren fruitu dira obra horiek.
Xabier Silveira, Jon Maia, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Xabier Amuriza eta beste bost bertsolariren hitzak; Rafa Rueda, Benito Lertxundi, Kuraia, Doctor Deseo, Berri Txarrak eta beste hainbat musikari eta talderen doinuak; eta Jon Urbe, Conny Beyreuther, Galder Izagirre eta enparauen argazkiak batzen dituzten kantuez osatutako 18/98 auzolanean diskoa kaleratu dute, sumario horretan auzipeturik dauden lagunei elkartasuna adierazteko.
Rafael Moneo arkitekto nafarrak diseinatutako hamasei eraikinen maketak, planoak, argazkiak eta testuak bildu dituzte Nafarroako Museoan. Erakusketa otsailaren 4a arte izango da ikusgai.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...