Makina bat kontu


Pixel bakarreko kamera

Egun erabiltzen ditugun kamerek milioika pixel edo argi-puntu lantzen dituzte une berean. Mikroprozesadore eta pieza elektroniko ugari dituzte, kostu handikoak askotan, eta hartzen duten informazioaren %1 baino ez dute aprobetxatzen.

Rice Unibertsitateko Kevin Kelly-k eta bere ekipoak argazkiak ateratzeko filosofia erabat aldatu dute emaitza onak lortuz. Ikerlariek siliziozko txipa, bakterio baten tamaina duten milaka ispiluz inguratu dute eta ikuspegi matematiko desberdin bat duen sisteman oinarritu dira.

Jakina da egungo kamerek megapixel bat edo gehiagoko bereizmena dutela, hau da, aldi berean milioi bat puntutik gorako informazioa jasotzen dutela. Kelly eta lagunen kamerak, ordea, aldi berean argi-puntu bat baino ez du hartzen, baina sekuentzia hau milioika aldiz errepika dezake oso denbora gutxian. Ikuspegi matematikoak denbora-tarte batean lortutako argi-puntu guztien informazioa bateratu egiten du eta ondorioz irudia eskaintzen du.

Sistema hastapenetan denez, argazki-kamera tramankulu bat da oraindik eta irudi estatikoak baino ez ditu ongi ateratzen, bost bat minutu behar baitu irudi geldo bat ateratzeko. Sistema berriak une honetan abantaila gehiegirik eskaintzen ez badu ere, epe ertainean iraultza ekar dezake argazkigintzara, sistema sinple bezain merkea izango delako.

Horretarako ikerketak aurrera jarraitzen du ondoko bi ildo hauetan; batetik argazki-kamera txikitzen edo trinkotzen eta bestetik pixelak kaptatzeko sekuentziak azkartzen.


Aurtengo ozono-zuloa Hego Poloan

Irailaren hasieran argitara eman genuen artikuluan ozono-zuloaren joera baikorra adierazi genuen. Orain, ozono-zuloa irauten duen epea igaro denean aurrikuspenak ez direla bete garbi adierazi dezakegu.

Abuztuan oso zulo txikia egin bazen ere, irailaren erdialdetik gaurdaino maximo historikoen inguruan ibili da, erantsitako grafikoan ikus daitekeenez. Azken urteetako joera baikorra zalantzan jarri da aurten eta ezin da ziurtatu gertaera isolatu bat izan den ala ez.

Beraz, eta zientzialarien esanetan, ezin da oraindik goardia jaitsi eta ekin beharra dago ozono-jaitsieran eragiten duten elementu poluitzaileak kontrolatuz.


Azkenak
Aroztegiako auipetuen aldeko kanpaldia Baztanen
“Ezin dugu onartu desobedientzia zibila egiteagatik talde kriminal antolatu bateko kide izatea leporatzea”

Aroztegiako hirigintza proiektuaren lanak eteteagatik Baztango zazpi herritar epaituko dituzte maiatzaren 19tik 23ra. Auzipetuei elkartasuna adierazi eta beren absoluzioa eskatzeko kanpaldia hasi zuten igandean Elizondoko plazan, larunbatera arte. Aroztegiko Elkartasun... [+]


2025-05-08 | ARGIA
Etxarri II gaztetxea hustean gizon batek barrabila galtzea “ertzainen baten jokabide desegokiaren” ondorio izan daitekeela onartu du Zupiriak

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak esan du litekeena dela "ertzainen baten jokabide desegokiaren" ondorioz zauritu izana gizona. Pertsona horrek salaketa jarri zuen eta Ertzaintzaren barne ikerketa batek baieztatu du foam jaurtigailu baten inpaktua jaso zuela.


Hainbat gaztetxe eta gazte asanbladek jasan duten kriminalizazioa eta errepresio poliziala salatu dute

Agerraldia egin dute asteazken arratsaldean, Bilbon, eta "Euskal Herriko gazte langileei" dei egin diete gaztetxeetara hurbiltzera, antolatzera, eta "horien alde borroka egitera". Polizia "gazte langileen aurkako estatuaren erreminta zapaltzailea" dela... [+]


Israel Eurovisionetik kanpo uzteko eskatu dute dozenaka artistak

Europako Irrati-telebisten Batasunari zuzendua da artisten maiatzaren 6ko agiria. Eurovisionen parte hartu izan duten 72 artistak ohartarazi dute Eurovisionek "ezin duela gizateriaren aurkako krimenak estaltzeko balio ukan".    


2025-05-08 | Gedar
Ostiralean mobilizatzera deitu dute, Bilbon izan den azken eraso polizial arrazista salatzeko

Mariaren Bihotza plazan egingo dute elkarretaratzea, 18:30ean, ertzainek erasotako pertsonei elkartasuna adierazteko eta inpunitate polizialari ezetz esateko.


GFAren Lurralde Oreka Berdeko Departamenduaren konpromiso eza

Izenak, berez, ez du izana gordetzen. Papera ez da nahikoa, nahiz eta paperak denari eusten dion. Busti arte. Halaxe gertatu da Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Departamenduarekin. Izan ere, izenak gorde beharko lukeen izanari uko egin dio; besteak beste, 2023ko... [+]


Gerra inperialistari gerra

Badira aste batzuk Europar Batasuneko presidente den Ursula von der Leyenek zortziehun mila milioi euroko gastu militarraren beharraren berri eman zuela. Gastu hori Europak jasaten duen mehatxu militar bati aurre egiteko omen da, eta mehatxu horri batasunez erantzun beharra... [+]


“Indarkeriarik gabeko gorputz eta lurraldeen alde”, VI. Emakumeen* Mundu Martxa

Maiatzaren 10ean egingo dute: Bardean hasi eta Donostiako manifestazioraino. Lurraren defentsa, migrazio politikak eta indarkeria matxista izango ditu ardatz.


2025-05-07 | Elhuyar
Biodibertsitate iluna neurtuta, giza jardueren eragina uste baino handiagoa dela ikusi dute

Giza jardueren eragina uste baino handiagoa dela eta ehunka kilometrotara ere irits daitekeela ondorioztatu dute biodibertsitatea neurtzeko ohikoa ez den metodo bat erabiliz. Biodibertsitate iluna neurtu dute: leku jakin batean bizi daitezkeen baina bizi ez diren espezieen... [+]


Pakistanek “gerra ekintzak” egitea aurpegiratu dio Indiari, bi aldeetako erasoen ostean

Tentsioa goraka ari da bi herrialdeen artean, Pakistango talde armatu batek 26 zibil hil zituenetik apirilean. Indiak bederatzi guneri egin die eraso eta beste horrenbeste hildakorekin erantzun du.


2025-05-07
Carme Puig Antich. Lekukoaren zuzia
“Saiatzen zara hau eta hura egiten, baina hortxe da beti Salvadorren heriotzaren zauria”

Salvador Puig Antich frankismoaren kontrako militantea izan zen. Askapen Mugimendu Iberikoko kidea, 1973ko irailaren 25ean atxilotu zuten. Gerra-kontseilua egin zioten, eta garrotez exekutatu zuten handik sei hilabetera, 1974ko martxoaren 2an. Aurtengo otsailean baliogabetu du... [+]


Teknologia
Ilusioan bizi

Pasa den astean, itzalaldian, gure burua zaurgarri ikusita, pertsona asko hasi ginen ikertzen, gertatutakoa ulertzeko asmoz: zelan funtzionatzen du elektrizitatea garraiatzen duen azpiegiturak? Zergatik geratu da zaharkitua? Elektrizitatearen fenomeno fisikoak liluratzen nau,... [+]


Eguneraketa berriak daude