2026.goa gogoan


2006ko azaroaren 05ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Itxaro wrote: «Ttakun-kide amoltsuak, ez etsi. Gutiziarik gabe ez abia Liburu Azoka hanpurostara. Alderantziz, zatozte nirekin, Euskal Herrian zehar, milaka leku hunkigarri aurkitzen direlako, maite ditugunekin, liburu eta ordenadoreetarik urrun gozatzeko».

Itxaro maitea, lehenik eta behin barkamena eskatu behar dizut ordenadoreaz ari bainaiz erantzuna ematen: zera inplantatu zidanetik zinez gaitza zait bestela komunikatzen, literalki gaitza. Eta barkamena ere, ni bai, Azokara noalako. Ezinbestez, gonbidapen hagitz adeitsua jaso baitut omenaldia, aleungarrena, egin behar didatela esanez, eta bide batez Mortimer-en proiektuari babesa eta bulkada eman behar omen baitiot, halakorik beharko balu bezala... Gogara joanen nintzateke zuekin leku hunkigarriren batera, zer dakit nik, ekobaserriren batera, azkenean Inazio biloba birtualekiko paseoa desprogramatzera animatuko balitz. Baina, uler nazazue, saria jaso nuenetik -kasualitatez gaur hogei urte- ez naiz neure denboraren jabe.

Zuen hitzetan erdeinua sumatu dut Zatikia eta bere «egilea», Hector P. Mortimer, aipatutakoan. Bada, nire ustez, garaion seinale den hau bezalako lanei ateak ixteak ez digu mesederik egiten. Ez nazazue post-zibernetikotzat har esaten badizuet nik itxaropen handiak baditudala harengan jarriak. Jakina berak ez duela lerro bakar bat ere idatzi, lana beltzek osatu dutela besteren zatiki hautatuez, garaiko izpiritua islatu guran. Badakizue nik ezin dudala txintik ere esan bildu ohi naizen nazioarteko aholkularitza kontseiluetan mintzo denaz. Baina gure adiskidantzari zor diodan begiruneagatik, eta ziur nagoelako gure artean esandakorik ez dela gure artetik aterako, vox populi izaten hasi dena berretsiko dizuet. Software Gorenak enkargatu zigun literatura salbatzeko proiektuaren barruan dago Mortimer-en liburuarena. Argitaratu izan den bezala, guk sortu egile honen izenaren atzean Homer Project delakoaren anagrama dago. Luze joko luke den-dena azaltzeak.

Homero ere ez zen inoiz existitu, eta haren bi liburuek ahoz aho zebiltzan eta bestela galduko ziren istorioak bildu zituzten posteritaterako, agian ez orain arte uste izan den bezain modu espontaneoan, baizik eta nolabait bideraturik, Mortimer-en ekoizpena ere bideratua den bezala. Batek daki. Eta SESBk (Software Errepublika Sozialisten Batasunak alegia) bere agintepeko sistema osoaren birformateatzearen auzia gero eta garbiago plazaratzen duelarik, normala da jendea kezkatzen hastea, eta galderak egiten hastea, eta sinadurak eskatzea, eta abar. Baina gure herkideen jarrera gehiegizkoa da, tabernikola alaenak!, testuen itzultzaile automatikoari muzin egite basati hori, euskararen eta nik ez dakit zer esentziaren desagerpena dakarrelakoan. Eskerrak, bai, tregoan gauden. Konbentzituko ote ditugu, ote zaituzte, Mortimer dela etorkizuna, erabat galduko ez bagara?

Niri kemena akitu zait, egia esan. Gaur, gainera, bereziki malenkoniatsu nago, 2026.goa gogoan. Zein arin igaro diren hogei urte hauek! Mundu guztiak Atxagak eramango zuela, Kirmenek eramango zuela, eta azkenean, ia inork espero gabean, nik eraman nuen. Ustekabea bai, baina egia esan behar badizuet -aitorpenen orduan gaudenez-, ez zen izan hain ezusteko. Nik estrategia bat diseinatu nuen, ez nire loria bilatu nahian, euskararena baizik. Orain ez didate aitortuko, baina nire esker dago euskara Mortimer proiektuan. Orhan Pamuk-ek saria eraman zuen urtean argi ikusi nuen nola lortu. Oi, urte joanen zitala! Zuek zarpildu itzalia lehenera, Inazio, nork lekardake?


Azkenak
Urruñako sukalde zentrala prest da herriko haur eta adinekoei tokiko elikadura prestatzeko

Herriko Etxeak elikadura burujabetzaren aldeko urrats handia egingo du 380 metro koadroko azpiegitura berriarekin. Sukaldeak haur eta adinekoentzako janari osasungarria eskainiko du, tokiko produktuekin eta tokiko laborantza indartuko du.


Mapamundiak Afrikaren benetako tamaina islatu dezala aldarrikatu du kontinenteak

“Mapak ez dira erreminta hutsa, sinboloak dira, eta mapa zuzentzea Afrikari buruzko narratiba globala zuzentzea ere bada; duintasun kontua da”. Afrikako Batasunak eskatu du munduan oraindik erabilienetakoa den mapa distortsionatua alboratzeko.


Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Paul Laverty gidoilari britainiarra atxilotu dute Edinburgon, Gazako genozidioaren aurkako kamiseta eramateagatik

Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.


Ipar Euskal Herrian hiru herritarretik bi autonomia handiagoren alde daude

IFOP institutuak eginiko ikerketa ezaguratarazi du Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioak Korsikan, eta ondorioztatu dute Frantziako Estatuan biztanleen erdiak nahiko lukeela bere eskualdeak autonomia handiagoa izatea.


Sexu heziketan formatuko dituzte irakasleak, Nafarroako hamabi ikastetxetan abiaturiko proiektu pilotuan

Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.


Reem Dandan, Gazarako Mugimendu Globala
“Gure herrian genozidioaren konplizeak badaude, gure erantzukizuna da horiek salatzea”

Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]


2025-08-26 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gogoratzeko moduko porrota, Taiwango gobernuarena

Logikoena zen, uztailaren 26ko lehen zaplazteko argiaren ondoren. Baina abuztuaren 23ko bigarrenak ihesbide politiko ia guztiak itxi dizkio Lairen gobernu taiwandarrari. “Gogorarazpen bozketan” beren hautetsi-tasuna gal zezaketen oposizioko Kuomintageko zazpi... [+]


Makro-onurak, mikro-ondoezak

Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Eguneraketa berriak daude