Liburutegia


2006ko urriaren 22an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ulua
Allen Ginsberg
Susa
32 orrialde

Beat belaunaldiaren etika berria

Harkaitz Canok euskaratu duen Allen Ginsbergen Ulua izenburuko poema aurreneko aldiz ezagutzera eman zen 1955eko urrian, San Franciscoko Six Gallery arte aretoan, egileak eta Jack Kerouacek antolatu zuten poesia errezitalean. Allen Ginsbergek berak hain era zirraragarrian irakurri zuen, bertan ziren entzuleena ez ezik, Beat belaunaldia bezala ezagutua izan denaren etika berriaren ikur ere bilakatu zela. 1956an argitaratu zuten, baina argitalpen hori bahitu egin zuten, poemak eduki obszenoak zituenaren aitzakian. Allen Ginsberg (1926-1997) AEBetako XX. mendeko poetarik esanguratsuenetakoa eta Flower Power zein hippien mugimenduaren eragilerik nagusienetakoa izan zen.

Baztango Mintzoa: gramatika eta hiztegia
Pello Salaburu, Maite Lakar
Nafarroako gobernua, Euskaltzaindia
524 orrialde/ 20 euro


Baztanen egiten zen eta gaur egun egiten den euskal mintzoa

Nafarroako Ipar Mendebalean dauden hamabost herrik osatzen dute Baztango bailara. XVIII. mendean 7.500 inguru biztanle zituen. 1940an, berriz, 10.326. Urte horretatik aurrera biztanleen kopuruak gainbehera egin du, 2003. urtean 7.746 baino ez zituen haranak. Hizkuntzari dagokionez, euskarak bizirik iraun duen arren, azken berrogei urteetako bizimoduaren aldaketek izan dute harengan eraginik: gaztelania indartu da, batetik; eta Baztango euskarak belaunaldi berrietan goiti egin badu ere, batasunera jo du, berdintze aldera, beste tokietan egiten den mintzoarekin. Bilakaera horren guztiaren gainean hitz egin dute Pello Salaburuk eta Maite Lakar-ek Baztango Mintzoa: gramatika eta hiztegia liburuan.

Txabola terapeutikoa
Pako Aristi
Elkar
96 orrialde 8,50 euro


Aiton-amonek erakutsitakoak

Pako Aristik hamabi bat urteko neska-mutikoentzat idatzitako kontakizuna da Txabola terapeutikoa eta Jokin Larrearen marrazki umoretsuz horniturik dator. Oihana, gaixo dagoelako aiton-amonen baserrira sendatzera bidali duten neskatila dugu narratzaile, bere jarduna hainbat elkarrizketekin nahasturik dagoen arren. Neskatilak badaki gaitz bat duela, baina ezin asmatu gaixotasun hori zein den. Lasaitasuna eta aire sanoa behar dituelako, gurasoen eztabaidetatik eta hiriko zurrunbilotik urrun egoteak on egin diezaiokelako bidali omen dute baserrira. Aiton-amonak ez dira psikologoak, haien artean ez da errietarik ere falta, baina aitonak oso umore ona du, eta amona, erretxin samarra bada ere, bihotz handikoa da. Han ikasiko du Oihanak umorea eta maitasuna oso sendabide onak direla.

Frida
Batzuen artean
Kahlomedia
66 orrialde

Eskolan berdintasuna?

Lehen ez bezala, gaur egun elkarrekin dabiltza neska-mutilak eskola edo ikastoletan. Nolanahi ere, horrek bermatzen al du heziketan beharrezkoa litzatekeen sexu bien arteko berdintasuna? Horixe da Frida aldizkarikoek azken zenbakian azaldu duten berebiziko galdera, duela hiru urte Emakundek abian jarritako Nahiko programaren bilakaera aztertzeko. Bestalde, zenbaki berean aurki daitezkeen gaien artean, Bagabiltza Fundazioaren nondik norakoak, hizkuntza sexista egun zertan den, tratu txarrak jasaten dituztenek laguntza lortzeko eman beharreko urratsak eta Bilboko Udalean Emakumea eta Kooperazioa Saileko zinegotzia den Carmen Garcíari eginiko elkarrizketa daude. Carmen Garcíak Bizkaiko hiriburuko instituzioetan lan egiten duten emakumeen gainean egin den ikerketa baten ondorioen berri eman du.

Mendebal-
dearen
mintzo mindua
Joseba Azkarraga
Euskaltzaindia, BBK Fundazioa
226 orri/ 10 euro


Iazko Mikel Zarate saria irabazitako saioa

Joseba Azkarraga Etxegibel abadiñoarrak idatzitako Mendebaldearen mintzo mindua. Begiratu kritikoa gizarte eta kultura modernoari izenburuko saioak eskuratu zuen iaz Euskaltzaindiaren eta BBK Fundazioaren artean antolatu ohi duten Mikel Zarate saio lehiaketa. Mendebaldeak Lur deitzen zaion planetako bazter guztietan betitik, eta batik bat, globalizazioaren garaian eraiki duen mundua dauka hizpide. Egilearen iritziz, auzitan jarri beharreko zibilizazio-patroia da, Mendebaldekoa minduta dagoen mundua delako, eta bertan bizi garenok sufritzera garamatzalako, bizitzak berezkoa duen sufrimendutik harago. Eta minok ulertzeko arrasto ugari eskaintzen ditu bere saioan Joseba Azkarraga Etxegibelek.

Elgeta. Partiturak
Batzuen artean
EHko Trikitixa Elkartea
76 or+CDa. / 15 euro


Jazinto Rivas Elgetaren partiturak eta musika

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak plazaratutako liburua eta CDa dira Jazinto Rivas Elgeta (1906-1964). Partiturak izenburuarekin aurki daitezkeenak. Soinujole honen musikari buruz Koldo Izagirrek idatzitako Elgeta, sasiaren sustraiak liburuko zenbait pasarte eskaintzeaz gainera, hark jotako hamalau pieza jasotzen dituzte. Besteak beste, Begira nago (trikitia), Udaberria da ta (porrusalda), Uzta (arin-arina), Laster bidean (biribilketa), Ubera (fandangoa), Zorritsu (arin-arina), Luzuiya (fandangoa) eta Eleuterio (fandangoa).


Azkenak
2025-07-21 | ARGIA
Euskararen aldeko ‘jauzi’ baten alde mobilizatu dira Maulen, Donapaleun eta Baionan

Igande goizean elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herrian Euskarazek deituta, Geldi euskara zapaltzea! lelopean.


2025-07-21 | ARGIA
Egiari Zor-ek NBEren gomendioak betetzea eskatu die Espainiako erakundeei

Egiari Zor elkarteak pozgarritzat hartu du Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordeak Espainiako Estatuaren indarkeriaz egin duen txostena. Elkarteak azpimarratu du txostenak Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak dokumentatutako 5.000 tortura salaketak balioan... [+]


2025-07-21 | ARGIA
Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia aldarrikatu dute milaka herritarrek udaletxeen aurrean

UEMAk antolatuta egin dituzte kontzentrazioak larunbat eguerdian, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboaren aurka eta euskararen alde. Euskara “benetan” babesteko “adostasun sendoak” eskatu ditu UEMAk, “euskarak eta euskaldunok... [+]


2025-07-20 | Garazi Zabaleta
Aukera Natura
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen

Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]


2025-07-20 | Jakoba Errekondo
Sagastien joeraren hipotesia

Etorri dira herriko jaiak. Gureak sanferminen atarikoak dira, uztailaren abiatzea. Eta aurten berrikuntza bat izan dute. Artisten herria da gurea, eta apain-apain janzten dute jaietarako, baina aurten, ustekabean, herriko kale nagusiko sarrerako sagarrondoak lorez jantzita hartu... [+]


Enborrik zulatzen ez duen okila

Euskal Herrian badugu inurrijale bat, baina ez da Ameriketan aurkitzen den ugaztun hori. Gurean hegazti bat da inurrijale amorratua dena, hainbeste gustatzen zaizkio inurriak ezen Debagoiena eta Debabarrenean inurrijale ere deitzen dioten. Eta hau, okil espezie bat da:... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Eguneraketa berriak daude