Zergatik gutxiesten duzue taberna? Ez al zarete konturatzen? Non elkartu behar du jendeak ostatuan ez bada? Nork sinesten du etxeak eginez eraikitzen direla herriak? Zer da tabernarik gabeko herri bat? Hormigoia gosaltzen al duzue? Zementuzko malkoak al dira zuenak? Normala iruditzen al zaizue txikito bat hartzeko ondoko herrira autoz joan beharra? Ez al zarete ohartzen ezinbestekoak direlako miatzen dituztela? Ez al duzue mozkortu nahi? Noiz utziko diozue ekimen pribatu oro negozio hutsa dela pentsatzeari? Non ikusiko duzue igande arratsaldeko partida? Lanetik bueltan, nork emango dizue egunaren berri? Ez al duzue entzuten ikasi nahi? Ez ote daukazue lagunei adarra jotzeko asmorik? Mediku kontsultak nahiago dituzuela? Museoak? Kartzelak? Ez al zaizkizue pintxoak gustatzen?
Galdera horiek eta gehiago egingo nizkieke tabernarik -euren menpekoek ez dute balio- gabeko herriak diseinatzen ari direnei. Baina ez da euren eskumenekoa. Eta doan emandako bosteko batengatik...
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.