Juantxu Muiños eta Fernando Rodríguez Blanco: «Indarrez elikatzea torturatzeko modua da»


2006ko urriaren 29an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Kepa Crespo Galenderekin -1981ean hila, 90 eguneko gose grebaren ostean-Herrera, Zamora eta El Puerto de Santamaria espetxeak ezagutu zituzten. Jose Manuel Sevillanorekin -1990ean hila, 117 eguneko gose grebaren ondoren- berriz, Soria, Ocaña, Almeria eta Sevillakoak. Muiños eta R. Blanco presoen aldeko Socorro Rojo Internacional taldean ari dira gaur egun.

1981eko estatu kolpea gogoratu digute solasaren abiaburuan: «Oligarkiak aldaketa aurreikusia zuen orduan, PSOE Gobernura iritsiko zela. Errepresioa ikaragarria zen kalean, eta espetxean geudenekin are gogorrago saiatu ziren estatuko botereak. Egun, beste testuinguru batean bada ere, presoekin horrela jokatzen ari dira. Estatuak beste garai bat datorrela ikusten du, aldaketa beharrezkoa dela. Beraz, presoen zigor luzapena planifikatu dute, hauek akabatu beharra. Iñaki de Juanaren kasua horren guztiaren icebergaren tontorra da» diote solaskideek.

Nola gogoratzen duzue Kepa Crespo hil zeneko gose greba?
Juantxu Muiños. Herrera de la Manchako espetxean ginen, esperimenturako kartzela. Alemaniako RAF (Ejertzito Gorriaren Frakzioa) erakundeko Andreas Baader eta Ulrike Meinhof militanteei ezarri zieten espetxe politika aplikatu nahi ziguten Herreran: neurri laidogarriak, jipoiak eta sarraskiak. Neurriak ez ziren kartzelako zuzendariek hartuak, Gobernuak eta epaileek baizik.

Fernando Rodriguez Blanco. UCDko Gobernuak presondegi-erregimena ezkutatzea zuen helburu, eta oposizioko alderdien laguntza izan zuen horretarako. Gose greba hasi eta PCEko Simon Sánchez Montero diputatuak bisita egin zigun PSOEko diputatuekin batera. Isolatuak ginen, egurtuak eta Kongresuko komisioa etorri zen. Kartzelariek zaintza itxuratu zuten, egoera zoragarrian baikinen eta protestan hasi ginen.

Nola burutu zenuten gose greba?
J. M. Greba baino grebak ziren: erresistentziako gose grebak ziren, ez zuten hilabetea gainditzen. Helburua barne arautegiari aurre egitea zen, behin behineko arazoak konpontzeko helburu txikiak genituen. Irabazten genuen apurra bertan behera geratzen zen segituan. Orduan, grebak txandaka egitea erabaki genuen, irabazten genituen «eskubideak» ez galtzeko, baita protestaren berri kalera eramateko ere. Xoaquin Vieites hasi zen eta 60 egun iraun zuen, Kepa Crespok eta Pablo Fernandez Villalabeitiak jarraitu zioten ondoren.

Gose grebek nolako bilakaera hartu zuten?
F. R. B. Berehala ohartu ginen arazoa ez zela espetxeko barne arauak hobetzea: osasuna hobetzea eta ikasketak izatea, esaterako. Preso komunek arazo hori zuten, baina Gobernuak ez zuen konpondu nahi. 1981 urtea zen, Franco hila zela sei urte baino ez ziren iragan, trantsizioa ez zen egonkortua eta gure gose grebek oihartzun handia zuten. Kalean nahiz barruan errepresioa itzela zen, preso politikoen eskaerak aldarrikapen politikoak izatera pasa ziren. Kepa urte hartako martxoaren 14an hil zen -90 eguneko gose grebaren ostean- eta kanpoan militante asko erori zen. 20an gure lau kide hil zituzten Tarragonan. PSOE boterera iristeko bidean zegoen eta erresistentzia txikitu behar zuten hala edo nola.

Nola egiten zaio aurre gose greba bati?
J. M. Berau testuinguruan ulertu behar da lehenbizi: erakunde iraultzaile bateko kide zaren aldetik moral eta etika iraultzailea duzu, gose grebaren planteamendua horri lotuta dago. Askotan jendeak ez du ulertzen bizia arriskuan jartzea, zure gorputzaren aurka ari zarelako, ondorio larriak geratuko zaizkizulako. Eta gure jendeaz ari naiz, gure helburu eta ideiekin bat egiten duen jendeaz. Erakunde armatu batean aritzeko urratsa eman duzunean, poliziarekin enfrentamenduan edo leherketa batean hil zaitezkeela badakizu. Espetxean aldiz, ez duzu bitartekorik borroka egiteko, gose greba duzu bitarteko bakarra.

F. R. B. Fisikoki zorabioak, goitikoak eta beheitikoak jasaten dituzu, barne mina, ahultasuna. Bi sentsazio bizi dituzu: gorputzak eskatzen dizuna batetik eta buruak esaten dizuna bestetik. Fisikoki lur jota zaude baina psikologikoki ondo. Badakizu zer egiten ari zaren, badakizu borrokak zerbaitetarako balio duela. Ez baduzu horrela planteatzen hiru egunera amaitu da zure xedea eta kemena.

Kepa Crespok 90 egun iraun zuen greban, izugarria ezta?
J. M. Argipen bat: 45. eguna gainditzen duzunean hil arriskuan zaude eta 75.ean zureak egin du. Adibidez, garai hartan IRAko 10 preso hil ziren gose greban, gehienak 60. egunera iritsi gabe. Kepa Cresporen greba bestelakoa izan zen: Carabancheleko ospitalean zegoen epaiketaren zain. Iritsi zitzaion informazioaren arabera Gobernuak irtenbidea eman nahi zion arazoari, Herrerako gure eskakizunak bideratuak zirela esan zioten eta greba utzi zuen. Baina familiak bisitatu zuenean ez zela deus aldatu esan zion eta greban segitu zuen. Tarte horretan bere gorputza berrosatu zuen, azken 10 egunetan sueroarekin egon zen. IRAkoei berriz ez zieten suerorik ez deusik eman. Greba hasi aurretiko euren baldintzak ikaragarriak ziren, egunean arrautza gogor bat eta ura ematen zizkieten. Gurea ez zen ona, baina hobeto jaten genuen.

Suero bitarteko elikatzeaz zer iritzi duzue ?
F. R. B. 1970eko hamarkadan esperimentatu zuten RAFeko militanteekin. Sevillanorekin antzera gertatu zen. Berarekin erabili zuten elikadura mota Iñaki de Juanari aplikatu diote: odola zainetatik eta zundak urdail barruraino sartu dizkiote ohean lotuta. Proteinaz eta bitaminaz kilo piloa irabazten duzu berehala, baina oilo lodituen modura jartzen zaituzte.

Indarrez elikatzeak zer adierazten du?
J. M. Indarrez elikatzea tortura modua da. Azkenean hil egiten zaituzte, baina ez dizute zuk nahi bezala hiltzen uzten, ez dizute zure borrokaren balore duina burutzen uzten.

Jose Manuel Sevillanoren greba berriz 1990ean izan zen eta 177 egun eman zituen hil arte.
J. M. Sevillano Sorian hasi zen greban, presoen sakabanaketa hasitakoan. 10 kide hasi ginen aldizka. Helburua bizitza komuna egitea zen: kirola eta ikasketak egitea. Duintasunez hazteko baldintzak eskatu genituen, kaleko borrokaren eztabaida idatzien bidez segitzea. Bergizarteratzeko programa zegoen, eta aldi berean, droga barruraino heltzen zen barra-barra, horrela akabatzen zituzten preso komunak. Kepa hil zenean eskubide horiek lortu genituen, gure bizitza gutxi gorabehera errespetatzea, baina, berriz ere, dispertsioarekin dena pikutara joan zen.

F. R. B. Sevillano hil ostean 1990era arte grebetan segitu genuen, ospitaletara eramaten gintuzten, sartu eta atera. Eutsiko geniolakoan geunden, baina dispertsioa gu akabatzeko neurri are gogorragoa zen eta politikoa: isolamendua, isiltasuna...

Konstituzioak ezin dela indarrez elikatu dio.
J. M. Konstituzioaren arabera eta giza eskubideen arabera pertsonen borondatea errespetatu behar da. Baina Auzitegi Konstituzionalak neurri hori aplikatzeko sententzia atera zuen orduan eta hori erabili dute Iñaki de Juanarekin. Sevillanorekin aplikatu zuten lehen aldikoz eta Sevillano hil zen.

Medikuen rola aipatu da sarritan. Zuen garaian nolakoa izan zen?
F. R. B. Mediku batzuen tratua ona izan zen. Zaragozako espetxeko medikuak aldiz, bere kasa hartu zuen presoak elikatzeko erabakia, auzitegiak berak erabaki baino lehenago, Paco Cela Seoane bortxaz elikatu zuen. GRAPOk hil zuen handik gutxira.


PCR (r) eta GRAPOren aukera
«Oso gazte hasi ginen militatzen eta zergatik eta zertarako borrokatu genuen ondo genekien. Ez da harrigarria, Euskal Herrian ETA bezalako erakunde armatu bat izatea eta GRAPOk bertan militante kopuru oso handia izatea iraganean, Bizkaiko langile gunetan, ezkerraldean bereziki. Ez gara bizitakoaz damutzen, ez kalean ez kartzelan egindakoaz. Bizitza aurrera doan esperientzia da, ez dakigu bidea berriz egingo ote genuen. Batek daki! Ea etorkizunak zer ekartzen duen. Ez gara nazionalistak, baina ez gara euskal independentziaren aurka. Guk gure garaian gure aukera egin genuen».

«Espainiako Estatuaren tradizioan ez da negoziazio hitza sartzen»
«Alderdiak beste botereen idazkariak dira eta ezin dituzte epaile megalomano hauek geldiarazi. Garzon, Del Olmo edota Grande Marlaska epaileek politikariek baino askoz gehiago agintzen dute. Estatuak bakea eta akordioa nahi dituela dio, baina kontrakoa egiten du. Espainiako Estatuaren tradizioan eta historian ez da inoiz negoziazio hitza sartu, botere hauek ez dakite negoziatzea zer den. Beren lema etsaia suntsitzea da, eta horrela ez da auzia konpontzen ahal.

Iñaki de Juanaren egoeran preso asko dago. Atzeraeraginezko izaerako legeak ez dira erromatarren zuzenbide garaitik aplikatu, ezta frankismo garaian ere. Orain, berriz, Gobernuko nahiz oposizioko alderdi nagusiek ez dute txintik esaten. Denak balio du 'terrorismoa' deritzotenaren aurka, baina ez dira talde armatu baten aurka ari, harago joan dira: Parot doktrina, 18/98 auzia, Batasunaren legez kanporatzea... Demokrazia honetan egunkariak eta irratiak itxi dira eta iritzi artikuluak idaztea zigortuta dago. Izena bai, baina demokrazia izaerarik ez dago Espainiako Estatuan».


Azkenak
Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


Elizondoko Benito Menni egoitzako langileek 60 greba egun bete dituzte

Greban dira Benito Menni egoitzako langileak joan den abuztuaren 25etik, irailaren 8ra bitarte. Hermanas Hospitalarias enpresak agindutako kaleratzeen eta unitate itxieren aitzinean, Nafarroako Gobernuak ez duela arduratsuki jokatzen ari salatu dute.


2025-09-04 | El Salto | El Salto
Genoako portuko zamaketariek Israelerako bidalketak blokeatuko dituzte, sionistek elkartasun ontzidiari eraso eginez gero

2010ean "Mavi Marmara" itsasontzia abiatu zenetik, Palestinarekiko elkartasun itsas operaziorik handiena osatzen du Global Sumud Flotillak. Israelgo Gobernuak terroristatzat jo ditu nazioarteko ekintzaileak.


Espainiako Vueltako Bilboko etapa geldiarazi dute Israelen aurkako protestek, eta ez dira helmugara iritsi

Bilboko erdigunean amaitu behar zuen txirrindularitza etapak, baina Deustun sartzear zirela antolakuntzak erabaki hori hartu du, helmuga ingurua manifestariz beteta zegoelako. Aurretik ere igaro dira helmuga puntu horretatik, eta istiluak izan dira. Ertzaintzak gutxienez hiru... [+]


Jerusalemgo tranbiaren proiektuaz “gogoeta etikoa" eskatu dio CAFi Pradales lehendakariak

Kontratua segi ala eten, enpresaren erabakia "errespetatuko" lukeela argi utzi nahi izan du Imanol Pradales lehendakariak, Euskadi Irratiari egindako elkarrizketan. Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza.


Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Valle de Odietako makroetxaldearen epaiketa
Digestato kutsadura handia izan zen, eta isurketa, antza, Valle de Odietak eragin zuen

Astearte honetan egin da Valle de Odietako makroetxaldearen aurkako epaiketa Iruñeko Justizia Jauregian. Epaileak ebatzi behar du ea 2021ean haien lur sailetan egindako isuri baten ondorioz, lur eremu horiek larri kutsatu zituzten ala ez, eta nork eragin zuen. Aditu... [+]


2025-09-03 | ARGIA
Baionako Atalante zinema-ohia jarduera politiko eta kulturalerako okupatu du Kontseilu Sozialistak

Baionako Herriko Etxearen jabetzapean, eraikinak bost urte daramatza hutsik, eta espazio hori hartu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, “elkartzeko, kolektiboki pentsatzeko eta borrokak antolatzeko”.


Euskalduntze prozesu osoa doakoa izateko pausoak eskatu ditu AEK-k

Aurtengo ikasturtean A2 mailara arteko ikastaroetako dirua itzuliko dute EAEn, baita C1ekoak 16-18 urteko ikasleei ere. Nafarroan A1 mailan matrikularen prezioa itzuliko diete.


2025-09-03 | ARGIA
Israel-Premier Tech txirrindulari taldearen aurkako protestek Vueltaren Nafarroako etapa hartu dute

“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.


Venezuelak gezurtatu egin du AEBek ontzi baten aurka egindako erasoa

Trumpek asteartean baieztatu du Venezuelako ontzi bati eraso egin eta bertan zeuden 11 lagunak hil dituela. Hildakoak Tren de Aragua "talde terroristako" kideak zirela eta droga trafikoan ari zirela adierazi du Donald Trumpek. Venezuelak dio bideoa Adimen Artifizialez... [+]


Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua:
“Jaurlaritzarena zehaztasunik eta daturik gabeko txosten politikoa da”

Pentsioak osatzeko 145.000 sinadura bildu dituen herri ekinaldi legegilea eztabaidatzeari ezezkoa eman ondoren, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua oso gogor agertu da Eusko Jaurlaritzaren jarrerarekin eta "bi aldiz engainatuta" sentitu direla azaldu du. EH Bilduk eta... [+]


Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Gatazka politiko bat egon da azken 60 urteetan Euskal Herrian, eta horrek izan du bere bertsio biolentoa, ETAk bideratu duena, zeinari Espainiako Estatuak errepresioz eta estatu-terrorismoz erantzun dion. Sei hamarkadetan, ordea, biolentzia horiek ez dira berdin ikusi izan... [+]


Eguneraketa berriak daude