Garbiñe Insausti: «Abesti bakoitzak bere nortasuna hartu du»

  • Ahots goxo eta berri bat aurkeztu zaigu euskal musikagintzan. Garbiñe Insausti hernaniarrak urteak daramatza antzerkigintza dela-eta alde batetik bestera eta momentuz hala ikusten du bere burua. Horra hor, diskoaren izenburua, Ibilian, Hondarribiko Hirusta Records disketxeak aurkezten diguna. Mikel Errazkinen teklatu eta musika gidaritzapean, esperientziadun musikariez inguratu da Garbiñe bere estraineko lana grabatzeko: Xabi López gitarretan, Txema Garcés baxuan eta kontrabaxuan eta Igor Telletxea baterian. Joan den abuztu eta irailean grabatu dute hamar abestiz osatutako lehen lana, luze gabe zuzenean entzuteko parada izango duguna.

2006ko azaroaren 26an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Noiz eman zenituen lehen urratsak musika munduan?
Hamabost bat urterekin hasi nintzen gitarrako lehen akordeak ikasi eta lehen abestiak sortzen. Gero hamazazpirekin Madrilera joan nintzen antzerki ikasketak egitera eta musika mundua pixka bat alboratuta utzi nuen. Halere, beti nuen gitarra bide lagun.

Zein talde edo bakarlarirekin hazi zara musikari gisa?
Norah Jones, Billie Holiday, Édith Piaf... emakumezko ahots hauekin hezi naiz ni. Oso artista handiak dira aipatu ditudan guztiak, eta beraiengandik ikasteko asko dut.

Nola suertatu zen diskoa grabatzeko aukera?
Duela pare bat urte ekin nion berriro serioago musikari eta maketatxo bat grabatu nuen. Zenbait disketxetara bidali nuen eta Mikel Errazkinen proposamena jaso nuen. Bera zuzendari musikala izan zitekeela esan zidan eta moldaketak ere egin zitzakeela komentatu. Horrela hasi ginen lanean duela hamar bat hilabete. Maketako hiru abesti berreskuratu genituen diskoa grabatzeko eta egia esan nahiko lan prozesu kuriosoa izan da. Izan ere, antzerkia dela-eta Madrilen eta Frantzian ibili naiz eta ahal nuen guztietan Hondarribira gerturatzen nintzen Mikelekin biltzeko: zer egin nahi genuen eztabaidatu, moldaketak ikusi... Eta irailera arte horrela ibili gara, jo eta su lanean. Halere, oso prozesu polita eta intentsoa izan da. Zorte onekoa sentitzen naiz Mikelek beti izan duelako konfidantza handia nigan eta gainera oso musikari onez inguratu nau. Musika munduan dudan lehen esperientzia izateko oso pozik nago.

Nola hartzen du bakarlari batek beste norbaiten gidaritzape musikala izatearen proposamena?
Egia esan, guk primeran eraman dugu, hasieratik oso ongi konpondu baikara. Banituen nolabaiteko aurreiritziak zenbait instrumentuekiko, nire burua gitarra batekin bakarrik entzutera ohitua nengoelako. Horregatik, nire musika bateria edo baxu batekin irudikatzea arraroa egiten zitzaidan. Baina gero lehenengo moldaketak entzuten hasi nintzenean, eta Mikelen ideiak garatzen genituen heinean konturatu nintzen abesti bakoitza nortasun propioa hartzen ari zela. Kantu lasaiak direnez gitarrarekin eta ahotsarekin entzunda bakarrik monotonoak izateko beldurra neukan, eta agian, pobre gera zitezkeela. Baina Mikelek abesti bakoitzari ukitu ezberdina eman dio eta nik uste asko aberastu dituela. Kolorea eman dio abesti bakoitzari eta oso pozik geratu naiz emaitzarekin.

Bakarlari gisa aurkezten bazara ere, konposaketetan eta hitzen sorkuntzan ere hainbat lagun izan dituzu.
Hamabost urterekin lehen kantuak sortzen hasi nintzenean nire hitzak abesten nituen. Orain lagunen letrak musikaz laguntzea ere gustuko dut. Ezberdina da, polita. Beraiek ere hitz batzuetatik musika nola sor daitekeen ikusten dute eta hitza eta musika nola uztartzen diren. Abesti bakoitza gainera momentu ezberdin batean sortzen da eta beraz kantu bakoitza momentu zehatz baten islada txiki bat da.

Maketako hiru kantu bakarrik sartu dira diskoan eta besteak hilabeteotan sortu dira. Nola moldatu zara Madrilen zaudela guztia koordinatzeko?
Bada, diziplina pixka batekin. Denboraz larri ibili gara egia esan. Dena den, kantu bakoitza mundu bat da, abesti bat konposatzeko lau aste eman ditzakezu eta Ibilian bezalako beste kantu bat adibidez insomnio gau bateko bi orduko lana izan zen. Irailean grabatu genuen diskoa eta sormen lanean jardun genuen azken momentura arte.

Euskaraz, ingelesez eta frantsesez abesten duzu. Disko poliglota dugu Ibilian.
Betidanik izan dut hizkuntzekiko joera. Beti gustatu zait hizkuntza bakoitzak duen nortasunarekin jolastea, ikastea eta hitz egitea. Nik uste hizkuntza bakoitzak sentsazio ezberdinak eskaintzen dizkizula eta bakoitzak bere xarma dauka. Frantsesa, adibidez, oso hizkuntza goxoa eta sentsuala iruditzen zait eta asko gustatzen zait bere sonoritate eta melodia. Gainera, denboraldi batez Parisen zubi gainean anplifikagailu eta gitarrarekin jotzen ibili nintzenez, jendea ezagutzeko aukera izan nuen eta beraiek ere lagundu naute letretan eta abar. Hizkuntza ezberdinak erabiltzea nire bizitzako ibilbide horren islada bat zela ere iruditu zitzaidan.

Madrilen zaude antzerki munduan lanean. Zein konpainia eta obratan diharduzu momentu honetan?
Orain Gato Negro antzerki taldean nago eta abenduaren 10a arte Ojalá estuvierais muertos antzezlana eskaintzen ari gara Galileo antzokian, asteartetik igandera. Gato Negro gure antzerki eskola garaian sortu zen eta gero eta proiektu garrantzitsuagoekin gabiltza. Obra honekin Frantzian izan gara, Norbegiara joateko asmoa ere badaukagu. Jakin min eta proiektu asko ditugu buruan, eta oraindik egiteke ditugun ametsak...

Musikaria eta antzezlea izanik, ziurrenik honezkero egina duzu Gato Negro-rekin bien uztarketarik, ezta?
Bai, aukera izan dut, bai. Duela hiru hilabete, adibidez, Édith Piaf-en inguruko obra egin genuen eta nik Piaf antzezten nuen. Abestu ere egiten nuen pianojole batek lagunduta. Gainera, gaur egun antzerkian musika oso presente dago. Denetarik jakitea ondo dago.

Momentuz Madril aldean jarraitzeko asmoa duzu?
Egia esan, izpiritu nomada daukat. Momentuz lana dudan lekuan nago. Madril gustuko dudan hiri bat da, batez ere, gustuko dudana egiten dudalako. Baina bueltatzeko gogoa ere beti izan ohi dut. Dena den, oraindik nire burua buelta asko emateko gogoarekin sentitzen dut. Ez dakit non, ez dakit nola, ez dakit noiz bueltatuko naizen... baina mugitzeko grina dut oraindik.

Zure egoera kontuan izanik nola pentsatzen duzu zuzenekoa aurkeztea?
Momentuz, abenduan antzezlanean astebetez ordezkatuko naute hilaren lehenean Donostian eta bian Irunen jo ahal izateko. Gero hamaseian ere Iruñean joko dugu. Nik uste dut aukera izango dudala, nola edo hala egingo dugu zerbait proiektua aurrera eraman ahal izateko. Gainera, antzerkigintza oso ezegonkorra da, batzuetan lan asko daukazu eta gero libreago zaude... Bidaia asko eginda, baina uste dut bi gauzak egin ahal izango ditudala.

«Ibilian»
«Bidearen kontzeptua oso presente dago nire abesti eta bizitzan. Norberak bere bidea aurkitzearen kontzeptua, ibiltzea geratu gabe eta ahal izanez gero norabide egokian. Orain ibilbide berri bat hasi dut musikan eta horrexegatik, Ibilian».

Madril
«Nik uste dut Madrilen euskal musikagintza eta antzerkigintza gutxi ezagutzen dela. Euskal Herrian oso presente ditugun artistak apenas ezagutzen diren. Bestalde, ni mugitzen naizen giroan jendea oso irekia da, nik kantatu izan dut noizbait euskaraz Madrilen eta jendea gerturatu zait 'Ze soinu berezia duen! Ze hizkuntza polita!', esaten. Ez dut sentitu inolako arbuiorik. Mugitzen naizen mundua, agian, pentsamendu aldetik irekiagoa delako. Interesa somatu dut, baina ezezagutza ere bai».


Azkenak
Gazte boluntarioak frankismoko memoria berreskuratzen

Azken zortzi urteotan 30 bunker inguru berreskuratu dituzte dozenaka gazte boluntariok; Baztanen, Otsondon, izan da azkena. Ana Ollo kontseilariak bisitatu du auzolandegia eta gazteen ezinbesteko lana txalotu eta eskertu du.


2025-08-25 | Euskal Irratiak
Zigor Akixo
“Euskal Herriari, Miarritzeko herriari eta itsasoari atxikia zitzaion Maite Maniort”

95 urte bete zituela zendu zen Maite Maniort Hennebutte, 2025eko uztailaren 10ean.


Jose Manuel Gorospe zendu da, Euskadiko Filmategiko sortzaileetako bat

Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]


Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Eguneraketa berriak daude