Osasuna: Heste suminkorraren sindromea emakumeengan


2006ko azaroaren 19an

Menopausiarekin lotutako gaitzek -osteoporosiak edo gaixotasun kardiobaskularrak, ezagunenak aipatzeagatik- behar bezalako prebentzioa eta tratamendua jasotzen dute. Baina Menopausia aztertzeko Espainiako Elkartearen lehendakaria den Santiago Palacios doktoreak esan bezala, badira garai horretan kontuan hartu beharreko beste trastorno edo asaldu batzuk ere, emakumeak ahalik eta bizi-kalitaterik onena izan dezan.

Heste suminkorraren sindromea da ia oharkabean joaten den trastorno horietako bat. Aurrekoak bezain larria ez bada ere, emakumearen bizi-kalitatea nabarmen okerragotzeko gai da, ohizkoagoa emakumeetan gizonezkoetan baino, eta normalean 30 urte baino lehenago agertu ohi den arren, bizitza osoan iraun dezakeen patologia kronikoa da.

Gaitz funtzionala da, alegia, oraingoz ez dakigu zein den bere jatorria, ezta zer-nolako kalte metabolikoa eragiten duen ere. Baina gaixotasunak sintoma digestiboak eragiten ditu, eta Espainiako Estatuan 6 milioi pertsona inguru daude erasanak. Noiz ditu pertsona batek heste suminkorraren sindromea diagnostikatzeko sintomak? Puntu jakin batean kokatzen ez den, eta libratzerakoan arintzen den sabeleko mina duenean, bere libratzeko ohiturak aldatu egiten direnean -bai idorreria duelako, edo baita beherakoa ere-, sintoma horiek gutxienez urtebetez irauten dutenean, eta aurtengo urtean 12 astez jarraian mantentzen direnean.

Sintoma oso argiak dirudite, baina hala ere gaixotasunaren diagnostikoa egiten den kasuetan ere, oso berandu izaten da. Eta berandu ibiltze horrek baditu bere ondorio txarrak; izan ere, sarritan emakumeak botika libragarriak erabili ohi ditu modu indiskriminatuan eta inolako kontrolik gabe. Horregatik, oheburuko medikuak, batetik, eta ginekologoak, bestetik, kontuan eduki beharko lukete sindrome horren aukera diagnostikoa modu goiztiarrean egiteko. Behin diagnostikoa egin ondoren, tratamendu berezia egin behar da paziente bakoitzarentzat, nagusi diren sintomen arabera, baina betiere garrantzi berezia emanez elikadurari, zuntza gehituz, idorreria epe luzera tratatzeko.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude