Aurpegi eta hortzetako disarmoniak


2006ko irailaren 10an
Aurpegiko eta hortzetako disarmonia hitz konplexuarekin izendatzen den arazoak oinarri genetikoa du, baina badira okerragotzen duten ohitura txar batzuk -esate baterako hatzak zupatzea, edota denbora luzean, baita urtetan ere, txupetea erabiltzea-, aurpegiko hezurren hazkunde normala mugatu egiten dutelako.

Biztanleriaren portzentaje esanguratsu batean ez da forma-anormaltasun nabarmenik antzematen, baina hala ere aurpegiaren hainbat atalek ez dute behar bezalako orekarik beraien artean, eta horrek eragin estetikoa eta funtzionala dauka pertsonarengan. Zorionez, gaur egun asko hobetu dira era horretako ebakuntza kirurgikoen emaitzak: ospitalean egin beharreko egonaldiak laburragoak dira eta orbainak minimizatu eta operazioaren iraupena gutxitu egin dira, arazo horiei konponbidea emateko egiten den kirurgia ortognatikoak izandako aurrerapausoei esker.

«Aurpegi-hortzetako disarmoniak oso kasu gutxitan konpontzen dira ebakuntza kirurgikorik gabe», dio Nafarroako Unibertsitate Klinikako Carlos Concejo doktoreak. Horregatik, hezurren garapenak harmonia galtzen duenean baraila masailezurra baino gehiago haziko da -alderantziz ere gerta daiteke- eta garapen disarmoniko horren eraginez hortzek ez dute beren lekuan ongi ahokatuko. Gerta liteke pazientea ortodontista batengana joatea aurrena, bere hortzak leku egokian kokatuta ez daudela nabari duelako, baina ortodontistak kirurgialariarengana bidaliko du gaixoa. Beste kasu batzuetan, ordea, aurreneko fasean -9 hilabetetik urte eta erdira iraun dezake fase honek- kirurgia-aurreko ortodontzia bat egingo zaio pazienteari, hortzak behar bezala lerrokatzeko. Behin goiko eta beheko hortz-arkuak behar bezala lerrokatuak daudenean hasiko da kirurgialariaren lana, eta hezurrak lerrokatzea izango da helburua. Hala, ebakuntza-gelatik irten ondoren oklusioa ezin hobea izango da, hortzak eta hezurrak behar bezala lerrokatuak egongo baitira. Amaitzeko, eta ortodonzistaren eta kirurgialariaren artean, kirurgia osteko ortodontzia egingo diote azkeneko desorekak zuzentzeko.


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude