Vocento Burtsan, negozio hobea egiteko


2006ko urriaren 01ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Komunikabideak negozioa dira gaur egun? Euskal Herriko komunikabideen egoera kontuan hartuta, egia esan, gehienetan ez dira oso negozio onak. Aitzitik, kontrakoa gertatzen da. Ez da erraza urte amaierara zorrik gabe iristea, herri-administrazioen laguntza zuzenak (diru-laguntzak) eta ez zuzenak (publizitatea) jasoagatik ere. Ezaguna da herri-administrazio batzuk, diru-laguntzak ematerakoan, ez direla beti zuzenak izaten, beraz, diskriminatu egiten dutela, eta ez direla aritzen komunikabide bakoitzaren egoera eta helburuak kontuan hartuta.

Hala ere, irabazi ederrak dituen adibide garbia da Grupo Vocento. Euskal Herrian, Correo Digital eta Diario Vasco egunkariak eta beren irrati eta telebista lokalak talde honi dagozkio. Correo Españolek eta Grupo Prensa Españolak (ABC taldea) bat-egitetik sortu zen duela hiru urte Grupo Vocento. Bat-egite honek Estatu Espainiarreko komunikabide multimedia garrantzitsuenetarikoa bihurtu du. Eguneroko prentsan liderra da, 3,5 milioi irakurle ditu egunero, Komunikabideen Ikerketa Orokorrak (EGM) uztailean plazaratu zuen ikerlanaren arabera.


Grupo Vocento Burtsara

Grupo Vocentoko akziodunek irailaren bostean Madrileko euren gizarte egoitzan egin zen aparteko batzar orokorrean onartu zuten Estatu Espainiarreko Balore-Burtsetan akzioak kotizatzen uztea eskatzea. Gizarte ondasunen gutxi gora-behera %20a merkaturatzea aurreikusten da, Salmenta Eskaintza Publiko baten bidez, behin Balore-Merkatuen Batzorde Nazionalak beharrezko oniritzia eman ondoren.

Erabaki horren helburuak hauek dira, Vocentoko presidente den Santiago de Ybarrak dioenez: «Espainian lider izango den komunikabide multimedia izan eta nazioartean erreferente izatera heldu». Bere aholkulari ordezkaria den Jose Maria Bergaretxeren arabera, «Burtsara joatea ‘XX. mendeko Vocento’ren oinarriak ezartzeko erabaki estrategikoa da, Estatuko enpresa garrantzitsuenetariko bat izatea lortuz. Hau ez da helburua, Taldearen bizialdian etapa garrantzitsu baten abiapuntua baizik».

Grupo Vocentok gizarte egoitza Madrilen du eta egoitza fiskala Bilbon. Talde hau Estatu Espainiarreko eguneroko prentsan liderra da, irakurle guztien %28,1 du. Polancoren Grupo Prisaren aurretik dago. ABC eta El Correo Español-Diario Vasco egunkariak ditu, eta eskualdeetako beste hamar. 3,5 milioi irakurle ditu bataz beste, Komunikabideen Ikerketa Orokorrak ekainean plazaratutako datuen arabera. KIOren datu ofizialetan EAEko datuak ageri dira. Hala, EAEko prentsan liderra da 558.000 irakurlerekin -neurketak egiten dituzten enpresek kalkulatzen dute saltzen den egunkari bakoitzeko bost irakurle daudela-. Hala ere, 2006ko bigarren zatian talde honen irakurleak %4,6 gutxitu dira, aurreko urteko zati berdinari dagokionez.

Irakurleak egoera hau EAEn egunero plazaratzen diren hedabide idatziekin erka dezan, KIOren 2006ko bigarren zatiak datuok eman ditu: Diario Vascok 307.000 irakurle lituzke, 2005ean baino 30.000 gutxiago. Garak 2006an 102.000 irakurle lituzke, 2005ean baino 2.000 gutxiago. Deiak 2006an 86.000 irakurle lituzke, 2005ean baino 36.000 gutxiago. Atzerago leudeke El País (EAEko edizioa), El Mundo del País Vasco eta Diario de Noticias.


115 milioi euroko irabaziak

Grupo Vocentoren irabaziak etengabe gora doaz. 2005eko datu ekonomiko ofizialak aipatzearekin aski da. Hala, 794,45 milioi euroko diru-sartzeak izan zituen, aurreko urteari begira %10,6 gehiago. Irabazi garbia -zergak ordaindu ondoren- 114,23 milioi eurokoa izan zen.

Aparteko azken batzar orokorraren ondoren, Grupo Vocentoko administrazio kontseilua kide hauek osatzen dute: Santiago de Ybarra y Churruca, José Maria Bergareche Busquet, Diego del Alcázar Silvela, Santiago Bergareche Busquet, Maria del Carmen Careaga Salazar, Carlos Castellanos Borrego, Alejandro Echevarria Busquet, Juan Entrecanales Azcarate, Catalina Luca de Tena García Conde, Soledad Luca de Tena García Conde, Víctor Urrutia Zallejo, Enrique de Ybarra Ybarra, Alvaro de Ybarra Zubiria, Claudio Aguirre Peman, Atlan Press (Helene Lemoinek ordezkatua) eta Mezouna SL (Ignacio Ybarra Aznarrek ordezkatua).

Ikus daitekeenez, batzar honen kide dira hainbat familia boteretsu, euskaldunak zein espainiarrak eta BBVA Taldearen administrazio kontseiluko hainbat kide ere bai.

Sei talde zazpi urtetan

Turismoa, komunikabideak edota banaketa bezalako sektore ekonomikoak ez dira aritu orain zazpi urte arte Estatuko Burtsetan. Hala ere, komunikabideen sektorea gaur egun ordezkari gehien dituenetarikoa da. Grupo Vocento Burtsan sartuta, sei dira Espainiako Burtsetan dauden komunikabideen taldeak. Lehena Sogecable izan zen 1999ko uztailean. Elkarte hau 23,5 eurotan hasi zen eta irail honetako lehen hamabostaldian 26,20 eurotan zegoen. Akziodun nagusietako bat, Prisa, El Paísen argitaratzailea, 2000ko uztailean sartu zen Burtsan eta laster izan zen IBEXen parte. Irailaren bigarren hamabostaldian, akzio baten prezioa 12,95 euro zen.
Grupo Recoletos ere 2000. urtean sartu zen Burtsan. Gerora, Antena 3 TV sartu zen, Telefónicaren akziodunei tituluak banatuz. Irailaren bigarren hamabostaldian, bere akzio baten prezioa 18,01 euro zen. Azkenik, Grupo Telecinco sartu zen Burtsan 2004. urtean. Irailaren bigarren hamabostaldian, bere akzio baten prezioa 20,53 euro zen.

Espainiako irakurleak

Vocento %28,1
Prisa %17
Prensa Ibérica %16,1
El Mundo %10,4
Zeta %9,3
Grupo Voz %6,4
Godo %5,4
Joly %3,9
La Razón %3,3


Azkenak
Lanbide Heziketa euskalduna, noizko?

Zergatik eskaintzen dira Lanbide Heziketako hainbeste ziklo erdara hutsean EAEn? Zergatik jarraitu behar dituzte ikasketak gaztelaniaz ordura arte D ereduan euskaraz aritu diren ikasle andanak? Lanbide Heziketa euskalduntzeko behingoz plan estrategiko bat gauzatu dezala eskatu... [+]


2025-06-26 | Aiaraldea
Arartekora jo dute, “Osakidetzak ez dielako osasun sistema publiko eta duinaren aldeko 5.646 sinadurei erantzun”

Iazko udazkenean egin zuten sinadura bilketa, eta abenduaren 12an entregatu zituzten atxikimendu guztiak Osakidetzaren Gasteizko zerbitzu zentraletan. 


2025-06-26 | Antxeta Irratia
Euskararen Mapa osatu dute Urruñan engaiatu diren herriko 42 eragilerekin

Bai Euskarari ziurtagiria lortzeko interesa agertu duten herriko 42 elkarte eta establezimenduekin Euskararen Mapa osatu dute Urruñan. Euskara «biziago» egiteko pausoak emateko prest liratekeen eragileak identifikatu ondoren, urratsak egiteko laguntza emango zaie,... [+]


Zuberoako Chaumes gasnategian eta Iratiko Txaletetan sexu erasoak jasandakoei babesa erakusteko dinamika abian da

Mauleko Chaumes gasnategian langile eta CGTko sindikatu ordezkaria izandako gizon baten kontrako lau salaketa dira pausaturik, eta Larraine gaineko Iratiko Txaletetan lankide ukandako bosgarren emakume batek ere gehitu du berea. Uztailaren 3an iraganen da auzia Pauen. Erasoa... [+]


2025-06-25 | Euskal Irratiak
Betharram ikastetxearekin lotutako bortizkeria kasuak ikertzeko, lekukotasunen bilketa abiatu dute

Betharram ikastetxearekin lotutako sexu eta bortizkeria kasuak ikertzeko asmoz, Batzorde Ikerketa Independenteko kideek lekukotasunen bilketa abiatu dute


Billabesa gidariek greba mugagabea eginen dute uztailaren 1etik aurrera

Hilabeteetako protesten ostean, TCC enpresako zuzendaritzak ez du aurrera urratsik egin eta langileek leher egin dute. Greba mugagabera doaz, baita sanferminetako ez ohiko zerbitzuetan ere. “Enpresak erantzukizunez jokatuko balu saihestu litekeen zerbait” dio langile... [+]


Sustrai Erakuntzak salatu du enpresa batek Nafarroako lau eremutan kobre meategiak ireki nahi dituela

Fundazioaren arabera, Aguilar de Codes eta Sorlada artean, Villamayor de Monjardinen, Villlatuertan eta Kasedan ustiatu nahi dute kobrea. Iberian Copper SL izan da Nafarroako Gobernuari lau eremu horietan prospekzioak irekitzeko baimenak eskatu dizkion enpresa. 


Ehunka herritar elkarretaratu dira Hernanin San Joan gaueko eraso arrazisten kontra

Hernaniko Txosna Batzordeak azaldu duenez, gutxienez hiru eraso arrazista izan ziren herrian ekainaren 23ko gauean, eta horren harira zabaldutako “bulo eta gezur arrazistak” salatu ditu. Udalak ere adierazpen instituzionala onartu du gertaturikoa gaitzesteko. Amher... [+]


Sánchezen NATOko tratuak hautsak harrotu ditu zenbait estatu kideren artean

Asteazkenean bozkatuko dute NATOra bideratutako diru kopurua, eta Pedro Sánchez Espainiako presidenteak kuoten igoeran lortutako salbuespenak haserrea piztu du AEBetako eta Europako zenbait herrialdetako gobernuetan.


Galdakao-Usansoloko eta Gernika-Lumoko ospitaleetako “prekaritatea” salatu du ESK-k

Sindikatuak adierazi du bi ospitale horietan behin-behinekotasunean daudela langile gehienak, eta ordezkapenak ez direla bermatzen; ondorioz, langileen lan-karga areagotzen dela. Gehitu du larrialdi zerbitzuetan “gainkarga” dagoela.


Ezusteko bila

Madrilgo presidente Ayuso faxistak itsuskeria egin dio EAEko lehendakari Pradalesi, euskaraz aritu delarik, harrokeriaz, aldibereko itzulpen sistema erabiltzeari uko egin eta alde eginda. PPko senatari batek ere “txorradatzat” hartu du “hogei... [+]


Oporrik ez elkartasunari

Prekaritateak prekaritate, Euskal Herriko ezkerreko militanteak, oro har, ez gara txarto bizi. Udako oporrak dira horren adibide, asko baikara atseden plan bikaina dugunok; ikastaldi aroko gure ekologismoari, ordea, keroseno kiratsa dario. Zein baino zein hegaldi garestiagoak... [+]


2025-06-25 | Castillo Suárez
Alferrikako bidaia

Lehengoan batera elkarrizketatu gintuzten Gonzalo Hermo poeta galiziarra eta neu. Kontatzen nion niri ere gustatuko litzaidakeela esatea nire aurrekoak marinelak izan zirela, baina nire familian denak dira galdatzaileak. Gainera, eremu industrial batean bizi naiz, itsasotik... [+]


Eguneraketa berriak daude