Ezpalak


2021eko uztailaren 27an

Idazle eta literatura eskolak abian

UNEDek eta Euskal Idazleen Elkarteak antolatzen duten Idazle Eskolak ikasturteari ekingo dio, laugarrenez. Ohiko ikasgaiez gain, garrantzi berezia izango du aurten Idazleak irakurle mintegiak. Iaz abiatu zuten eta arrakasta handia izan zuenez, aurtengoan idazle gehiagok hartuko dute parte bertan: Laura Mintegi, Edorta Jiménez, Mariasun Landa, Harkaitz Cano... Bihotz Bakartien Klubak 2002an Larrabetzun abiatutako Literatura Eskola Euskal Herri osora hedatuko da ikasturte honetan, hainbat literatur elkarteren laguntzaz. Antolatzaileek adierazi dutenez, iritzi trukerako txoko izaten segituko du. Kanturako testuak, Itxaro Borda eta Julio Cortazarren obra eta literatur kanonak izango dituzte hizpide, besteak beste.


Zinebiklub, film laburrez gozatzeko

Miraria da ia, gaur egun, film laburrak zinema aretoetan ikusi ahal izatea. Hutsune hori betetze aldera sortu zen Zinebiklub film laburren erakusketa egitasmoa. Euskal Herria, Espainia, Herbehereak nahiz Britainia Handiko film laburrak ikusi ahal izango dira urriaren 19tik abenduaren 21era, Bilboko Barrainkua udal zentroan. Hona horietako batzuk: Enrique Lópezen Diot Gabriel Aresti, Xabi Zabaletaren Más allá del tópico, Ugo Sanzen Los ojos de Alicia (Espainia) eta Tomek Baginskiren Fallen art (Polonia).


Gazte antzerkiaren jaialdia Irunen

Ez da erraza antzerki profesionalaren munduan murgiltzea, are gehiago gaztea izanda. Hain zuzen ere, antzezle gazteen taldeei bide egiten laguntzea du xede Irungo Gazte Antzerkiaren XXII. Erakustaldiak. Txotxongilo saioak, tragediak nahiz komediak izango dira aukeran. Hamar taldek eskainiko dituzte ikuskizunak Irungo Amaia antzokian, Tunk aretoan eta Kabigorri ateneoan. Honakoak tartean: Hortzmuga (Euskal Herria), El orgullo de mamá (Valentzia), Tábula Rassa (Katalunia), Valeria Guglietti (Argentina).


Debajazz hirugarrenez

Udako jaialdiez gain, jazzak urtean ere lekua izan zezakeela iritzita sortu zen duela hiru urte Debajazz jaialdia, Gaztelupeko Hotsak diskoetxeko Errabal zigiluaren eskutik. Musika beltzaren estilo ugari izango dira aurtengoan entzungai Elgoibarren, Soraluzen, Mutrikun, Deban eta Elgetan, urriaren 20tik 28ra: bluesa, jazz garaikidea, elektronika... Besteak beste Los Reyes del KO (Alemania), bertako Ortophonk eta Wagon Cookin eta Terela Gradin kantari galiziarra arituko dira zuzenean. Bestalde, iaz abiatutako talde berrien lehiaketa ez da jaialdiaren baitan izango aurtengoan. Bertan izen emateko epea abenduaren 15ean bukatuko da.


Latinoamerikar argazkiak Donostian

Berrogeita hiru egileren 130 argazki daude ikusgai Donostiako Kubo aretoan paratutako Mapa irekiak erakusketan. Latinoamerikan 90eko hamarkadan landu izan zen argazkigintzaren ordezkari dira lanak. Erakusketak 500 argazkilariren lanaren gainean egindako liburu bat du abiapuntu. Hainbaten artean, politika, hiria eta oroimen kolekiboa jorratu dituzte argazkilariek. Azaroaren 5a arte ikusi ahal izango da.


Jaia lehen eta orain

Garai bateko folklore adierazpenekin batera, ekintza eta modu berriak geroz eta leku gehiago dute jaietan. Bilakaera horren inguruan hitz egingo dute Eusko Ikaskuntzak urriaren 20an egingo duen Festa berriak. Antzinako Folklorea eta gaur egungo ekintzak jardunaldian. Besteak beste, Josep Martí, Kepa Fernández de Larrinoa, Xabier Etxabe eta Oier Araolazak parte hartuko dute.


Pio Baroja gogoan

Urriaren 30ean 50 urte beteko dira Pio Baroja hil zela. Hura omentzeko ekitaldi andana antolazen ari dira urte osoan zehar. Egunotan Zurriola antzerki eskolak Barojaren Paradox Rey antzezlanaren irakurketa dramatizatuak egingo ditu Irunen eta Donostian eta azaroaren 9 eta 10ean, Barojaz hitz egingo dute Virginia Kareaga eta Luis Villacañasek Donostiako EHUn.


20 talde Danbakan

Danbaka musika lehiaketaren bigarren edizioan, Debagoieneko hogei taldek parte hartuko dute. Urriaren 20tik aurrera, hamabostero, kontzertuak eskainiko dituzte hautatutako taldeek Elgetako Espaloia kafe antzokian. Irabazleak diskoaren grabazioa jasoko du saritzat.


Azkenak
Lan mundua euskalduntzeko ere Herri Akordioa

Lan munduaren euskalduntzea euskararen normalizazio-prozesuaren erronka nagusietakoa dena diagnostiko partekatua da euskalgintzan eta eragile euskaltzaleon artean. Hamarkadatan belaunaldi berriak euskalduntzen egindako inbertsio guztia (hor ere egiteko asko geratzen dela ahaztu... [+]


2024-05-17 | UEU
37 euskal ikertzailek hartu dute parte Txiotesia7 lehiaketan

37 euskal ikertzailek hartu dute parte asteartean Txiotesia7 lehiaketan. Mastodon eta X/Twitter sare sozialetatik zabaldu zituzten beren ikerketa lanak, euskaraz.


Estatuaren indarkeriaren biktimei aitortza ekitaldia eginen die Nafarroako foru gobernuak

Maiatzaren 30ean eginen dute Estatuaren eta eskuin muturraren indarkeriaren biktimen aitortza ekitaldia, Baluarten. Biktima zehatzei egiten zaien molde honetako lehen ekitaldi publikoa izanen da, eta 2019ko legearen babespean gauzatuko da.


Gose greban hil da Thailandiako monarkiaren aurkako preso politiko bat

28 urteko Netiporn Sanesangkhom preso politiko thailandiarra hil da asteartean, gose greban 110. egunera iritsi denean. Urtarrilean atxilotu zuten eta epaiketarik gabe zeukaten gatibu. Monarkiaren aurkako irainak egin izana egotzi zioten, 2020an eginiko protesta batean parte... [+]


Eguneraketa berriak daude