Aukera ezazu bat. Aitarekin joaten zinenean Peugeot 505ean -plaza berduran egiten zen orduan Durangoko Azoka-. Urkiolan elurra egin zuenekoa, eta geldi-geldi bueltatu zineten hura furgoneta zuri batean -orduak egon zineten bidean-. Lubaki Bandakoen kaseta erosi zenuen urtea, edota lehendabiziko poesia liburua erosi eta egileari, bere sinadura eskaini ondoren, ez zela beharrezkoa esan zenionekoa. Palentinoko hitz krudel haiek. Atxo Fun Funeko ginkasak. Hotza eta beroa. Azaleko lagunak eta lagun azalekoak. Orrialdeak markatzekoak eta egutegiak. Gore-texak. Talde ñabarren urteko bazkariak, urtean behin egiten direnak hain zuzen. Lehendabiziko liburua argitaratu osteko lehen Durangoko Azoka. Azokan zeundela egin zizuten uste gabeko deia. Artisauen azoka. Ez ikusiarena egiten dutenak. Nabarmendu nahi dutenak. Kurutziaga hotela. Platerueneko kontzertuak. Liburuz betetako poltsak. Agurrak. Amorante ezberdinak. Karpa eta kristala. Editore hiztunak eta isilak. Aukera ezazu bat, edo ez aukeratu ez baduzu nahi. Esango didazu zer erabaki duzun elkar ikusten dugunean.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...