Liburutegia


2006ko urriaren 15an
Izua
Lydia Flem
Alberdania
110 orrialde 11,90 euro

Klaustrofobia eta agarofobiaz

Alberdania argitaletxeak euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu duen Lydia Flem psikoanalista eta idazle frantziarraren Panique liburuan, benetakotasun osoz azaltzen da klaustrofobia eta agarofobia atakeak izan ohi dituen pertsonak -emakume bat, kasu honetan- jasaten dituen ondorioak. Ia ezertarako gai ez dela uzten dute izualdi horiek. Zigor-ukaldi batek bezala zartatzen dute, eta okerrena da ezin duela sentitzen duen hori besteei -horrelakorik sekula sentitu ez dutenei- ulertarazi. Berari bakarrik gertatzen zaiolakoan dago, eta maiz, izuarekin batera nagusitzen zaion sentimendua lotsa baino ez da. Bakarrik dago, jakinik inork ezin duela bere alde deus egin, ezen nori axola zaio intimitatearen barruko muturreko esperientzia horrek? Inori ez.

Cocinar de cine
Xabier Gutiérrez, Juan Miguel Gutiérrez
Everest
240 orrialde

Errezeta gozoak eta zenbait film uztartzen dituen liburua

Zinema eta gastronomia uztarturik ageri dira Everest argitaletxeak plazaratu duen Cocinar de cine-n, Xabier Gutiérrez eta Juan Miguel Gutiérrezen artean osatutako liburuan. Arzak jatetxeko ikerketa laborategiko arduraduna dugu Xabier Gutiérrez sukaldaria. Juan Miguel Gutiérrezek, berriz, zinema munduan urte asko daramatza. Sukaldariak proposatzen dituen janari errezeta gozoak zinemagileak irakurlearen gogora dakartzan filmak bezain gogoangarri izatea espero dute egileek. Argazki ederrez horniturik dator Cocinar de cine, gainera. Irudi horiek Mikel Alonso argazkilari bilbotarrari zor zaizkio eta liburuaren diseinua Luis Alonso ilustratzaile eta diseinatzaileari.

Ilargiaren alaba
Toti Martínez de Lezea
Alfaguara/ Zubia
160 orrialde 7,90 euro


1609ko Zugarramurdi hura

Toti Martínez de Lezeak idatzi eta Jose Luis Padrónek euskaratutako nobela da Ilargiaren alaba. Zugarramurdi aldean Inkisizioa martxan jarri zeneko garaira darama irakurlea. Eta azken ohar gisa, Alonso Salazar Frías inkisidoreak idatzitako agiri luze eta zehatza dakar kontura. Logroñoko prozesuan parte hartu behar izan zutenen testigantzak eta salaketak goitik behera aztertu ondoren idatzi zuen inkisidore horrek delako agiria, eta honoko hau frogatu zuen: Akelarreak laborariek dantza egiteko, abesten jarduteko eta neurriz kanpo edan eta jateko egiten zituzten bilerak baino ez zirela; han ez zela gauez hegan ibilitakorik, ezta apo magikorik, nahita ekarritako ekaitzik edota haur bahiturik. Hau da, bidegabekeria galanta egin zutela -erak ere bai, jakina- Logroñon hil zituzten pertsona haien kontra.

Animalien bitxikeriak
Batzuen artean
Ttarttalo
190 orrialde 7,45 euro

Animalien arteko ezberdintasunak

Animaliak gara guztiok, baina, espezie ezberdinekoak. Horixe da neska-mutikoei bereziki zuzendua dagoen Animalien bitxikeriak izenburuko liburuan adierazten dena: lurreko ugaztunak, itsasokoak, intsektuak, hegaztiak, narrastiak, arrainak, anfibioak, moluskuak eta krustazeoak, dinosauroak zein pterosauruak... animaliok elkarren artean dituzten ezberdintasunak. Denek ekiten diote bizitzan hazteari, baina era oso ezberdinean: batzuek aita-amen itxura dute, beste batzuek hainbat fase igaro beharrean dira itxura hori lortzeko. Denek partekatzen dute zer edo zer besteekin, baina besteengandik defendatu beharra ere badute; eta arriskuetatik libratu ahal izateko, defendatzeko moduak eskaini dizkie naturak animalia guztiei. Haien guztien familia bizitza erakusten du Animalien bitxikeriak lanak.

Secundarios de lujo
Juan Velázquez
Erein
160 orrialde 10,81 euro

Bizitzan porrota ezagutu dutenen galeria

Juan Velázquezek Secundarios de lujo osatzen duten hemezortzi kontakizun laburren bidez erakusten duena beste hainbeste pertsonaiaren eta haiekin harremanetan jartzen direnen bizitzaren ilunaldiak dira. Tabernari lanpostutik erretiroa hartzeko batere gogorik ez duen gizona; familiako gorabeherekin zeharo aspertuta egon arren amaren etxera beti biltzen den semearena; atentatu batean hiltzen duten aita baten itxaropen zapuztuak; zoriona lortu duela uste duen neskame batek ugazaba dituenengandik jasandako ezustea; mutil koskor batek bere aitagatik jasota dezepzioa; bizitzan porrota besterik ezagutu ez duena gizagaixoagotzat jotzen duenari egiten ahalegintzen dena...

Amonak nobioa du
Leire Bilbao, Jokin Mitxelena
Elkar
32or. / 6,15 euro


Amonak nobioa du. Eta zer? bildumako kontakizun berria

Zortzi urtetik gorako neska-mutikoei zuzendua dago Elkar argitaletxearen Eta zer? bilduma. Azaldu ohi dituen kontakizunak, hala ere, adin horretatik dezente urrun -gora- egon daitekeen edonork gustura irakurtzeko modukoak dira. Amonak nobioa du izenburua duenak gurasoak banandu zaizkion mutikoa du kontalari. Amonaren etxera bidaltzen du amak, une zehatz batean, eta hara non jakiten duen amonak komeni denean gezurrak ere esaten dituela eta, are, nobioa ere baduela.


ASTEKARIA
2006ko urriaren 15a
Azoka
Azkenak
2024-05-14 | Garazi Zabaleta
Ja(ki)tea
Betiko eta bertako sukaldaritza sustatzeko elkartea

2009an sortu zen Ja(ki)tea elkartea zenbait jatetxe, sukaldari eta gastronomia kritikariren arteko elkarlanetik. “Hasiera hartan, Gipuzkoako 14 bat jatetxe elkartu ginen, baina pixkanaka hazten joan da proiektua, eta gaur egun 37 gara”, azaldu du Xabier Zabaletak,... [+]


2024-05-14 | Jakoba Errekondo
Ezti ihintzez egindako ihintz eztia

Zein da zuretzat zuhaitzik gozoena? Janari gozoenak ematen dituena? Erleentzako eztigai, lore gehien eskaintzen duena? Ez ba! Ezkur jendearen artekoak dira zuhaitzik gozoenak.


2024-05-14 | Iñaki Sanz-Azkue
Dragoitxo arrunta eta klima aldaketa: etsaia lagun duzunean...

Euskal Herriko gune batzuetan bizilagun ezaguna dute jada dragoitxo arrunta. Nafarroa hegoaldean, esaterako, urteak daramatza (gutxienez 1980ko hamarkadatik) bertako hormetan eta etxe inguruetan gora eta behera, batez ere gau partean, argia duten inguruetan, jatena non... [+]


Borrokak eta liburuak

Konturatu orduko apirila joan da, bere intentsitate eta kolore guztiekin. Egun beroak, epelak eta hotzak utzi dizkigu. Ostadarra eta izotza. Euri jasak eta bero sapa. Jaio berri diren arkume apurrak belardian dabiltzan bitartean, labanak eten egin du bizitza eman duten hiru... [+]


Eguneraketa berriak daude