Gaston Ugalde: «Bolivia artetik bizi daiteke»


2006ko urriaren 08an
Zer da zuretzat artea?
Artea prozesu bat da, haurra zarenetik hasi eta zure bizitza osoan segitzen duzuna. Nik uste dut denak garela artistak jaiotzen garen unetik. Gertatzen dena da batzuk artearekin jolasten segitzea erabakitzen dugula. Eta artearekin jolastuz heldu izateari uzten diogu, batzuetan gure buruarekin ondradu izateari uzten diogu, haur izaten segitzeko. Polita hori da.

Arteak noiz konkistatu zintuen zu?
Naizenaren oroimena dudanetik, hiru urte eta erdi edo lau urte neuzkanetik. Beraz badira jada ia sei hamarkada jolasean segitzen dudala, sortzen. Sormena adikzio bat baita. Baina artista izatea norberak norbere buruari ematen dion titulua da, autodeterminatzen den titulua, eta ni benetan artearen etxean bizitzen mende honetan hasi naiz. Lehenago, esperimentatzen, bilatzen, jolasten, estudiatzen, galdetzen ari nintzen soilik. Orain, artista bezala lan egiten dut, eta artea izerditzen dut.

Artistak probokatzailea izan behar du?
Ez nahi eta nahi ez, baina probokatzailea izatea abantaila handia da.

Eta nola probokatzen da?
Ez dago arte onik eta ez dago arte txarrik. Hori hasteko. Baina arte asko egiten baduzu ona izan zaitezke. Eta ona baldin bazara proboka zenezake. Nik uste dut probokazioa ikusleei sentsazio berriak sortzen saiatzean dagoela. Haurrak ura hunkitzen duenean, hondarra hunkitzen duenean, sentsazio berriak deskubritzen ditu, inpresionatu egiten da, sentsazioak plazera edo disgustua eragiten dio, baina naturak egiten duen probokazio bat da. Arteak ere pertsonarengan sentsazioak probokatzea gustatzen zait.

Artistak mundutik apartatua bizi behar du?
Ez nahi eta nahi ez, baina ni ez nago horren aurka, alegia, artistak sufritu egin behar du, bizileku baten barruan egon behar du. Mundutik aparte bizi den artista sufritu ez ulertuaren ikuskera horren aurka ez nago. Van Gogh eta horiez ari naiz nolabait. Horiena baita hemen gelditu den eskola, eta zenbait artista boliviarrek artista izaeraren pentsamendu hori segitu dute, eta agian beraiek izango dira ohoratuenak, glorifikatuenak, gaur egun. Baina beren buruaz beste eginez bukatu dute. Horregatik, artista bakartia izatea, ezkutukoa, mozkorra, drogazalea, eta azkenean bere buruaz beste eginez bukatzea, ni ez nago horren aurka, baina hori ez da nire ideala.

Zein da zure ideala?
Sortuz hiltzea.

Sormena oso sorgina da, nondik datorren, noiz, zenbat, inspirazioa... Zuk noiz sortzen duzu?
Egunero eta une oro da artista sortzeko gai. Sormena momentuko argi izpia da, eta gero sormena errealizatzeko prozesuan sartzen zara. Baina sormena eguneko hogeita lau orduetan dago martxan. Lo egitea atsedena da, baina nik beti harropuztu dut nire burua esanez lotan nagoelarik ere sortzen dudala. Edo sortzen dudala baita kaka egiten ari naizenean ere.

Zer da arte bihurtzea merezi duena?
Momentu jakin honetan galdera hori egitea oso pertinentea da, nire semea arte bihurtu nahian ari naizelako. Nire semea artista bilakarazi nahi dut. Eta hori da azken bi urteotan daramadan borroka bat. Hori egitea lortzen baldin badut, nire obra perfektua izango da.

Estiloaz orain. Nola sortzen da eta lortzen da estilo propioa?
Hori uste dut ez dela inoiz existitu eta ez dela inoiz existituko.

Baina bakoitzak estilo itxura bat baduela nabarmena da...
Bai, baina niretzat estilo bat hartzea lerrokatzea da, lauki itxi batean kokatzea. Eta orduan errepikakorra bihurtzen zara.

Artista bat erabat libre da?
Artista batek amesten duen gailur gorena hori da, askatasuna lortzea, eta artistak bezala gizakiak. Ez dut uste gizakiarentzat aske sentitzea baino sentsazio handiagorik existitzen denik.

Libre sentitzen zara zu?
Aski libre, nik ere nire kartzela mental handiak ditut barrenean, baina hori gizarte honen baldintzek ematen dizuten hezkuntzatik dator.

Jauzi egingo dugu orain, Bolivian zein egoeratan dago artea?
Diziplina guztietan bezala aldaketa momentu batean gaude. Trantsizio handia bizi dugu, eta arteari zaila egiten ari zaio kokatzea, bere burua aurkitzea, artea beti izan delako elitista. Eta beti izango da hala gainera. Artea beti osatuko da nagusiki burgesiaren partetik, oligarkiaren partetik, eta ni ausartzen naiz esatera elite horiek juduek eta homosexualek kontrolatzen dituztela. Baina elitista bihurtzen duten kanal horiek ere hausten ari dira orain. Eta beraz, artistak etapa zail eta gogor batetik pasatzen ari gara artetik bizi ahal izateari dagokionez. Boliviako arteak ez baitu lortu oraingoz kanpoko merkatuak irabaztea, oraindik ez da esportatzeko arterik egiten.

Bolivia artisautza handiko herria da, kalean artisauak sailean daude, espaloian, zerk bereizten du artea artisautzatik?
Agian arte eta artisautzari dagokionez planetako herririk aberatsena gara, herri hau zoragarria da horretan. Ni txunditzen naiz ikustean nola lan egiten duten eskuekin, eta horri artisautza deitzen zaio... Nik uste ekonomikoki herri garatua izateko ekarpen handia egin lezakeela esku lanak. Artearen bidez, artisautzaren bidez, musikaren bidez, guztiz autosufiziente izan gaitezen herri bezala, eta ez beti gasetik, petroliotik, edo egurretik nola bizi pentsatzen aritu.

Artetik bizi daiteke herri hau?
Bizi daiteke, hiri hau guztia artetik bizi daiteke. Eta herrialde hau osoa ere bai.

Horretarako kanpoko merkatuak ere irabazi behar. Zu bazara kanpora atera zarenetako bat. Expo Sevillara koka hostozko koadroa eraman zenuen. Nola otu zitzaizun koka hostoekin artea egitea?
Expoa baino lehen, 1981ean, Sao Pauloko lehen bienalean topaketa bat izan genuen: mitoaren eta magiaren lehen bienala. Sao Paulora eraman nuen kokaren ideia eta horregatik gonbidatu ninduten gero Sevillara. Sevillarako indigenen erretratu batzuk egin nituen koka hostoz, baina handik hiru edo lau astera deitu zidaten berriz errestauratzera joan nendin, espainiarrak obra jaten ari zirelako. Obra jaten bai, fisikoki, inuzenteak, entzuna zuten bizpahiru koka hosto mastekatu eta hegan egiten duzula, eta hori entzun duenak beti izaten du koadroa jateko kuriositate hori.

Evok zure koka hostozko koadroak oparitzen dizkie beste presidente eta gonbidatu berezi guztiei. Baina munduan koka hostoa zein zikindua dagoen ikusirik nola hartu dituzte zure opariak?
Asturiaseko printzearen kasuan, ez dakit benetan eraman ere egin zuen. Hor nonbait dago ezkutatua Espainiako enbaxadan, oroitzen bainaiz beldurra sentitu zuela, «koka hostoa! Nola eramango dut hau!», Errege familiak trafikante izaterik ez balu bezala. Baina sentsazio horiek dira ni gehien mugiarazten nautenak, inpaktu hori sor dezaketela jakiteak. Eta Uriberi oparitu genion beste batek ere inpresioa eragin zidan. Che Guevara zen, koka hostoz egina, eta pixka bat ofenditua sentitu omen zen.

Alvaro Uribe, Kolonbiako presidentea?
Bai, ofenditua sentitu omen zen bere aita koka hostoaren aurkako borrokalari handia izateagatik hil zutelako.

Eta Fideli eta Hugo Chavezi egindako opariak?
Poz handia eman zidaten, ez dakit hau ofizialki esaterik dudan, baina Evok Chavezi oparitu zion Bolivarren koadroaren ordainetan, Chavezek bi milioi dolar oparitu zizkion hogeita bost irrati komunitario egin zitzan.

Eta Fidelek ez al zion trukean ezer oparitu?
Fidelek ez zion ezer eman ordainetan, baina asko gustatu zitzaidan Maiatzaren Bateko plazan ikusi nuelako Evo Fideli koadroa entregatzen, sekulako jendetzaren aurrean.

Zenbat balio du zure koadro batek?
Hori galdetu zidan Evok, eta esan nion ez zutela preziorik, dena zela ongietorria, baina jakiteko koadro batek ezin duela balio izan presidente baten soldatak baino gehiago.

Eta ez zuen balio?
Ez, itsusia litzateke.

Evo Moralesen politika
«Gero eta baikortasun handiagoarekin ikusten dut. Eta dena da hurbiletik ari garelako segitzen gure presidenteak duen energia. Lanean aritzen da goizeko bostetatik gaueko hamaikak arte. Beste presidente asko Mercosurreko gailur batera doazenean, han gelditzen dira egunetan, afaltzen dute, beren koktelak dituzte... Evo ez, egin behar duena egin eta berehala itzultzen da. Ez dauka denbora galtzeko denborarik».


Azkenak
Israeldarren %82 daude Gazako biztanleak bortxaz kanporatzearen alde, inkesta baten arabera

%56k, gainera, bortxazko kanporatze hori "are gehiago zabaltzearen alde" daude: horien esanetan, 1948an Israelek okupatutako lurretan ez litzateke arabiarrik bizi beharko.


Sabino Cuadra: “Aldez aurretik prestatutako operazioa izan zen 78ko sanferminetakoa”

‘Sanfermines de 1978. Los victimarios’ liburua kaleratuko du Txalaparta argitaletxeak. German Rodriguezen heriotzaren erantzule eta arduradunak biltzen ditu.


2025-06-03 | Gedar
Coviteren sari bat jaso du ‘La Infiltrada’-k

Maria Luisa Gutierrez produktoreak jaso du Coviteren XXIV. Nazioarteko Saria, eta "terrorismoaren biktima guztiei" eskaini die.


Faltzesen euskarazko eredua eskatu dute eta Nafarroako Gobernuak ezetza eman du

Hamaika familiak egin dute ikastetxe publikoan D eredura pasatzeko eskaera. Zentroak baiezkoa eman du, baita Udalak ere, baina errefusatu egin du Nafarroako Gobernuak "espazio falta" argudiatuta.


Lehia estu baten ostean, Nawrocki eskuin muturreko hautagaiak irabazi ditu Poloniako presidentetzarako hauteskundeak

Presidentetzarako bozen lehen itzulian bigarren gelditu ostean, hautagai independenteak puntu bateko aldea atera dio Trzaskowski egun gobernuan dagoen alderdi europazaleko hautagaiari. Emaitza ofizialak argitaratu arte ez da argi egon zein izan den bozen irabazlea, bigarren... [+]


Erretzea debekatuko dute haurrak elkartzen diren Ipar Euskal Herriko espazio publikoetan

Debekua uztailak 1ean sartuko da indarrean hainbat espazio publikoetan, hondartzak edo parkeak kasu. Araua errespetatzen ez duten herritarrei 135 euroko isuna jarriko diete.


 


2025-06-02 | Ahotsa.info
Israelgo enpresekin dituen kontratuak bertan behera uzteko eskatu diote Nafarroako Gobernuari

5.000 lagun inguru bildu dira Yala Nafarroak eta BDZk igande honetan Iruñean deitu duten manifestazioan, Israelekin harremanak haustea eskatzeko. Halaber, erregimen sionistarekin edo Israelgo enpresekin interesak eta negozioak mantentzen dituzten Nafarroako enpresen eta... [+]


Israelek 32 lagun hil ditu Gaza hegoaldean, laguntza humanitarioa banatzen ari ziren zentro batean

Israelgo armadako tankeak eta droneak zentrora bertaratzen ari ziren palestinarrei eraso egiten hasi dira, eta 31 lagun hil eta 115 zauritu dituzte. Israelek AEBek proposatutako su-etena onartu ostean, Hamasek zenbait baldintza gehitzea eskatu du: su eten iraunkorra... [+]


2025-06-02 | Jon Torner Zabala
Euskal selekzioa Nazioen Ligan: gertaera “historikoa”, zazpi herrialdeetako pilotariak bildu zain

Abian da zesta-puntako Nazioen Liga. Ekainaren 6ra bitartean, hainbat selekzio arituko da lehian Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan, euskal selekzioa tartean. “Historikoa” da hori, txapelketaren antolatzaileek adierazi duten moduan, euskal selekzioak aurrenekoz... [+]


2025-06-02 | ARGIA
Bioterra azoka egingo dute asteburuan Irunen, “bizimodu ekologikoagoa eraikitzeko” topagunea

Ekainaren 6, 7 eta 8an Ficoba produktu eta zerbitzu ekologikoz beteko dute, “jasangarritasunarekiko konpromisoa” dutela ziurtatu duten 117 enpresak. Azokaz gain, egitarau oparoa prestatu dute, eta hainbat tailer eta hitzaldi egongo dira, baita bizikleten bigarren... [+]


Palestinako egunerokotasun odoltsua irudikatu dute ehunka pertsonek Alderdi Ederren

Gernika-Palestina herri ekimenak antolatuta, Palestinako egunerokotasun odoltsua irudikatu dute gaur eguerdian Alderdi Ederren. Gorputzak goitik behera izara zuriz estalita, lurrean etzan dira ehunka lagun, Palestinan egunero bizi duten egoera lazgarriari erreferentzia eginaz.


Txosnak Euskal Herriko ondare inmaterial izendatzeko sinadura bilketa bat abiatu dute

Euskal Herriko hainbat txosna eta jai batzordek deituta, elkarretaratzea egin dute larunbatean Bilboko Miribilla auzoan. Azpimarratu dute txosnak ez direla "edariak zerbitzatzeko barra hutsak", jai herrikoien "bihotza" baizik. Horregatik, Txosnak. Gureak, denonak... [+]


Isil gaitezen, une batez bada ere

Osasun etxeko telefono deiaren itxaronaldian, supermerkatuko korridoreetan, kiroldegiko aldageletan... Isilune izan daitezkeen uneak soinuz betetzen ditugu. Zergatik, zertarako? Isiltasunak urduritzen gaitu? Sor diezazkiguken barne gogoetengatik?

Zortzigarren saioa, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude