Eguzki energiaren munduko eremu handiena Nafarroan


2006ko urriaren 22an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Duela hilabete batzuk, Ukrainiarekin izandako arazo politikoengatik, Europako zonalde batzuetan Errusiako gasaren hornikuntza eten zen. Horrek ekarri dituen arazoak beste arrazoi indartsu bat izan dira energia nuklearraren alde daudenentzat, hala nola, multinazional batzuentzat eta presio ekonomiko eta industrialeko talde edo lobby batzuentzat.

Giro horretan, interesgarria da jakitea Euskal Herrian energia berriztagarriak etengabe ezartzen ari direla, batez ere eolikoa eta fotovoltaikoa, nahiz eta oraingoz gure energia kontsumorako nahikoa izan ez. Zentzu honetan, 2006ko urtean, gure herrian energia berriztagarriei buruz gertatu diren azken hiru berri onak jasoko ditugu. Hirurak Grupo Acciona-ren -bere garaian Nafarroako EHN enpresa publikoaren kontrola hartu zuen- eskutik datozkigu. Batetik, Bilboko portuaren barruan dagoen lehen itsas parke eolikoaren inaugurazioa; bestetik, eguzki energia lortzeko Euskal Herriko lur eremurik handiena martxan jartzea Castejonen (Nafarroan). Eta azkenik, urte amaierarako bukatuko den munduko instalazio fotovoltaikorik handiena Milagron. Azken horrekin zazpi izango dira Nafarroako eguzki energia lortzeko lur eremuak.


Milagro: munduko eguzki lur eremu handiena izango da

Milagroko instalazio fotovoltaikoak 9 megawatteko indarra izango du eta 854 jaberena -jabe partikularrak, herritarrak, alegia- izango da, azpiegitura berean eta zerbitzu berdinekin. Lur eremuaren kostua 64 milioi euro izango da. Orain arte munduko instalazio handiena Bavarian (Alemanian) zegoen, 10 megawatteko indarrarekin. Baina, instalazio alemana hiru lur eremutan eraikita dago.

Otsailean, Grupo Acciona Solar-ek Castejongo (Nafarroa) eguzki lur eremua abian jarri du. 275 jabe ditu eta Nafarroako seigarren eguzki lur eremua da. Lur eremu guztiek batera 10,20 MWp indarra dute, 1.673 eguzki-jarraitzaileetan banatuta, eta ia 1.173 jabe dituzte. Castejongoaren aurretik, honako hauek egin ziren: Sesmakoa (1,57 MWp eta 172 jabe), Arguedas I (0,98 MWp) eta Arguedas II (2,05 MWp) 376 jabeekin, Rada (1,71 MWp eta 199 jabe) eta Cintrúenigo (1,46 MWp eta 151 jabe). Hala, Nafarroa 2010. urtean elektrizitatearen ikuspuntutik guztiz burujabea izateko helburua betetzen ari da, bere energia berriztagarriekin -eolikoa, eguzkitikoa, biomasa, hidraulikoa eta abar- bere burua hornitzeko gai izango baita.


Zer dira eguzki lur sailak?

Eguzki lur sailak instalazio fotovoltaiko txikiz osatutako lur eremuak dira, jabetza banakakoak, euren kudeaketa eta energia etekina hobetzen dute azpiegitura eta zerbitzu berak banatuz. Bada, Castejongo eguzki lur eremua Euskal Herriko instalazio fotovoltaikorik handiena da (2,44 MWp), 400 elektrizitate ekoizle ekipo ditu eta 275 jabe. Eremu horretan instalatutako ekipoen jabeek 19 milioi euro inbertitu dituzte. Castejongo eremuan dauden instalazioek 4,4 milioi kilowatt orduko sortzen dituzte urtean, elektrizitate garbia eta berriztagarria. 1.400 etxek baino gehiagok kontsumitzen duten ekoizpena da hau.

Eremuak 110.000 metro koadro ditu. 400 eguzki-jarraitzaileetako bakoitzak silizio monokristalinozko 36 panel edo modulu fotovoltaiko ditu, 50 metro koadroko egitura batean eraikita daude, parrilla forman. Egitura horiek eguzkiaren ibilbidea jarraitzeko programatu dira, ekialdetik mendebaldera, urteko egun bakoitzaren eguzkiaren kokapen desberdinaren arabera, azimut-ardatzaren baitan egiten dute bira eta 45 graduko makurdura dute. Hau guztia argi energia jasotzeko egiten da, eta energia hau zelula voltaikoen bidez elektrizitate bihurtzen da.

Deigarria da sistema horretan partikularrek energia berriztagarrietan inbertitzeko aukera dutela. Jabe bakoitzak, bataz beste, 69.394 euro inbertitzen du elektrizitatea sortzeko instalazio horretan, eta bataz besteko amortizazio epea hamar urtekoa da. Milagroko 854 jabe berriekin, Nafarroan 2.027 kide dira dauden zazpi lur sailen jabeak.


Grupo Acciona, munduko lehena

Acciona talde espainiarrak, EHN Nafarroako elektrizitate enpresa publikoaren jabe egin zenak, darama Nafarroan energia berriztagarrien zabalkuntza prozesua. Energia berriztagarrien osoko eragile gisa duen estrategiaren baitan, Corporación Eólica CESA enpresa ere bereganatu du. Accionak bereganatu duen enpresa hori izan da, hain zuzen, Bilboko portuko parke eolikoa aurrera eraman duena.

Bereganatze berri horrekin, Grupo Accionak ehun parke eoliko baino gehiago eraiki ditu zazpi herrialdeetan, ia 3.000 megawatt instalatu ditu. Horregatik, talde hori munduko lehenetarikoa da parke eolikoak egiten, eta hirugarrena da aktibo propioetan. Talde honek 2005eko lehen bederatzi hilabetetan 3.454 milioi euroko salmentak izan zituen, aurreko urteko epe berean baino %17,1 gehiago. Eta 256 milioi euroko irabazi garbiak lortu zituen.

Europako lehen itsas parke eolikoa Zierbenan
Otsailean inauguratu zen Punta Luzeron (Zierbenan), Bilboko Portuaren barruan, Europako lehen parke eolikoa eta munduko lehenetarikoa izango dena. Parke eoliko horrek urtero elektrizitate garbi eta berriztagarriko 23.500 megawatt ekoiztea aurreikusten da. Horrek esan nahi du, energia kopuru horrekin, 13.000 etxetako beharrei aurre egiteko gai izango dela, hau da, 40.000 pertsonen beharrei erantzuteko gai.

Parkeak 1.580 metro koadro ditu Luzeroko kai muturrean eta urtero 23.500 megawatt elektrizitate garbi sortzeko gai diren azken belaunaldiko bost aerosorgailuz osatzen da. Luzerokoa portu baten nasan ezartzen den lehenetarikoa da. Kokalekua eta eraikitzeko modua erabat berritzaileak izan dira, portua estua delako eta turbinen muntaian arazoak sortu zirelako. Inbertsioa 11 milioi euro baino gehiagokoa da.

Joan Jose Ibarretxek adierazi izan duenez, helburu estrategikoa energia eolikoak gaur egungo energia eskariaren bikoitza baino gehiago ekoiztea da; 2005ean %5a izan zen eta 2010erako %12ra heldu nahi da. Halaber, egun Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dauden bost parke eolikoek 400.000 pertsona hornitzeko energia ekoizten dute. EAEko energia kontsumoa 2,44 tona petrolioko baliokidea da pertsonako urtean.

Bestalde, Nafarroak indar eoliko handia du, Europako indar eolikoaren %2,2a. Nafarroan instalatutako indar eolikoa 899,36 Mw da eta 25 herrialdeetako Europak 40.502,5 Mw indar eolikoa du. Nafarroak 2005ean 49,5 Mw gehitu zizkion bere indar eolikoari, Faltzesen Vedadillo parkea eraiki zuenean.


Azkenak
Itsas salbamenduak 236 pertsona erreskatatu ditu Kanaria Handitik 429 kilometrora zegoen txalupa batetik

Sahara hegoaldeko gizonak, emakumeak eta adin txikikoak zeuden txalupan. Merkataritza ontzi batek jitoan zebilen txalupa ikusi, soka bat lotu, eta laguntza eskatu zuen.


2025-08-25 | ARGIA
Dani Larrea euskaltzalea hil da, Emun kooperatibaren sortzailea

Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal. 


Gazte boluntarioak frankismoko memoria berreskuratzen

Azken zortzi urteotan 30 bunker inguru berreskuratu dituzte dozenaka gazte boluntariok; Baztanen, Otsondon, izan da azkena. Ana Ollo kontseilariak bisitatu du auzolandegia eta gazteen ezinbesteko lana txalotu eta eskertu du.


2025-08-25 | Euskal Irratiak
Zigor Akixo
“Euskal Herriari, Miarritzeko herriari eta itsasoari atxikia zitzaion Maite Maniort”

95 urte bete zituela zendu zen Maite Maniort Hennebutte, 2025eko uztailaren 10ean.


Jose Manuel Gorospe zendu da, Euskadiko Filmategiko sortzaileetako bat

Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]


Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Eguneraketa berriak daude