Fito RodriguezekKasandra leihoan saioa plazaratuko du Txalaparta argitaletxearen eskutik. Joseba Jaka bekari esker osatu du lana egileak. Kasandra eta Ihardets pertsonaien elkarrizketak dira obraren ardatz. Ezinegona eta asperdura uxatzeko elkarri filmak kontatuko dizkiote eta bizitzaren gakoez hitz egingo dute: zoriontasuna, askatasuna, heriotza....
Pantxoa eta Peiok lan berria plazaratu dute: Lurra eta maitasuna (Elkar). Gizatasunaz kargaturiko hamabi kantu grabatu dituzte: mendi zein basoko abestiak, bakeari buruzkoak...
Glu Glu antzerki taldeak Txanogorritxo ipuin klasikoa antzerkirako moldatu du. Galder Pérezek egokitu eta zuzendutako lana khaurrak ditu jomuga. Libe Aranburu, Ane Zabala, Aiora Sedano eta Ugaitz Alegria dira obrako jokalariak.
Jesús Mari Lazkanok omenaldia egin die Frank LLoyd Wright eta Ludwig Mies van der Rohe arkitektoei Bilboko Windsor Kulturgintza galerian jarritako erakusketan. Izan ere, haien Ur-jauziko Etxean eta Farnsworth eraikinean oinarritutako mihiseak egin ditu Lazkanok. Azaroaren 10a arte ikusi ahal izango dira.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...