BADek (Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiak) Espainiako programazio berritzaileenaren saria jaso du Aragoiko Antzerki eta Dantzaren Nazioarteko Azokan. BAD jaialdiaren zortzigarren edizioa urriaren 27tik azaroaren 5era izango da.
LosDelGas taldeak estreinako diskoa plazaratu dute: El cedé (Zero Records). Rock, blues nahiz pop doinuak bildu dituzte, letra ironiko eta umoretsuz lagunduta. Gorka Aginagalde aktorearekin batera, Ritxi Salaberria, Javier Área, Luis Mari Moreno Pirata, Xanet Arozena eta Sergio Callejo musikariek osatzen dute taldea.
Imanol Uribe zinema zuzendaria La carta esférica filma errodatzen ari da Cadizen (Espainia). Arturo Pérez Reverteren izen bereko nobelan oinarritutako lana da. Carmelo Gómezek eta Aitana Sánchez Gijónek jokatzen dituzte rol nagusiak eta Aste Santuan estreinatuko da.
Paddy Rekalde idazle bilbotarrak Ragga ragga dator gaua izeneko eleberria plazaratuko du hilabete honetan, Susa argitaletxearen eskutik. Bilbon girotutako lana eta Bilbo dub kronikak liburuko poemen oihartzuna suma daiteke nobela berrian.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...