Hitz bitan


2006ko abenduaren 03an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Xabier Olarrak Galtzaundin nobela beltzaz esanak: «Irakurlea harrapatzeko teknika eta baliabideak ondo erabiliz gero munduaren alde beltz eta gogorrenak argitaratzeko aukera da. Hori ere noizean behin behar izaten da, bestela dena izango litzateke nobela arrosa».

Natxo de Felipe elkarrizketatu du Bizkaie! atariak: «Jentearen ohiturak guztiz aldatu dira tarte laburrean, indibidualagoak, partikularragoak gara eta ekinbide soziala desagertu egin da. Ganera, ekinbide ofiziala, Administrazinoarena, eurek kontroletan dabezan medioetara bideratu da. Esaterako, orain, kultura arloko aurrekontuen erdia telebistara dago bideratuta eta hori oso larria da. Euskal sorkuntzearen mundua oso abandonauta dago. Alde batetik, Administrazinoak abandonauta eta, bestetik, publikoaren erantzuna ez da ordukoa. Asko aldatu da eta jenteak beste gauza batzuk konsumiduten ditu, telebista, DVDak, Internet... Lehen, antzerkian edota jantzan ikusten ziran erantzunak ez dira ikusten orain».

Jose Antonio Azpiazu historialariak Deian: «Espainiako historia ingelesek idatzi duten bezala, gurea Madrildik idatzi dute. Orain ari gara gure iragana berreskuratzen, eta gauzak izan ziren moduan azaltzen. Denen gustukoa ez da izango, jakina, baina arakatu beharra dago. Gainera, kortsarioen kontu horrek, esklaboenak, balea eta lihoarenak... zera adierazi nahi du, potentzia ginela».

Mikel Kazalisen hitzak jaso ditu Garak: «Gaur egun dagoen pirateoa, Interneta eta industriarekin dauden arazoak kontuan izanda, zuzenekoa da bidea. Bestalde, zuzenekoetan ez dago iruzurrik»


Azkenak
Eguneraketa berriak daude