Leok"k: «Sahararen alde egin, euskara bultzatu eta gure sasoiko musika taldeak ezagutzera eman nahi ditugu»


2006ko azaroaren 19an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Nola bururatu zitzaizuen Saharako emakumeen alde egitea?
Taldeko batek Saharako haur bat ekartzen du udaro eta horrek sentsibilizatu gintuen. Zestoako Wadna elkartekoei galdetu genien zer premia zeuden, eta esan ziguten Saharako emakume elkarteak diru premia handia duela. Hortaz, abestiak prestatu eta diskoa grabatu genuen.

Ia 40 urte igaro dira hasi zinetenetik. Zertan antzeman duzue aldaketa handiena musikaren alorrean?
1968an rocka gauza berria zen eta guk hippy itxura genuen. Gaur egun, berriz, rocka gauza arrunta da. Bestetik, teknologia asko garatu da: instrumentuak, soinu bereziak lortzeko gailuak… Hala ere, guk gure sasoiko musika nahiago dugu.

Lan honek gazteei 60ko eta 70eko taldeak ezagutzera emateko balio du…
Bai. Hiru helburu genituen: Sahararen alde egitea; frankismoan euskarari eman ezin genion bultzada orain ematea; eta musika talde horiek ezagutzera ematea.

Zuen oinordekoek harriduraz hartu dute orain diskoa kaleratu izana?
Alderantziz. Haiek gabe ezingo genuke egin. Gutakoen bi seme asko inplikatu dira grabazioan eta masterizazioan. Eta semeetako batzuek musika taldeak dituzte.

Zer sentsazio izan dituzue grabatzerakoan? Nostalgia? Zirrara?
Bai, kantu horiek berriro jotzerakoan nostalgiak eta zirrarak hartu gaitu. Kantu horiekin identifikatzen gara oraindik. Bestalde, iraganean ez genuen grabatzeko aukerarik izan, eta guretzat hori gauza berria izan da.

Taldea desegin eta 20 urtera, 1992an, zuzenean aritu zineten. Nolakoa izan zen?
Gogorra. Bakarren batzuk ezkontzatan aritzen dira, baina gainontzekook herdoilak jota geunden eta ia zerotik hasi ginen. Baina oso pozgarria izan zen.

Diskoarekin zikloa itxi eta zuzenekoak egiteari utzi diozue?
Ez horixe. Diskoa kaleratu dugunez, uda bitartean emanaldi batzuk egingo ditugu, eta jasotako diru guztia Saharara bidaliko dugu.

-------------------------------------------------------------------------------

Saemel
LEOK'K
Autoekoizpena
Iraupena: 63'11" 10'95 euro

Sustraiak eta nostalgia elkartasun bihurtuta

Lan honen helburu nagusia da Saharako emakumeei elkartasuna ematea (hortik Sa-Em-El izena), eta Leok'k 1968an Zestoan sortutako taldea da. Ingalaterrako eta AEBetako rockaren bost zaletuk taldea abiarazi zuten hemen halakorik entzuten ez zenean, 1972an taldea desegin zen arte. 20 urte beranduago, kontzerturen bat eman zuten eta 2000ren bueltan Sahararen alde egitea erabaki zuten. Horretarako, beraien erreferentzia diren hamahiru bertsio (Rolling, Doors, Purple, Clapton, Zeppelin, Dylan, Santana, Beatles…) eta kanta propio bat prestatu eta estrainekoz "grabazio estudioan" sartu dira. Are gehiago, frankismoaren jazarpenetik aske, kantak euskarara egokitu dituzte aspaldiko zorra kitatuz. Elkartasun helburu baterako indarrak batu dituzten beteranoek iraganera begira jarri gaituzte.


Azkenak
Zenbait lagun zauritu dira Hernaniko San Joan gaueko istiluetan, eta gutxienez pertsona bat atxilotu dute

Xabier Lertxundi alkateak adierazi du istiluak leku eta ordu ezberdinetan gertatu direla, eta haien artean ea loturarik dagoen ikertzen ari dira. Udaltzaingoak laguntza eskatu dio Ertzaintzari 03:30 aldera, eta haiek oldartzean hainbat lagun zauritu dituzte. Segurtasun Sailak... [+]


2025-06-24 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Chen Yun: txoria eta kaiolaren auziak hortxe jarraitzen du

Ekainaren 13an, ezohiko ekitaldi baten lekuko izan zen Pekineko Herriaren Areto Handia: Txinako Alderdi Komunistaren aginte goren osoak (baimenduta leudekeen absentziak salbu; nola jakin horietakoa ote zen He Weidong jeneralarena? Izan ere, ez zen ageri mahai nagusian,... [+]


Bilboko Bira Kulturak kultura eskaintza murriztu beharko du laguntza publikoen murrizketa dela medio

Ez dute itxiko, baina orain arte eskaini duten programazioari ezin izango diote eutsi. "Bira txikiago bat" izango dela zabaldu dute sare sozialetan.


Nola debekatu sare sozialak erabiltzea 16 urtez azpikoei? Australiako Gobernuak badu formula

Legez, 16 urte bete arte ezingo dituzte sare sozialak erabili Australian, urte bukaera honetatik aurrera. Baina nola gauzatzen da hori praktikan? Gobernuaren azterketa batek ondorioztatu du teknikoki bideragarria dela, eta aurrekaria jarri du bide bera hartu nahi duten... [+]


Israeli boikota musika jaialdietan ere

El Salto hedabideak argitaratu zuen Espainiako dozenaka musika jaialdiren Superstruct sustatzailea Israelen aldeko funts batek erosi zuela. Geroztik, musika talde eta bakarlari ugari batu dira KKR-ren aurkako boikot kanpainan, eta Israel Palestinan egiten ari den genozidioaren... [+]


NATOtik ukatu egin dute Sánchezek iragarritako gastu militarraren salbuespena

Mark Rutte NATOko Idazkari Orokorrak ukatu egin du “baztertze klausula” onartu zaionik Espainiako Estatuari. Kalkuluen arabera, BPGren %3,5a gastu militarretara bideratu beharko du gobernuak, NATOk eskatzen dituen kompromisoak betetzeko.


Trumpek iragarri du Israelek eta Iranek su-eten akordio bat adostu dutela

Iranek AEBen Qatarreko base militarrari eraso egin ostean eman du gertakariaren berri Etxe Zuriko maizterrak, Truth Social sare sozialean. Irango Atzerri ministro Abbas Araghtxik ukatu egin du menia bat adostu dutela, eta adierazi du Israelek "bere legez kanpoko... [+]


Asteburu honetan eginen da EHZ festibala, Arberatze-Zilhekoan

Fermin Muguruza afixan nagusi, Olaia Inziarte, Naxker, Xiberoots, Errobi, Kaskezur, Zetkin, Tapia eta Leturia eta beste hainbat musikari igoko dira oholtzara ekainaren 27, 28 eta 29an. Horrez gain, antolatu diren hitzaldietan, hala nola lurraren defentsaz, diskurtso eta... [+]


Udaltzaingoan arreta euskaraz bermatzeko gomendatu dio Arartekoak Erandioko Udalari

2024ko irailean, herritar batek salatu zuen Erandioko udaltzain batek arreta euskaraz ukatu eta jokabide hori behin baino gehiagotan errepikatu zela, baita telefonoz kexatu zenean ere. Salaketak erakusten duenez, hasiera batean, arreta eta dokumentazioa gaztelaniaz bakarrik eman... [+]


2025-06-24 | Gedar
“Gazteon erantzunari esker Durangoko Gaztetxeari eustea lortu dugu”

Gaztetxearen aldeko manifestazio jendetsu bat egin zuten larunbatean Durangon, espazioaren irekieraren berri eman eta lau egunera. "Lehenengo gaua ere ez genuela bertan pasatuko esan ziguten, eta oraindik gaztetxean tinko jarraitzen dugu", aldarrikatu... [+]


2025-06-24 | Euskal Irratiak
Laida Mugika
“Espero dugu datorren urtean halakorik egin beharrik ez izatea, eta errektoretzak neurriak hartzea”

Errektoretzaren erantzun ezan, ehun bat irakaslek berriz eskainiko diete ikasleei ahozko froga euskaraz pasatzeko aukera. Guraso elkarteek ere bat egin dute ekimenarekin, errektoretzaren inplikazioa eskatuz.


Eskuin muturreko talde batek Donostiako ‘Jesusen Bihotza’-ren aldeko ekimena egin du

Donostiarra, defenda ezazu zurea leloarekin pankarta bat jarri dute, Jesusen Bihotza duen Espainiako bandera batekin batera.


Hazparneko etxebizitza agentzia bat okupatzeagatik epaituko dituzte zazpi lagun irailean

2024ko urtarrilean Arberoako Lurra eta Etxebizitza kolektiboak Hazparneko Puyo agentzia okupatu zuen. Ekainaren 20an elkarretaratzea egin zuten ekintzaileei babesa emateko.


2025-06-23 | Axier Lopez
asteko argazkia
Isolamendua

Israelek aldebakarrez eraso egin dio Irani eta 950 pertsona baino gehiago hil ditu, horietatik %90 zibilak. Nazioartean atxilotzeko agindua duen Benjamin Netanyahu gerra-kriminalak dio "eraso prebentiboa" izan dela, bere inguruan inork ez dezan eduki berak aspaldian... [+]


Eguneraketa berriak daude