Euskararen komunitatea bide-ertzean ahaztuta

Ezaguna da Bernardo Atxagak ironia halako batez egin zuen euskal herritarren sailkapena, herritarron euskararekiko jarrera eta jarduna oinarri hartuta: patetikoak, sinpatikoak eta antipatikoak. Badaezpada gogoraraziko dugu euskaldun patetikoak euskaraz bizi nahi duten euskaldunak direla; militanteak, alegia. Sinpatikoek, aldiz, euskarekiko atxikimendua adierazten badute ere, ez dute inongo ahaleginik egiten euskaraz bizitzeko. Antipatikoak, labur esanda, euskararen antipodetan bizi direnak lirateke. Eta banaketa hori askoz mamitsuagoa da idazle batek jolasean-edo lan lezakeen irudi erretoriko hutsa baino.

Atzera begira jarriaz, asko dira XX. mendearen erditik aurrera euskararen egoera oneratzen saiatu zirenak, hiruzpalau hamarkadetan lorpen txalogarriak erdietsiz. Dinamika horren hasierako meritua multzo patetikoarena zen, bertan abangoardia eta herri xehea biltzen zelarik. Egun, aldiz, herri mugimendua izatetik elite baten ahalegina izatera pasa da, ia erabat, euskararen aldeko lana; patetikoak, une honetan, lau euskaltzale eta euskararen inteligentzia baino ez dira. Alegia, XX. mendeko 60-80etako hamarkadeetan ikastolak sortzeari ekin zioten euskaldun patetiko asko sinpatiko bihurtu zaizkigu; une hartan zuten euskara berreskuratzeko ilusioa galdu dute. Gaur egun, euskara ez da inondik inora euskal herritarren eguneroko lehentasunen artean sartzen.

Gizartearen zati batean gertatu den bilakaera hori, euskararekiko motibazio eta jarreretan ez ezik, portaeretan ere islatzen da. Horretan datza, adibidez, Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak duela gutxi kaleratu zuen kezkaren gakoa (www.erabili.com-en); hau da, euskaldunek euskarazko produktu eta zerbitzurik ez kontsumitzearena. Izan ere, euskararen abangoardiak bide egin du, besteak beste, euskarazko eskaintza areagotuz; baina herri xehea bide-ertzean ahaztu zaio. Hartara, gizarteak berak euskarazko produktu/zerbitzu berrien eskaerarik egin ez duenez, merkatuaren legea hautsi da. Alegia, eskaerarik sortu gabe, eskaintza egin da eta, egun, ez dago eskainitakoa kontsumituko duen lagun askorik -merkatu potentziala handiagoa izan arren-. Euskaltzalea izanda ere, herritar sinpatikoak uste du euskara berreskuratzea hezkuntza sistema, administrazio publiko eta adituen kontua dela; ez norberarena. Horrexegatik ez ditu bere egin euskalgintzak sortutako eskaintza berriak.

Hala ere, hizkuntza baten hezurdura bere komunitatea da. Lan munduan zein aisialdian, eremu publikoan zein pribatuan, nor ari da eten gabe bilgune eta harreman sare berriak sortzen eta osatzen? Jardun horietan, nork egiten du hizkuntza baten edo bestearen aldeko hautua? Gizarteak, guk geuk. Izan ere, patetikoak, sinpatikoak edo antipatikoak izanda, denok erabakitzen dugu euskararen geroa, harian-harian eta egunerokoan.

Hortaz, euskararen normalkuntza errealitate bihur dadin, euskararen aitzindaritzak herriaren babesa eta indarra berreskuratu behar ditu. Euskararen abangoardiak herriari itzuli behar dizkio euskararen ardura eta ilusioa, ezinbestez. Horretarako, euskararen abangoardiaren eta komunitatearen arteko etena gaindituko duen zubia eraiki behar da. Nola? Hasteko, bi moduotan: a) soziolinguistika-ezagutza gizarteratuz, hizkuntza bat normalizatzea zer den jendeak uler dezan; b) normalkuntzaren inguruko komunikazio-estrategia berri eta eraginkorra abian jarriz, ardura eta ilusio horiek jende xumeak bere egin ditzan.


Azkenak
2025-05-02 | Mikel Zuloaga
Askatasunaren Ontzidiko Mikel Zuluaga ‘Mikelon’en adierazpena Maltatik

Deshumanizazioa barru-barruraino sartu da Mendebaldeko botereetan, eta axolagabekeriaz begiratzen diote Gaza pairatzen ari den holokaustoari; Gazan, bonbek hiltzen ez bazaituzte, goseak hilko zaitu.

Gure itsasontzia bonbardatu duten honetan inpotentzia erabatekoa da, gu ondo... [+]


Palestinaren aldeko Askatasunaren Ontzidia bonbardatu dute Maltatik gertu

Ostegunetik ostiralerako gauean dronekin egin diote eraso Gazako blokeoa apurtu eta genozidioa salatu nahi duen nazioarteko ekimenaren itsasontziari, Maltatik hamahiru miliara, nazioarteko uretan. Aktibisten artean Mikel Zuluaga Mikelon euskal herritarra dago. “Hemen hau... [+]


Immigrazioa eta sindikatuak, eskubide unibertsalak ala porrot kolektiboa

Gabezia guztiekin ere, sindikatuek gizateriaren alde inoiz egon den beste edozein giza erakundek baino gehiago egin dute. Duintasunari, zintzotasunari, hezkuntzari, ongizate kolektiboari eta giza garapenari beste edozein pertsona-elkartek baino gehiago lagundu... [+]


Harri-jasotzea
Harri eskolek emandako bultzada

Harri-jasotzearen gorakada nabaritu da azken urteetan, batez ere emakumeen artean. Gazteek harri eskoletan ikasten dute kirolean esperientzia dutenengandik. Crossfit-a, sare sozialak eta telebista faktore garrantzitsuak izan dira kirolaren piztualdian, harri eskolekin batera... [+]


Kanboko Marieneko lurrak irauli dituzte ELB, Lurzaindia eta Ostia sareak

Maiatzaren 17an bertaratu eta barazkiak landatzeko hitzordua jarri diete herritarrei. Karia horretara egun osoko egitaraua osatu dute, Marieneako lurrak laborantzarako atxikiak izatearen alde.


Itzalaldiaren biharamunean, Espainiako Gobernuaren eta Red Eléctrica de Españaren arteko tirabirak dira nagusi

Pedro Sánchezek hornitzaile pribatuei eta Red Eléctrica de Españari egotzi die itzalaldiaren inguruko informazio gutxi eskaintzea, baina azken honek jakinarazi du "gutxi gorabehera" aurkitu dutela Iberiar penintsula osoko argindarra joatearen arrazoia... [+]


Homo erectusek hitz egiten zekiten?

Rudolf Botha hizkuntzalari hegoafrikarrak hipotesi bat bota berri du Homo erectus-i buruz: espezieak ahozko komunikazio moduren bat garatu zuen duela milioi bat urte baino gehiago. Homo sapiens-a da, dakigunez, hitz egiteko gai den espezie bakarra eta, beraz, hortik... [+]


Iraultza, iraultza baino lehen

Böblingen, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1525eko maiatzaren 12a. Georg Truchsess von Waldburgek Wurtembergeko nekazari matxinatuak mendean hartu zituen. Handik hiru egunera, maiatzaren 15ean Filipe Hessekoak eta Saxoniako dukeak bat egin zuten errebelde turingiarrak... [+]


2025-04-30 | Jon Torner Zabala
Aramu + AimarZ
Bizirik bada, musikaren berotasunagatik da

Aramu + AimarZ
Noiz: apirilaren 26an.
Non: Zumarragako Zelai-Arizti frontoi irekian.

---------------------------------------------------------

Udalaren webguneak dio: "Bide Bizia marka turistikoa eta izen bereko jaialdia Zumarragaren arima munduari erakusteko,... [+]


Gorputz hotsak
“Oso literala naizenez, marrazten dudana ulertzea gustatzen zait”

Irudimentsua eta umoretsua da, eta marraztea bere pasioa da. Oihan Iriarte Eletxigerrak (Bilbo, 2001) Autismoa eta biok (Txalaparta, 2025) liburu ilustratua sortu du autismoa ikusarazteko. Bere bizipenetatik abiatutako liburua da. Arte figuratiboaz baliatu da batez ere:... [+]


Eguneraketa berriak daude